XSLaren edukia

Bizi Zikloaren Erizaintza II26449

Ikastegia
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea. Gipuzkoako Atala
Titulazioa
Erizaintzako Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26449

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala5044
Mintegia2531

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Bizi Zikloaren Erizaintza, erizaintza zientzian barruan ematen den gaia da eta bi irakasgaietan banatuta dago: Bizi Zikoaren Erizaintza I eta Bizi Zikloaren Erizaintza II. Bi irakasgaiak, 2. mailako seihileko ezberdinetan irakasten dira eta modu orokorrean, pertsonek bizi-zikloaren etapa ezberdinetan izaten dituzten osasun aldaketei aplikatu beharreko erizaintzako zainketak lantzen dituzte.



Bizi-zikloaren Erizaintza I irakasgaian, lehen seihilabetean:

Gizakiaren ugalketa-osasunari eustea: familia-plangintza. Haurdunaldiaren, erditzearen, erditze-ondoko garaiaren eta edoskitzaroaren garapen normala eta horietan izan ohi diren osasun-arazoak. Nerabezarora arte, haurraren hazkuntza, garapena eta bizi-etapa honetako ohiko gorabeherak. Osasuna-gaixotasuna orekan ugaltze-adineko emakumeari, haurrei eta nerabeei eskaini beharreko erizaintzako zainketak.



Bizi-zikloaren Erizaintza II irakasgaian, bigarren seihilabetean:

Ugaltze-ahalmenaren amaiera fisiologikoa eta ernalezintasuna. Asaldura ginekologiko ohikoenak. Sexu-transmisiozko gaixotasunen prebentzioa. Asaldura horietan beharrak asetzeko eskaini beharreko erizaintzako zainketak. Pertsona heldua izatearen kontzeptuak gizartean izan duen bilakaera. Kontzeptu orokorrak: gerontologia eta geriatria. Zahartzearen alde demografiko, soziologiko eta psikologikoak. Zahartzaroarekin loturiko aldaketak eta osasunean dituzten ondorioak. Ohiko osasun-arazoak pertsona nagusiengan. Arreta gerontologikoaren antolaketa. Osasun-arazoak tratatzeko edo horiei aurrea hartzeko eta eguneroko bizitzara egokitzeko esku-hartzeak.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Garatu beharreko gaitasunak:



1. GAITASUN ESPEZIFIKOA: Pertsonak bizi zikloan dituen aldaketa fisiologikoak, psikologikoak, sozialak eta emozionalak azaltzea.



2. GAITASUN ESPEZIFIKOA: Pertsonaren bizi zikloren etapa desberdinetan egiten diren erizaintza esku-hartzeak justifikatzea.



ZEHARKAKO GAITASUNA: KOMUNIKAZIO IDATZIA: Modu argian, ordenatuan eta laburbilduan komunikatzea, arauen (lexikoak, semantikoak, gramatikalak eta abar) arabera idatzi eta egituratutako testu akademikoak eginez.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

I GAI UNITATEA: ERNALEZINTASUNA ETA ANTZUTASUNA.



1. Gaia: Emakumeari eta bikoteari arreta ernalezintasun prozesuan zehar



II GAI UNITATEA: KLIMATERIOA ETA MENOPAUSIA.



2. Gaia: Aldiak eta aldaketak klimaterioan eta menopausian.

3. Gaia: Asaldura ohikoenak. Zainketak emakumeari eta familiari.



III GAI UNITATEA: OSASUN-ARAZO OHIKOENAK EMAKUMEARENGAN.



4. Gaia: Ziklo genitalaren asaldurak.

5. Gaia: Gernu inkontinentzia emakumeengan.

6. Gaia: Bularreko minbizia emakumeengan.

7. Gaia: Minbizi ginekologikoa emakumeengan. Umetoki lepoko minbizia. Endometrioko minbizia. Obulutegiko minbizia.

8. Gaia: Infekzio genitalak eta sexu-transmisiozkoak.

9. Gaia: Endometriosia eta tumore onberak.



IV GAI UNITATEA: ZAHARTZAROA



10. Gaia: Geriatriaren eta Gerontologiaren alderdi orokorrak. Geriatria, Gerontologia eta Zahartzaroa kontzeptuak. Adin geriatrikoak. Erizaintza geriatrikoa.

11. Gaia: Zahartzaroaren teoria nagusiak. Eboluzioa eta gaur egungo ikerketa lerroak.

12. Gaia: Zahartzearen demografia. Eboluzio demografikoa, erlazionatzen diren faktoreak eta eragiten dituen arazo nagusiak.

13. Gaia: Zahartzaro osasuntsua. Zahartze prozesuaren berezko aldaketak. Zahar osasuntsuaren kontzeptua. Beharren balorazioa. Erizain-zainketak.



V GAI UNITATEA: GAIXOTASUNA ADINEKO PERTSONETAN.



14. Gaia: Gaixotasunaren ezaugarriak adineko pertsonetan.

15. Gaia: Balorazio geriatriko integrala. Balorazio geriatrikoko eskala nagusiak. Zaintzailearen balorazioa.

16. Gaia: Menpekotasuna eta seinale nagusiak.

17. Gaia: Sindrome geriatrikoak. Erorketak. Mugikortasun asaldurak. Malnutrizioa. Ultzerak. Inkontinentzia. Polifarmazia.

18. Gaia: Paziente geriatrikoa. Definizioa eta ezaugarri nagusiak. Narriadura kognitiboa. Alzheimer gaixotasuna. Parkinson gaixotasuna. Eldarnioa. Depresioa. Antsietatea. Dementziak.

19. Gaia: Errehabilitazioa.

20. Gaia: Tratu txarrak adineko pertsonei.

21. Gaia: Erizain-zainketak adineko pertsonei hiltzeko prozesuan.

MetodologiaToggle Navigation

Jarduera metodologikoak:

-Irakasleak edukiak ahoz azaltzea, ikasleari laguntzeko ikasgelan landutako kontzeptuak aztertzen, laburtzen eta asimilatzen.

-Hainbat artikulu edo/eta testu irakurtzea eta hainbat bideo ikustea.

-Banakako edo taldekako lanak, irakurketetan oinarrituta ondorioak ateratzeko.

-Kasuak edo/eta ariketa praktikoak taldean egitea.

-Ikasleek, taldean egindako lanak ahoz azaltzea.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 40
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 60

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Etika akademikoari eta egite ez-egokiak edo iruzurrak ebaluazio frogetan eta lan akademikoetan ekiditzeko asmoz UPV/EHU-ko protokoloan aditzera ematen denaren arabera, irakasleak lehen klase egunean ikaslearen gida azaltzen duenean, zehaztasun handienarekin eta ahalik eta argien, ebaluazioari begira erabiliko diren materialak, baliabideak eta errekurtsoak (teknokologikoak edo beste era batekoak) azalduko ditu. Ariketak burutzeko ikasleak erabiliko duen materiala honakoa izango da: boligrafo urdina edo beltza, tipex-a eta interneterako konexioa duen ordenagailua.



EBALUAZIO JARRAIAREN edo ETENGABEAREN SISTEMA:

Irakasleriak irakasgai honentzako proposatzen duen ebaluazioan gaitasunak honela haztatuko dira:

GE.1.- %40

GE.2.- %50

ZG.-%10

Mintegiak derrigorrezkoak dira (%100).

Ezinbestekoa izango da gaitasun bakoitzean %50 ateratzea, batuketa bidezko kalifikazioa lortzeko.



Ebaluazio-zereginak:

GE.1.- Bukaerako azterketa idatzia (%40)

GE.2.- Ebaluazio jarraitua, honako hauen bidez:

Ariketa praktikoak egitea (ariketak, kasuak edo arazoak ebaztea)(%50)

ZG.- Lanak egitea (%10)



GE.2. eta GZ gaitasunak ebaluatzeko, kalifikazio eta ebaluazio errubrikak erabiliko dira eta ikasleei E-gelaren bidez erakutsiko zaizkie.



AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA

Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari, 2025ko apirilaren 30a baino lehen. Amaierako probaren barruan banakako lanak egin behar direnez, ikasleek lan horiek egiteko denbora gehiago izan dezaten, irakasgaiko irakasleekin tutoretza eskatu behar da lehenengo 2 asteetan, egin beharreko lanak adosteko.

Azken proba bakar hori honela osatuko litzateke:

GE.1.- Irakasgaiaren edukiaren azterketa (%40)

GE.2.- Irakaslegoarekin adostutako (tutoretza batean) bakarkako lanak eta/edo kasu praktikoak eta ahozko proba bat egitea (%50)

ZG.- Banakako lan idatziak (%10)

Irakasgaia gainditu ahal izateko, gaitasun guztiak gainditu behar izango dira.



EBALUAZIO-DEIALDIARI UKO EGITEA:



Deialdiari uko egiteak suposatzen du kalifikazioan ez aurkeztua izatea.



Ebaluazio jarraituaren kasuan, Graduko titulu ofizialetako ikasleen Ebaluazioaren Araudi erregulatzaileko 12.2 artikuluan jarritakoaren arabera, azkeneko probaren pisua %40ekoa edo txikiagoa bada, ikasleak deialdiari uko egin ahal izateko klaseak bukatu baino hilabete bat lehenago eskaera egin beharko du. Uko egin ahal izateko ikasleak eskaera irakasgaiaren arduradunari idatziz eman beharko dio.



Ikasleak azken proba bakarra eskatu badu, nahikoa du probara ez aurkeztea ebaluazio-deialdiari uko egiteko.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Lehen deialdian ebaluazio jarraitua gaindituta, froga idatzia gainditu ez duen edo froga idatzira aurkeztu ez den ikasleak, bigarren deialdian proba idatzi horretara bakarrik aurkeztu ahal izango du (ikasturte horretarako bakarrik gordeko da ebaluazio jarraituari dagokion nota).



Ikasleak ebaluazio jarraitua gaindituko ez balu, bigarren deialdian, azken froga bakarrari aplikagarri zaion ebaluazio sistema aplikatuko litzaioke.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

E-gelara igotako materiala, kopia-dendan edo/eta ikasgelan emandakoa. Ikasleak bertan eskuragarri izango ditu:
1.- Irakasgaiari dagokion agenda-kronograma.
2.- Irakas-programa
3.- Eskola magistralei dagozkien aurkezpenak eta dokumentazioa
4.- Mintegietan praktikak egiteko beharrezko jarraibide eta materiala
5.- Ebaluaketa eta kalifikazio errubrikak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

-Sánchez Escudero J. Cuidados de enfermería en los trastornos ginecológicos. Jaén. Editorial Formación Alcalá; 2009

-Torrens Sigalés RM, Martínez Bueno C. Enfermería de la mujer. Madrid: Difusión avances de enfermería; 2ª ed. 2009

-Muñoz Cantero M, Remohí Giménez J, Ballester Torregrosa A, Remohí J. Enfermería En Reproducción Asistida: Manual Práctico. Madrid: Editorial Médica Panamericana; 2020.

-Hernández Alonso J. Ginecología para matronas. Madrid: Letrame; 2017

-Eliopoulos C. Enfermería Gerontológica. 9ª ed. Barcelona: Wolters Kluwer Health. 2018.

-García Hernández M, Martínez Sellarés, R.. Enfermería y envejecimiento. Barcelona: Elsevier; 2012.

-García López MV, Rodríguez Ponce C, Toronjo Gómez A. Enfermería del Anciano. Madrid: Difusión Avances de Enfermería; 2009.

-Millán Calenti JC. Gerontología y Geriatría. Valoración e Intervención. Madrid: Editorial Médica Panamericana. 2011.



Gehiago sakontzeko bibliografia

-González Bosquet E. Ginecología. 10ª ed. Barcelona: Elsevier; 2020
-Abizanda Soler P, Rodriguez Mañas L. Tratado de Medicina Geriátrica. Barcelona: Elsevier; 2020.
-Abizanda Soler P. Medicina geriátrica. Una aproximación basada en problemas. 2ª ed. Barcelona: Elsevier Masson; 2020.

Web helbideak

Liburutegiko datu-baseak

-https://www.cdc.gov

-https://www.federacion-matronas.org/

-https://katxalin.org/

-https://seeo.org/

-Centros comprometidos con la excelencia en el cuidado. Guías de buenas prácticas clínicas:
Prevención de caídas y disminución de lesiones derivadas de las caídas. Eskuragarri/Disponible en: https://evidenciaencuidados.es/bpso/guias-de-buenas-practicas/

-https://www.seegg.es

-https://www.gneaupp.info

-https://www.segg.es

-https://www.zahartzaroa.org

-https://afagi.eus/

-https://www.adinberri.eus/es/inicio



TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
26-26

12:00-14:00 (1)

26-28

09:00-10:00 (2)

11:00-12:00 (3)

26-30

10:00-11:00 (4)

26-31

14:00-15:00 (5)

26-35

09:00-10:00 (6)

12:00-13:00 (7)

30-30

09:00-10:00 (8)

32-35

09:00-10:00 (9)

33-35

09:00-11:00 (10)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (1)
  • eAULA - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (2)
  • eAULA - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (3)
  • eAULA - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (4)
  • eAULA - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (5)
  • eAULA - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (6)
  • eAULA - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (7)
  • eAULA - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (8)
  • eAULA - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (9)

01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
26-30

12:00-15:00 (1)

29-29

08:00-09:00 (2)

33-35

12:00-15:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (1)
  • eAULA - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (2)
  • eAULA - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (3)

01 Mintegia-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
26-30

12:00-15:00 (1)

29-29

08:00-09:00 (2)

33-35

12:00-15:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (1)
  • eAULA - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (2)
  • eAULA - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (3)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
26-28

10:00-12:00 (1)

26-30

09:00-10:00 (2)

26-35

12:00-14:00 (3)

09:00-10:00 (4)

27-32

08:00-09:00 (5)

33-35

09:00-10:00 (6)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (1)
  • eAULA - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (2)
  • eAULA - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (3)
  • eAULA - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (4)
  • eAULA - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (5)
  • eAULA - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (6)

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
26-30

16:00-17:00 (1)

26-31

15:00-16:00 (2)

29-35

10:00-12:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.2 - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (1)
  • AULA 0.2 - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (2)
  • eAULA - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (3)

31 Mintegia-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
26-30

16:00-17:00 (1)

26-31

15:00-16:00 (2)

29-35

10:00-12:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (1)
  • eAULA - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (2)
  • eAULA - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (3)

31 Mintegia-3 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
26-30

16:00-17:00 (1)

26-31

15:00-16:00 (2)

29-35

10:00-12:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (1)
  • eAULA - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (2)
  • eAULA - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (3)

31 Mintegia-4 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
26-30

15:00-17:00 (1)

29-30

10:00-12:00 (2)

31-31

17:00-18:00 (3)

31-32

17:00-19:00 (4)

33-35

10:00-12:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (1)
  • eAULA - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (2)
  • eAULA - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (3)
  • eAULA - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (4)
  • eAULA - MEDIKUNTZA ETA ERIZAINA FACULTATEA-DONOSTIAKO IRAKASGUNEA (5)