XSLaren edukia

Irakasleak

JOSE ANTONIO MAIZA LARRARTE

Ezagutza arloa
Ekonomia Aplikatua
Saila
Ekonomia Aplikatua
Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Posta elektronikoa
joseantonio.maiza@ehu.eus

EHUko Ekonomia Aplikatua Saileko irakaslea. EHUko Txinatar Ikasketen Masterraren irakasle izan da, eta nazioarteko merkataritzari buruzko hainbat ikastaroetan eta mintegietan parte hartu du. Bere ikerkuntza Txinako ekonomiaren gorakadarekin eta horrek munduko beste hainbat eremuetan sortutako ondorio sozioekonomikoekin lotuta dago. Besteak beste, International Affairs, Journal of World Trade eta Asia Pacific Business Review aldizkarietan argitaratu ditut bere ikerketa-lanen emaitzak. EHUn irakasle-lanetan hasi baino lehen hamar urtez enpresa pribatu batean ekonomialari moduan egin zuen lana, eta enpresa hartan hainbat erakunde publikoek (Eusko Jaurlaritzak, Europar Batzordeak, etab.) eskatutako ikerketetan parte hartu zuen. Halaber, itundutako ikastetxe-sare baten administrazio- eta finantza-arduradun lanetan aritu zen bi urtez.