XSLaren edukia

Erizaintza Klinikoa III26453

Ikastegia
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea. Gipuzkoako Atala
Titulazioa
Erizaintzako Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26453

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala5050
Laborategiko p.2525

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Klinika III irakasgaia Erizaintzako Graduko azken irakasgaia da, osasun mentalaren inguruko zaintzekin zerikusia duena. Irakasgai honek erizaintzako zainketen alderdi psikologikoekin zerikusia duten irakasgaien multzoa osatzen du, Osasun Zaintzari Aplikatutako Zientzia Psikosozialek (1. maila) eta Zainketarako Harreman eta Komunikazioak (2. maila) osatua. Hiru irakasgaiek Graduko gainerako irakasgaiei alderdi psikosoziala ematen diete, eta beharrezkoak dira herritarrei kalitateko zainketak eta zainketa integralak egin ahal izateko.



Osasun mentalerako erizaintza irakasgaiaren programak honako hauek lantzen ditu: psikiatriako nosologia, buruko fenomenoen oinarrizko nahasmenduak, erizaintzako arloari begirako hurbilketa, arlo horren ebaluazioa eta arlo horri dagozkion zaintzak. Psikiatriako Erizaintza Osasun Zientzien adar bat da, eta buruko gaixotasunen azterketaz, prebentzioaz, ebaluazioaz, zaintzez eta errehabilitazioaz arduratzen da. Buruko gaixotasuntzat psikiatriako berariazko gaixotasunak nahiz beste patologia psikiko batzuk hartzen ditu, Buruko Osasuna izeneko kontzeptu zabalago baten baitan. Psikiatriako gaixoak aurreiritziz inguratuta egon dira historikoki, beste patologia batzuetako gaixoak ez bezala; Psikiatriako Erizaintzak zein Buruko Osasunak, azken horiek, maila berean kokatzen dituzte psikiatriako gaixoak.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUN ESPEZIFIKOAK (GE)



GE1. Buru osasuneko arazoak azaltzea, bizi-zikloko Erizain esku-hartzeak identifikatuz.



GE2. Buru osasun arazoak dituzten eta egoera konplexutan dauden pertsonen edo taldeen zainketak planifikatzea, baliabide sozio-asistentzialak kontuan hartuz.



ZEHARKAKO GAITASUNAK (ZG)



ZG.1.-Idatziz era argian eta eraginkorrean komunikatu; egitura eta estilo egokiekin eta ortografia eta gramatika maila onarekin testuak eta dokumentuak idazteko estrategiak erabilita

(3. maila: autonomoa).



ZG.2.- Egiten duenari esanahia ematea eta irtenbide egokienak bilatzea gogoetazko pentsamenduaren bitartez eta generoaren ikuspegia kontuan izanez, norberaren eta besteen jarduerak arrazoitzeko (3. maila: autonomoa).

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

I. GAI-UNITATEA: BURU-OSASUNEKO PREBENTZIOA, SUSTAPENA ETA HEZIKETA



1. GAIA Sarrera: Definizioak. Kontzeptu historikoa. Estigma. Psikiatriako nosologia. Harreman terapeutikoa. Krisia. Giza- eta ezpiegitura-baliabideak. Autoezagutza.





II. GAI-UNITATEA: ERIZAIN-ZAINKETAK BURUKO OSASUN ARAZOAK DITUZTEN PERTSONETAN



2. GAIA. Elikadura-ohituren nahasmenduak.

3. GAIA. Loaren nahasmenduak: insomnioa eta beste batzuk.

4. GAIA. Hezkuntza afektiboa eta sexu-nahasteak.

5. GAIA. Gogo- aldartearen nahasmenduak: nahasmendu depresiboa eta nahasmendu bipolarra.

6. GAIA. Substantziek eta portaerak eragindako menpekotasunak.

7. GAIA. Antsietitate-nahasmenduak: fobiak, antsietate-krisia, antsietate orokorra.

8. GAIA. TOCa

9. GAIA. Trauma osteko nahastea

10. GAIA. Nortasunaren nahasmenduak.

11. GAIA. Eskizofrenia eta nahasmendu psikotikoak.





III. GAI-UNITATEA: ZAINKETA EGOERA KONPLEXUETAN AURRE EGITEA ETA EGOKITZAPENA



12. GAIA. Larrialdiak: suizidioa.

13. GAIA. Gaiaren amaiera



MetodologiaToggle Navigation

Programa teorikoaren atalari dagokionez, elkarrizketak, teknika metodologiko gisa nabarmenduko dira. Teknika horren bidez irakasleek ikasleen artean elkarrekintzak eta komunikazio trukeak sortuko dituzten ikaskuntza areagotuko dute. Irakasleak, irakurketa, detonazio galdera edo arazo batetik hasita, elkarrizketa bideratuko du komunikazio truke. Horrez gain, irakasleak hausnarketa pertsonala eta pentsamendu kritikoa sustatuko ditu norberaren ezagutza jardueren bidez. Horretarako, ikasle guztiek ebidentzian oinarritutako informazioa eman beharko dute (modu ez-presentzialean ikasitakoa), iritzia eta ikuspuntua eman beharko dute eta taldean eta elkarlanean ikaskuntza berria sortu



Ikasle bakoitzak bere gain izango du egoera bakoitzean zehaztutako alderdi guztiak lantzeko ardura, eta ikasgelan nahiz ikasgelatik kanpo egiteko diseinatutako jarduera guztiak erabili beharko ditu horretarako. Ikaslearen ardura izango da buru osasunean erabiltzen diren farmakoak ezagutzea (aurreko urteko Farmakologia irakasgaian ikasitakoak hain zuzen ere).



Estrategia metodologiko guztien artean, Ikaslearen Gidan deskribatzen diren Kasuaren Metodoa eta Escape Rooma nabarmentzen dira, garrantzi eta berrikuntza metodologikoa baitituzte.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 40
    • Test motatako proba (%): 30
    • Banakako lanak (%): 10
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 10
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

ETIKA AKADEMIKOA ETA PRAKTIKA LIZUNEN PREBENTZIOA



Etika akademikoari eta ebaluazio-probetako eta UPV/EHUko lan akademikoetako praktika lizun edo iruzurrei aurrea hartzeari buruzko protokoloan xedatutakoaren arabera, irakasgai honetan ez dira onartuko dokumentu inprimatuen plagioa, ziberplagioa eta lan akademikoen salerosketa.



Hau da, lanak egiteko eta aurkezteko eremuan, ekintza lizuntzat joko dira: web orrietatik testu-zatiak kopiatu eta lanetan txertatzea aipatu gabe, bibliografia faltsutzea, aurreko urteetan egindako lanen zatiak kopiatzea eta lan berri baten zati gisa aurkeztea, iturri inprimatuak osorik edo zati batean kopiatzea, beste ikasle batzuek aurreko urteetan aurkeztutako lana entregatzea, beste irakasgai batean aurkeztutako lana entregatzea, lanak internetez deskargatzea eta gisa aurkeztea.



Azterketen eremuan, iruzurrezko praktikatzat hartuko da beste lankide batek kopiatzea, beste lankide bati kopiatzea edo baimenik gabeko idatzizko materialak erabiltzea (adibidez, "txuletak"), eta edozein produktu elektroniko erabiltzea, hala nola mugikorra, pinganilloak, erloju-txuleta, smartwatchak, boli-transmisorea, kamera ezkutuak edo antzekoak.



Iruzur eginez gero, ikasgaia automatikoki EZ GAINDITUA izango da.







Gaitasun espezifikoen ebaluazioa honakoa izango da:



GE1: Irakasgaiaren %40aren balioa

GE2: Irakasgaiaren %40aren balioa



GE1 maila proba batzuen bidez ebaluatuko da (test motako probak, irakurketak, ariketak, kasuaren metodoa) ikasturtean zehar (irakasgaiaren %30eko balioarekin). GE2a azken proban ebaluatuko da, test motako galderen eta galdera laburren bidez (irakasgaiaren %40eko balioarekin). Azkenik, liburuaren azalpena (nahitaez irakurri beharrekoa) irakasgaiaren notaren %10 izanen da.



Zeharkako gaitasunen ebaluazioa honakoa izango da:



ZG1: Irakasgaiaren %10 (Lan idatziaren bidez eta azterketa finalaren bidez)

ZG2: Irakasgaiaren %10 (Kasu Metodoaren eta liburuaren bidez)



Mintegietan lantzen den guztia ebaluazio jarraian eta froga finalean galdetu daiteke.





AZKEN EBALUAZIO SISTEMA



Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari 2024ko urriaren 15 baino lehen.



Bestalde, irakasgaiaren gaitasunak eskuratu ahal izateko, ezinbestekoa izango da ikasle hauek bi zeharkako gaitasunak gainditzea ondorengo ariketen bidez: "Kasuaren metodoa" eta liburuaren solasaldia (notaren %10) eta idatzizko gaitasunarako ariketa (notaren %10). Mintegi hauek, taldeak egiten dituen data berdinetan egin beharko ditu ikasleak. Kritikoki argudiatu eta idatzizko komunikazio zuzena dutela erakutsi beharko dute.



Bukaerako ebaluazio sisteman, ikasleak gaiaren ezagutza teorikoa eta gaitasunak eskuratu dituela frogatu beharko du. Hori dela eta, zenbait proba egongo dira: ahozko bat (% 40) eta idatzizko bat (% 40). Bi probetan irakasgaiaren berariazko eta zeharkako gaitasunak ebaluatuko dira, galdera laburren, kasuen eta/edo arazoen bidez.



Ebaluazio mota honetara aurkezten den ikasleak ahozko proba gainditu beharko du lehenik. Proba hori gainditu ondoren, idatzizkora aurkezteko aukera izango du. Bi probak gainditu behar dira batezbestekoa egin ahal izateko.



Idatzizko proba, azterketa deialdirako ezarritako data ofizialean egingo da. Ahozkoa aldiz, ikaslearekin adostuko da azterketa aldi ofizialen datetan.





EBALUAZIO DEIALDIARI UKO EGITEA



Deialdiari uko egiten dioten ikasleek "aurkezteke" kalifikazioa jasoko dute.



Klinika III irakasgaian, azken probaren pisua irakasgaiko kalifikazioaren %40a baino txikiagoa denez, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.



Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki deialdiari uko egitea.



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Lehen deialdian ebaluazio jarraitua gaindituta, froga idatzia gainditu ez duen edo froga idatzira aurkeztu ez den ikasleak, bigarren deialdian proba idatzi horretara bakarrik aurkeztu ahal izango du (ikasturte horretarako bakarrik gordeko da ebaluazio jarraituari dagokion nota).



Ikasleak ebaluazio jarraitua gaindituko ez balu, bigarren deialdian, froga idatzi bat egin dezake ebaluazio jarraian landu den guztia ebaluatuko duena.



Ikasleak zehar gaitasunen bat edo biak lehenengo deialdian gainditu ez balitu, bigarren deialdian horiek gainditzeko froga berezia egin beharko luke.



Ikaslea lehen deialdira aurkeztuko ez balitz, FROGA BAKARRARI dagokion ebaluazio sistema aplikatuko litzaioke.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

* Ruiz, JC (2018). El arte de pensar. Córdoba: Ed. Almuzara.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Adam, A. y Prat, G. (2023). Psicofarmacología. Bases neuronales, acciones y terapeútica. Barcelona: Marge Médica Books

-American Psychiatric Association (2022). Diagnostic and Statistical Manual of Mental Disorders (DSM-5-TR). Washington: American Psychiatric Press.

-Ansean, A. (2015). Suicidios: manual de prevención, intervención y postvención de la conducta suicida. Madrid: Fundación salud mental España.

- Asociación Profesional de Enfermeras de Ontario (2012). Fomento de la seguridad: alternativas al uso de contenciones. Toronto (ON): Asociación Profesional de Enfermeras de Ontario.

- Asociación Profesional de Enfermeras de Ontario (2017). Fomento de la seguridad: Abordaje del trauma en adultos en las cuatro primeras semanas. Toronto (ON): Asociación Profesional de Enfermeras de Ontario.

-Cibanal, L. (2010). Técnicas de comunicación y relación de ayuda en ciencias de la salud. Barcelona: Elsevier.

-Eby, L. (2010). Cuidados de enfermería en salud mental. Editorial PEARSON.

-Fornés Vives, J. (2012). Enfermería de Salud Mental y Psiquiátrica. Valoración y cuidados. Madrid: Panamericana.

-Fornés, J. y Sánchez-Ortuño, M.(2022).Enfermería de Salud Mental y Psiquiátrica. Valoración y cuidados. Madrid: Panamericana.

-Haranburu, M. et al. (2014). Psikopatolgia. Bilbo: UPV-EHU.

-Jordan, M. (2019). Manual de planes de cuidado en enfermería psiquiátrica. Barcelona: Elsevier.

-Megías-Lizancos, F. y Serrano, M. D. (2009). Enfermería en psiquiatría y salud mental. Madrid: Difusión Avances de Enfermería.

-Morandé, G., Graell, M. eta Blanco, M.A. (2014). Trastornos de la conducta Alimentaria y Obesidad: un enfoque integral. Madrid: Panamericana.

-OMS (2018). CIE-11: Clasificación estadística internacional de enfermedades y problemas relacionados con la salud. Recuperado de https://icd.who.int/

-Ortiz de Zárate, A. (2010). Guías de cuidados de enfermería en salud mental. Vol. 1. Patología dual. Editorial Elsevier.

-Ortiz de Zárate, A., Alonso Durana, I., Ubis Gonzáles, A. (2011). Trastornos del estado de ánimo. Barcelona: Masson.

-Ortiz de Zárate, A., Alonso Durana, I, Ubis Gonzáles, A. (2011). Trastornos psicóticos. Barcelona: Masson.

-Rebar, C., Gersch, C. y Heimgartner, NM. (2020). Enfermería un enfoque práctico y conciso. Filadelfia: Wolters Kluwer.

- Rebar, C., Gersch, C. y Heimgartner, N. (2021). Enfermería psiquiátrica. Un enfoque práctico y preciso. Barcelona: Wolters Kluwer.

-Segarra, R. (2014). Abordaje Integral de las fases iniciales de la Psicosis. Madrid: Panamericana.

-Stern, T. A., Herman, J. B. y Slavin, P. L. (2005). Psiquiatría en la consulta de Atención Primaria: Guía Práctica. Madrid: McGraw-Hill Interamericana.

-Stuart, G.W. (2013). Principles and Practice of Psychiatric Nursing. St Louis: Elsevier.

-Townsend, M. C. (2011). Fundamentos de enfermería en psiquiatría. México: McGraw-Hill.

-Videbeck, S.L. (2012). Enfermería Psiquiátrica. Barcelona: Lippincott Williams & Wilkins.

-Vieta Pascual, E. et al. (2014). Convivir con el Trastorno Bipolar. Madrid: Panamericana.

-VVAA (2022). 11 Ed Manual CTO de Enfermería: Enfermería psicosocial y Enfermería en salud mental. Madrid: CTO editorial.

-Womble, D. (2011). Introducción a la enfermería de la salud mental. Barcelona: Lippincott Williams and Wilkins.

Gehiago sakontzeko bibliografia

• Albom, M. (2000). Martes con mi viejo profesor. Madrid: MAEVA
• Ben-Shahar, B. (2014). Elige la vida que quieres: 101 claves para no amargarse la vida y ser feliz. XXX: Alienta.
• Camacho, D. (2016). La pérdida inesperada. El duelo por suicidio de un ser querido. Madrid: Fundación Salud Mental España para la prevención de los trastornos mentales y el suicidio.
• Gavino, A. (2006). Mi hijo tiene manías. Madrid: Pirámide.
• Hornby, N. (2007). En picado. Barcelona: Anagrama. (Suicidio)
• Kalanithi, P. (2016). Recuerda que vas a morir. Vive. Barcelona: Seix Barral.
• Moro, J. (1995). El pie de Jaipur. Ed. Planeta.
• Poletti, R. y Dobbs, B. (2016). Cuaderno de ejercicios para aumentar la autoestima. Barcelona: Terapiasverdes.
• Rhodes, J. (2018). Instrumental. Barcelona: Blackie Books.
• Saldaña, S. (2013). Tengo trastorno bipolar. Desmitificaciones y anécdotas. Sevilla: Círculo Rojo.
• Santandreu, R. (2011). El arte de no amargarse la vida. Barcelona: Espasa Libros.
• Thalmann, YA. (2016). Cuaderno de ejercicios para aprender a ser feliz. Barcelona: Terapiasverdes.
• Vallejo-Nágera (1991). Concierto para instrumentos desafinados. Barcelona: Planeta.
• Winch, G. (2014). Primeros auxilios emocionales. Barcelona: Paidós.

Aldizkariak

• International Journal of Mental Health Nursing
• Journal of the American Psychiatric Nurses Association
• Archives of psychiatric nursing
• Journal of Psychiatric and Mental Health Nursing
• Revista de Psiquiatría y Salud Mental (Elsevier)
• Enfermería Clínica (Elsevier)
• Metas de Enfermería (Difusión Avances de Enfermería)
• Nursing (Elsevier)
• Nursing Research (Lippincott, Williams and Wilkins)
• Rol de Enfermería (Rol)

Web helbideak

• International Journal of Mental Health Nursing
• World Psychiatric Association: www.wpanet.org
• OMS: http://www.who.int/es/
• Espainiako Psikiatria eta Osasun Mentalerako Elkartea: www.fepsm.org
• Psikiatriako Espainiako Elkartea: http://www.sepsiq.org
• www.psiconet.com
• www.psiquiatria.com/
• www.InfoEnfermeria.com
• www.interscience.wiley.com/
• www.geocities.com/oncenort/
• www.txoriherri.com/
• www.adaa.org/
• www.nlm.nih.gov/medlineplus/
• www.nimh.nih.gov/index.shtml
• www.bbrfoundation.org/
• www.medicinenet.com/script/main/hp.asp
• www.fvsd.org/
• Erizaintza arloko prestakuntza-ataria: www.enfermeria21.com
• Espainiako Erizaintza Elkarte Zientifikoa: http://www.scele.org/web_scele/index.htm
• Nursing Center: http://www.nursingcenter.com/
• CIBERINDEX. Osasun-zainketen ezagutzaren kudeaketa: www.index-f.com/index-enfermeria
• OSAKIDETZA: www.euskadi.net/sanidad
• Oinarrizko laguntza sarean: www.fisterra.com
• Larrialdietako eta Emergentzietako Erizaintzaren Espainiar Elkartea
• Politicas de Salud para Euskadi 2013 - 2020: http://www.euskadi.eus

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

09:00-10:00 (1)

1-8

12:00-13:00 (2)

1-10

08:00-10:00 (3)

2-11

09:00-11:00 (4)

10-10

12:00-13:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.8 - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (1)
  • AULA 0.8 - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (2)
  • AULA 0.8 - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (3)

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
3-10

15:00-16:00 (1)

16:00-17:00 (2)

3-11

14:00-15:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (1)
  • eAULA - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (2)

01 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
3-8

14:00-17:00 (1)

9-9

16:00-18:00 (2)

9-10

15:00-16:00 (3)

10-10

14:00-17:00 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (1)
  • eAULA - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (2)
  • eAULA - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (3)
  • eAULA - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (4)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

10:00-12:00 (1)

09:00-11:00 (2)

1-8

10:00-12:00 (3)

2-11

11:00-12:00 (4)

09:00-10:00 (5)

5-9

08:00-09:00 (6)

9-11

12:00-13:00 (7)

10-10

10:00-12:00 (8)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.2 - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (1)
  • AULA 0.2 - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (2)
  • AULA 0.2 - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (3)
  • AULA 0.2 - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (4)
  • AULA 0.2 - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (5)
  • AULA 0.2 - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (6)
  • AULA 0.2 - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (7)
  • AULA 0.2 - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (8)

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-8

15:00-18:00 (1)

10-10

15:00-19:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.2 - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (1)
  • AULA 0.2 - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (2)

31 Laborategiko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-8

08:00-11:00 (1)

10-10

08:00-12:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.2 - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (1)
  • AULA 0.2 - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (2)

31 Laborategiko p.-3 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-8

15:00-18:00 (1)

10-10

15:00-19:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.2 - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (1)
  • AULA 0.2 - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (2)

31 Laborategiko p.-4 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-8

15:00-18:00 (1)

10-10

15:00-19:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.2 - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (1)
  • AULA 0.2 - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (2)