XSLaren edukia

Osasuna, Gaixotasuna, Kultura eta Zainketak26458

Ikastegia
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea. Gipuzkoako Atala
Titulazioa
Erizaintzako Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
26458

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4545
Mintegia1545

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Edukien deskribapen laburra



Irakasgai honetan, osasun-gaixotasun-atentzio prozesuan kulturarekin erlazionatutako gaitasunak landuko dira. Prozesu hauetan osagai diren ezagutza profesional eta herri ezagutzaren arteko beharrezko bereizketa landuko da, hori baldintzatzen duten faktore soziokulturaletan sakonduz. Gainera, genero ikuspegitik, osasunean emakume eta gizonen arteko ezberdintasunak aztertuko dira, eta baita emakumeen presentzia zainketa formal eta baita informaletan ere.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Garatu beharreko gaitasunak



E.1.- Osasun-gaixotasun prozesuan eragiten duten osagai kulturalak antzematea, erizaintza praktikari aplikatu ahal izateko.

E.2.- Kultura profesionala identifikatzea, osasun-gaixotasuna ulertzeko orduan eta pertsonen aldagai soziokulturalen artean dauden berezitasunak ulertu eta atentzioa egokitzeko.

E.3.- Praktika klinikoa eta aspektu soziokulturalak aztertzea kultur aniztasuna kontuan izango duen erizain praktika bat egin ahal izateko.

E.4.-Osasun Sistema Nazionalaren eta Euskal Herriko osasun sistemaren politika eta estrategiak ezagutzea, bertako eta kanpoko pertsonekin lan egiterako orduan, ongizatea bermatzeko baliabideak eskaini eta kudeatzeko.

E.5.-Gaixotasun eta osasunean, ematen diren ezberdintasunak aztertzea, bereziki, kultur aniztasunaren eta generoaren arabera ematen diren horiek, berdintasunean oinarritutako zainketak bermatzeko.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Gaiak



A.- SARRERA: ANTROPOLOGIA ETA OSASUNA

B.- KULTURA ETA OSASUN-GAIXOTASUN PROZESUAK

C.- MINA ETA SUFRIMENDUA

D.- HERIOTZA

E.- ERIZAINTZA ETA KULTURA

F.- GENEROA ETA OSASUNA

MetodologiaToggle Navigation

Jarduera metodologikoak

Klase magistralak, mintegiak eta irakurgai ezberdinen lanketa.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Banakako lanak (%): 60
    • MINTEGIETAKO LANAK ETA JARRERAK (%): 40

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Etika akademikoari eta egite ez-egokiak edo iruzurrak ebaluazio frogetan eta lan akademikoetan ekiditzeko asmoz UPV/EHU-ko protokoloan aditzera ematen duenarekin bat, debekatuta daude dokumentu inpresoen plagioa, ziberplagioa, eta lan akademikoen salerosketa. Hau da, ekintza makurtzat hartuko da edukiak kopiatu eta ez zitatzea, bibliografia faltsua erabiltzea, beste urteetako lanak osoki edo partzialki entregatzea, internetetik lanak deskargatu eta propioak balira bezala entregatzea eta antzerakoak. Azterketei dagokienean, praktika makurtzat hartuko dira kopiatzearekin zerikusia duten horiek guztiak. Aipatutako edozein ekintza egiteak zuzenean irakasgaia suspenditzea suposatuko du.



Irakasgai honetan, proposatzen den ebaluazio jarraitua edo etengabea ondokoa da:



- E1, E2, E3, E4 y E5: %40 (Mintegietako lanak % 20 eta jarrerak % 20)

- E1, E2, E3, E4 y E5: %60 Bakarkako lana



- Bakarkako lanak, azken notaren %60 balioko du

- Mintegietako lanek azken notaren % 20% balioko dute

- Ikasgelan eta mintegietan jarrera aktiboa izateak azken notaren %20 balioko du.



Azken nota zati bakoitzean lortutako notaren batuketa eginez lortuko da. Ez da beharrezkoa zati bakoitza gainditzea.





Azken ebaluazioaren sistema:

Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari 2025ko otsailaren 14a baino lehen. Azken ebaluazio hori honela osatuko litzateke:



- E1, E2, E3, E4 y E5: %40 (Entregagaiak % 20 eta ahozko aurkezpena % 20)

- E1, E2, E3, E4 y E5: %60 Proba idatzia





EBALUAZIO DEIALDIARI UKO EGITEA:

Deialdiari uko egiten dioten ikasleek "aurkezteke" kalifikazioa jasoko dute.



Ebaluazio jarraituaren kasuan, Graduko titulu ofizialetako ikasleen Ebaluazioaren Araudi erregulatzaileko 12.2 artikuluan jarritakoaren arabera, azkeneko probaren pisua %40ekoa edo txikiagoa bada, ikasleak deialdiari uko egin ahal izateko klaseak bukatu baino hilabete bat lehenago eskaera egin beharko du. Uko egin ahal izateko ikasleak eskaera irakasgaiaren arduradunari idatziz eman beharko dio.

Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki deialdiari uko egitea.







Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ohiko deialdiko azken froga atalean zehaztutakoa balekoa izango da ezohiko deialdian.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Purnell LD, Fenkl EA. Textbook for transcultural health care : a population approach : cultural competence concepts in nursing care. Fifth edition. Springer; 2021. doi:10.1007/978-3-030-51399-3.

- Comelles, Josep M. y Martínez, A. (1993). Enfermedad, Cultura y Sociedad. Madrid. EUDEMA

- García-Calvente, M. Mar, Mateo-Rodríguez, Inmaculada, Eguiguren, Ana P. "El sistema informal de cuidados en clave de desigualdad", en Gaceta Sanitaria, 2004;18 suplemento 1:132-139

- Harrris, Marvin (2000). Introducción a la antropología general. Madrid: Alianza.

- Kottak, Conrad P. (2007). Introducción a la antropología cultural : Espejo para la humanidad. Madrid: McGraw-Hill.

- Larrañaga Isabel, Valderrama M.José, Martín Unai, Begiristain José M., Bacigalupe Amaia, Arregi Begoña. (2009) Mujeres y Hombres ante el Cuidado Informal:

diferencias en los significados y las estrategias. Revista de la Fac Nac de Salud Pública nº 27(1): 50-55. Disponible en:

http://www.scielo.org.co/scielo.php?script=sci_arttext&pid=S0120386X2009000100009&lng=es&nrm=iso>



-Rohlfs, Izabella. Borrell, Carmen, Fonseca, M.Carmen "Género, desigualdades y Salud Pública: conocimientos y desconocimientos". Gaceta Sanitaria 2000; 14 suplemento 3: 60-71.

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-25

08:00-11:00 (1)

20-20

15:00-18:00 (2)

20-25

12:00-15:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.2 - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (1)
  • AULA 0.2 - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (2)
  • AULA 0.2 - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (3)

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
21-25

15:00-18:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.2 - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (1)