XSLaren edukia

Droga Mendekotasuna eta Erizaintzako Arreta26456

Ikastegia
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea. Gipuzkoako Atala
Titulazioa
Erizaintzako Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
26456

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4545
Mintegia1545

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Droga kontsumoa presente egon da historian zehar honen erabilera zein interpretazioa aldatuz, fenomeno dinamikoa baita. Adikzioaren historia gizakiarenera lotuta doa, droga klasiko eta berriak egoteaz gain, XX. mendetik aurrera ohiko ekintzekiko adikzioak zehaztu dira; aipatutako guztiek osasuna oztopatu dezaketelarik. Gaur egungo egoerara gerturatu eta menpekotasunak pertsona zein gizartean duen eragina ezagutzeaz gain, adikzioaren eremuan erizaintza zainketak zehaztea du helburu irakasgaiak. Horretarako, menpekotasunaren mekanismoa ulertzea ezinbestekoa da eta baita droga bakoitza zein sustantziarik presente ez dauden portaera adikzioak ere. Pertsonaren kontextu psikosoziala presente edukiz, droga mendekotasunaren arloan ebaluazio multidimentsionala bultzatuko da, erizaintza interbentzioak norabide berdinean bideratuz. Erizaina, adikzio arazoak dituen pertsonaren atentzioan posizio pribilegiatuan dago eta ezagutza zein gaitasun espezifikoen trebakuntza garrantzizkoa da oso kalitatezko arreta bermatzeko.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Irakasgaiko prestakuntza-jarduerak ikaskuntzako zenbait emaitza garatzeko hautatu dira. Irakasgaia landu ostean, bai ikasgelan, bai ikasgelatik kanpo, gaitasun hauek erdietsiko dituzte ikasleek:



IRAKASGAIAREN BIDEZ LANDUKO DIREN GAITASUNAK



GE.1 Norbanakoen osasun-mailan eragiten duten kanpoko nahiz barneko faktoreen eragina identifikatzea eta aztertzea, komunitate bateko droga-menpekotasun arazo nagusiak identifikatzeko.



GE.2 Egoera bakoitzerako banan-banako erizaintza interbentzioak ezartzea.



GE.3 Dilema etiko zein moralei eta legalei erantzunez erabakiak hartzea eguneroko jardunean.



GE.4 Erizaintzako zainketekin lotutako gaiak gelakideekin taldean lantzea, komunikazioan oinarritutako ikaskuntza kooperatiboak berezko dituen ohiturak eta gaitasunak garatzeko, osasun-arloan zein arlo horretatik kanpo.







IRAKASGAIAREN BIDEZ LANDUKO DIREN ZEHARKAKO GAITASUNAK



Pentsamendu kritikoa eta gogoetatsua (ZG.1)



ZG.1 Egoerak zalantzan jartzeko eta erantzunak emateko gaitasuna, informazioari zentzu bat emanez prozesu sortzaile, intuitibo, logiko, analitiko eta abarren bidez, prozesua jarraitua izanik (Snyder, 1993, Alfarok aipatuta, 2017).





Taldeko lana (ZG.2)



ZG.2 Talde laneko gaitasunak helburu komunak lortzeko jarrera pertsonal bat eta besteekiko lankidetza bat eskatzen du, non informazioa trukatzen, erantzukizunak hartzen, sortutako zailtasunak konpontzen, eta taldearen hobekuntza eta garapenerako ekarpenak egiten diren (Torrelles, 2011).

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1- Droga kontsumoaren historia eta kontextualizazioa

2- Mendekotasunaren oinarriak

a. Oinarri fisiologikoak: Sari Sistema

b. Oinarri biologikoak, psikologikoak eta sozialak

3- Droga talde ezberdinak

4- Portaera adikzioak

5- Patologia Duala

6- Mendekotasunaren abordatzea

a. Farmakologikoa

b. Psikosoziala

6- Droga kontsumoarekin erlazionatutako gaixotasun organikoak

7- Erizaintza zainketak

a. Prebentzioa

b. Tratamendu akutua

c. Arrisku eta min gutxitze programak

d. Errehabilitazioa

8- Asistentzia sarea

MetodologiaToggle Navigation

Ikasgelako orduak pentsamendu kritikoko jarduera laburrak egiteko eta problema ugari lantzeko erabiltzen dira. Jarduera horiek programa teorikoarekin tartekatzen dira, eta jarduera bakoitza dagokion gaia lantzean gauzatzen da.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 50
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 40
    • Jarrera proaktiboa: ikastorduetan jarrera baikorrarekin aritzea, baita ikastordu guztietan parte-hartzea. (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Etika akademikoari eta egite ez-egokiak edo iruzurrak ebaluazio frogetan eta lan akademikoetan ekiditzeko asmoz UPV/EHU-ko protokoloan aditzera ematen denaren arabera, irakasleak lehen klase egunean ikaslearen gida azaltzen duenean, zehaztasun handienarekin eta ahalik eta argien, ebaluazioari begira erabiliko diren materialak, baliabideak eta errekurtsoak (teknokologikoak edo beste era batekoak) azalduko ditu.





AZKEN EBALUAZIO SISTEMA



Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte-hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari, eta horretarako, 20245ko Otsailak 14 baina lehenago, hau da, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat. Azken ebaluazio hori idatzizkoa izango da eta bertan ikasleak gaitasun guztiak gainditu dituela frogatu beharko du.



Idatzizko froga %100



EBALUAZIO DEIALDIARI UKO EGITEA:



Deialdiari uko egiten dioten ikasleek "aurkezteke" kalifikazioa jasoko dute.



Ohiko ebaluazioaren kasuan eta baita azken ebaluazioaren kasuan ere, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki deialdiari uko egitea.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA:



Ezohiko deialdian irakasgaia ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da. Ohiko deialdian adierazi den gisan egingo da.





EBALUAZIO DEIALDIARI UKO EGITEA:



Deialdiari uko egiten dioten ikasleek "aurkezteke" kalifikazioa jasoko dute.



Azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki deialdiari uko egitea.





Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ez dago aldez aurretik lortu beharreko materialik.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- American Psychiatric Association (2014). Manual diagnóstico y estadístico de los trastornos mentales (DSM-5), Ed. Madrid: Editorial Médica Panamericana.



- Haranburu, M. et al. (2014). Psikopatolgia. Bilbo: UPV-EHU.



- Jordan, M. (2019). Manual de planes de cuidado en enfermería psiquiátrica. Barcelona: Elsevier.



- Ortiz de Zárate, A. (2010). Guías de cuidados de enfermería en salud mental. Vol. 1. Patología dual. Editorial Elsevier.



- Pascual, M; Molina, J (2016). Abordaje integral de las adicciones. Cuidado al paciente con drogodependencia. Ed. FUDEN. Madrid.



- Rodríguez E. eta Plaza, A. (2016). Manual de enfermería en adicciones a sustancias y patología dual, Ed. España: Díaz de Santos.



- Stuart, G.W. (2013). Principles and Practice of Psychiatric Nursing. St Louis: Elsevier.



- Townsend, M.C. (2011). Fundamentos de enfermería psiquiátrica. México: McGrawHill.



- Womble, D. (2011). Introducción a la enfermería de la salud mental. Barcelona: Lippincott Williams and Wilkins.

Gehiago sakontzeko bibliografia

SAKONTZEKO LITERATURA:
- Biosca, G. y Millán, R. (2014). Diario de un cocainómano. Madrid: Planeta
- Ruiz, G. (2016). Poder contarlo. La lección de la adicción. Ed. Círculo Rojo.

Aldizkariak

- Revista Internacional de Investigación en Adicciones
- Adicciones
- Revista Española de Drogodependencias
- Ekaia: EHUko Zientzia eta Teknologia aldizkaria
- Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria

Web helbideak

1) MENDEKOTASUN BEHATOKIAK:
- National Institute on Drug Abuse: https://www.drugabuse.gov/es/informacion-sobre-drogas
- Euskal menpekotasun behatokia: http://www.euskadi.eus/gabia-droga-mendekotasunen-euskal-behatokia
- Espainiar menpekotasun behatokia: https://pnsd.sanidad.gob.es/profesionales/sistemasInformacion

2) ELKARTEAK:
- Espainiako menpekotasunen ikerketarako elkartea: SOCIDROGALCOHOL: https://socidrogalcohol.org/
- Droga erabiltzaile eta arrisku murrizketaren aldeko elkartea: AILAKET: http://www.ailaket.com

3) INFORMAZIO PORTALAK:
- https://www.infodrogas.org/
- https://www.energycontrol.org
- https://www.lasdrogas.info/

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-25

11:00-13:00 (1)

09:00-12:00 (2)

19-23

08:00-09:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.2 - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (1)
  • AULA 0.2 - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (2)
  • AULA 0.2 - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (3)

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-24

16:00-19:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.2 - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (1)