XSLaren edukia

Irakasleak

IRATXE PEREZ URDIALES

Ezagutza arloa
Erizaintza
Saila
Erizaintza I
Ikastegia
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Posta elektronikoa
iratxe.perez@ehu.eus

Euskal Herriko Unibertsitateko doktorea (2019), "Ikasketa feministak eta generokoak" UPV/EHU-n masterra eginda (2011-2012), UPV/EHUren berezko titulua "Nazioarteko lankidetza ez zentralizatua", Gizarte eta Kultura Antropologian lizentziatua Deustuko Unibertsitatean (2006-2008) eta Erizaintzan diplomatua (2002-2005) UPV/EHU-n.



Tesia egin bitartean, Suediako Umea Universityn egin zituen ikerketa estantziak. Lehenengo egilea izan da immigrazioa eta osasun zerbitzuetarako sarbideari buruzko 3 artikulutan eta egilekidea Bihotz biriketako bizkortzeari buruzko 2 artikulutan.



Gaur egun eta 2013/2014. Kurtsoan hasita, IIP-a da Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Erizaintza I Departamentuan. 2014/2015. Kurtsotik hasita 3 urtez, UPV/EHUren Berdintasunerako Komisioan parte hartu zuen, gaur egun Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Berdintasunerako Komisioan jarduten duelarik.



2005etik 2012ra, erizain lanak bete ditu Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean (Osakidetza) eta Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundearen zentro desberdinetan.