Irakasleak
EGOITZ POMARES URBINA
- Ezagutza arloa
- Soziologia
- Saila
- Soziologia eta Gizarte Langintza
- Ikastegia
- Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
- Posta elektronikoa
- egoitz.pomares@ehu.eus
Gizarte eta Zuzenbide Zientzietan doktorea (UPV/EHU, 2020), Enpresen Zuzendaritza eta Administrazioan masterra (Mondragon Unibertsitatea, 2005) eta Zuzenbide Ekonomikoan lizentziatua (Deustuko Unibertsitatea, 2004). Horrez gain,egonaldi akademikoak eta ikerketa-egonaldiak egin ditu Europako unibertsitateetan: Umea Universitet (Suedia, 2004) eta KU Leuven (Belgika, 2019).
2022tik irakasle laguntzailea da UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean. Aurretik, Sinnergiak Social Innovation zentroan lan egin du, UPV/EHUri atxikitako berrikuntza sozialeko zentroan, Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako "Etorkizuna Eraikiz" (2016-2021) eta "Gipuzkoa Workplace Innovation" (2014-2019) bezalako proiektuetan. Jarduera hori UPV/EHUko ikertzaile gisa uztartu du Europako Batzordearen Horizon 2020 programak finantzatutako nazioarteko ikerketa-ekintza proiektuetan. Gainera, "INNOLAB: Berrikuntza, Aldaketa eta Konplexutasuna" ikerketa-taldeko kide izan da.
Lan-testuinguruko berrikuntzaren esparruan egindako ikerketaren ondorioz, "European Workplace Innovation Network" nazioarteko sareko zuzendaritza-taldeko kide da, eta Agder Unibertsitateak (Norvegia) argitaratutako "European Journal of Workplace Innovation" argitalpen-kontseiluko kide.