XSLaren edukia

Gradu-amaierako lana26435

Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea. Gipuzkoako Atala
Titulazioa
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
4
Kreditu kopurua
12
Kodea
26435
Murrizketak
(3)Para poder matricular el TFG,será necesario tener superados al menos 180 créditos de la titulación.
(4)Para matricular el TFG, sera necesario tener superado el módulo de materias básicas del grado.
Gradu-amaierako lanaren (GAL) defentsa egin ahal izateko, graduko kreditu guztiak matrikulatuta izan behar dituzu
Gradu-amaierako lanaren (GRAL) matrikulatu ahal izateko, graduko kreditu guztiak matrikulatuta izan behar dituzu.

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

GRALa gauzatzeko, ikasleek proiektu, memoria edo azterlan original bat egin behar dute banaka, zuzendari baten edo gehiagoren gidaritzapean, eta bertan bildu eta garatu beharko dituzte EAZGko ikasketa aldian jasotako prestakuntza gaiak eta lortu dituzten ahalmen, gaitasun eta trebetasunak.



GRALen helburua da Gradu horretako ikaslea gai izatea bere negozio propioa sortzeko, enpresen nahiz bestelako erakunde publiko edo pribatuen arloan zuzendaritzari eta administrazioari lotutako edozein eginkizun betetzeko, edo emaitza interesgarri eta originalei bide ematen dien ikerketa proiektu bat gauzatzeko.



GRALa Jabetza Intelektualari buruzko Legearen babespean dago. Ondorioz, lanaren egilea bera izango da jabetza intelektualeko eskubideen jabea, baldin eta ikasleari GRALa esleitzeko dokumentuan bestelakorik zehaztu ez bada, ikaslearen beraren onarpenarekin eta indarreko legerian xedatutako baldintzen arabera.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUNAK

Gradu Amaierako Lana egitea, aurkeztea eta defendatzea. Lanak azterlan edo txosten tekniko bat jaso behar du eta, haren bitartez, enpresa munduko errealitatean aplikatu behar dira aurretiaz eskuratutako ezagutza eta gaitasunak. Hain zuzen ere, titulazioarekin lotutako gaitasun orokorrak aplikatzeari begira egingo da GRALa, baita ikasketa eremu jakin bati dagozkion datu garrantzitsuak bilatzeko, kudeatzeko, antolatzeko eta interpretatzeko trebatzeari begira ere, ikaslea gai izan dadin hainbat gaien inguruan (ekonomia, gizartea, zuzenbidea, …) gogoeta egin eta iritzia emateko eta, era berean, pentsamendu kritiko, logiko eta sortzailea gara dezan.



Ikasleak aurkezpena bukatutakoan, Epaimahaiak kalifikazioa erabakiko du, honako irizpide/gaitasun hauetan oinarrituta:

- Eskuratutako ezagutzak enpresen administrazio eta zuzendaritzarekin lotutako edozein arlotan aplikatzeko gaitasuna.

- Eskuratutako datuetan oinarrituta iritzi arrazoituak emateko gaitasuna.

- Hainbat iturritatik eskuratutako informazioa bilatzen, identifikatzen eta era kritikoan aztertzen eta sintetizatzen jakitea; enpresa baten egoera eta izan dezakeen bilakaera baloratzeko gaitasuna eskuratzea; eta gai ekonomiko-enpresarial, sozial eta etikoen inguruan iritzi arrazoituak emateko eta erabakiak hartzeko gai izatea.

- Enpresen barne alderdi eta egoerei buruzko txostenak –baita beste enpresa eta merkatu batzuen egoerari buruzkoak ere– era argi eta koherentean sortu, aurkeztu eta defendatzea, publiko espezializatuari nahiz espezializatu gabeari erabaki egokiak hartzen laguntzeko.

- Autonomiaz jarduteko gaitasuna garatzea, hala gerora beste ikasketa batzuk egiteko, nola etengabe aldatu eta berritzen den arlo batean trebatzeko.

- Enpresa edo erakunde baten zuzendaritza eta administrazioaz arduratzea, haren kokapena ulertzea –lehiakideen artean eta arlo instituzionalean– eta indargune eta ahulgunean identifikatzea.

- Enpresa edo erakundearen edozein eremu funtzionaletan integratzen jakitea eta esleitutako kudeaketa lanak aise betetzeko gai izatea, lan ingurune ezberdinetan eta kultur anitzeko erakundeetan jardunez.

- Erabilgarri dauden baliabideak efizientziaz esleitzea, ikasketen arloan eta testuinguru profesionalean informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliz.

- Ahozko nahiz idatzizko komunikazioan jariotasunez jarduteko gai izatea.

- Talde lanean erantzukizun eta errespetuz jarduten jakitea, iniziatiba eta lidergoa erakutsiz.

- Pentsamendu analitikorako eta hausnarketa kritikorako gaitasuna izatea.

- Sormena, berrikuntza eta ekintzailetza garatzea.

- Atzerriko hizkuntza batean komunikatzeko gai izatea, ahal dela ingelesez, frantsesez edo alemanez, baldin eta GRALa hizkuntza horietako batean egin eta defendatuko bada, osotasunean edo zati handi batean.



IKASKUNTZAREN EMAITZAK:

- Dokumentazioa bilatzea eta antolatzea.

- Erabilitako dokumentazioan jasota dauden oinarrizko ideiak sintetizatzea eta abstraitzea.

- Teoria eta arrazoibide ekonomikoa arlo espezifiko batean aplikatzea.

- Txosten batean jasotzea lanaren planteamendua, garapena eta ondorio nagusiak. - Lana egoki aurkeztea.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

GRADU AMAIERAKO LANAREN OINARRIZKO FASEAK:



1) GAIA AUKERATZEA ETA ESLEITZEA.

Lanaren gaia esleitzeko, gutxienez 180 kreditu gaindituta izan beharko dira titulazioan, graduko oinarrizko gaien modulua barne.



Irakasleek aukera izango dute ikasle nahiz enpresek egindako proposamen jakin bat hautatzeko, horien zuzendari edo zuzendarikide izateko interesa badute. Ikasleek hainbat lan mota proposatu ahal izango dituzte, hala nola: negozio planak, marketin planak, aholkularitza lanak edo ikerlanak.

GRAL proposamen bat egin duen irakasleak erabaki ahal izango du deialdi bakoitzean lana zein ikaslerekin egin nahi duen. Era berean, GRAL bat proposatzen duen enpresak ere aukera izango du hura egingo duen ikaslea aukeratzeko.



Hala eta guztiz ere, aurreko atalean adierazitakoaren kalterik gabe, ikasle interesdunek GRALerako eskainitako gaien katalogoan aukeratu beharko dituzte gairik gogokoenak, lehentasunaren arabera ordenatuta. Kasu horretan, GRALa egiteko gaiak GRALen Batzordeak esleituko ditu. Ikasle batek baino gehiagok gai bera aukeratzen badute GRALa egiteko, ikasleen espediente akademikoan jasotako nota hartuko da kontuan gaia esleitzeko.

GRALen Batzordeak proposamena eginda, Ataleko Batzarrak ikasturte bakoitzeko matrikulazio epea amaitu baino lehen onartu eta argitaratuko ditu GRALen proposamenak jasotzeko epeak, baita GRALerako gaiak hautatzeko eta gaiak zein zuzendariak behin betiko esleitzeko epeak ere.



2) PLANGINTZA.

Gaia aukeratuta, honako puntu hauek jaso beharko dira lanaren plangintzan: - Izenburua.

- Testuingurua.

- Helburuak.

- Gaiaren inguruko oinarrizko galderak.

- Datuen bilketarako erabiliko diren iturriak eta metodologia.

- Erabiliko diren baliabideak.

- GRALean landuko diren edukien behin-behineko aurkibidea (lehen bertsioa).

Era berean, ikasleak lan egutegia egingo du eta zuzendariari bidaliko dio, aurkibidean jasotako blokeak aurkezteko epeen kronograma zehaztuta.



3) GARAPENA.

Fase honetan, ikasleek erakutsi behar dute gai direla arazoak konpontzeko eta aztergai den esperientzia bideratzeko. Lana dagokion esparru teorikoan kokatu behar da; lortu nahi diren helburuak planteatu behar dira; hurbilketa kontzeptuala egin; informazioa jaso, aztertu eta interpretatu behar da; eta ondorioak atera.

- Oinarrizko literaturan sakontzea.

- Esparru teorikoa eraikitzea, literatura lana eta landutako kontzeptuak kontuan hartuta. - Emaitzak aztertzea, ondorioak ateratzea eta aurreikuspenak zehaztea.

- GRALaren lehen bertsioa burutzea.

- Lana berrikustea eta beharrezkoak diren zuzenketak egitea.

Lana bukatu ondoren, eta defentsa egin baino lehen, zuzendariak txostena idatziko du eta ikasleari eta epaimahaiari aurkeztuko die.



Euskal Herriko Unibertsitatean gradu amaierako lana egin eta defendatzeari buruzko Erregelamenduaren 4. artikuluko 3. apartatuaren arabera (2023ko abenduaren 14ko Gobernu Kontseiluan onartua eta 2024/04/10eko EHAAn argitaratua), gradu amaierako lan guztietan jasoko da egindako lanari buruzko gogoeta bat, prinzipio eta balio demokratikoie eta garapen jasangarrirako helburuei jarraituz egina. Gogoeta horrek aztertuko du GRALak balio horiekin duen lotura-maila eta JGHek osatzen duten lan esparruarekin duten lotura, eta/edo horiekiko ikuspegi kritikoak plantea dezake.



Gogoetak 200 hitz izango ditu gutxienik, eta atal espezifiko bat izango da lan idatzian. 822/2021 Errege Dekretuan aipatzen diren erreferentziazko arauekin batera, 2030 EHU agenda erabili ahal izango da gure unibertsitatearen erreferentziazko arau espezifiko gisa. Gainera, ikasleak lanaren erreferentziazko GJHak emango ditu, unibertsitateak edo ikastegiak antolatuko dituen sistemen bidez.



MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honetan, ikaslearen jardun autonomoa da oinarria, bere kabuz lan egingo baitu irakasle tutorearen laguntzaz. GRALaren zuzendariak ikaslearen ikasketa prozesua gidatuko du, hark bere kabuz lan egin dezan (gaiari lotutako dokumentazioa eta bibliografia emango dizkio) eta ahoz aurkeztu beharreko lana idatz dezan; horretarako, hainbat prestakuntza jarduera eskainiko dizkio, hala nola orientaziorako mintegiak eta banakako tutoretzak. Laburbilduz, metodologia ikaslearengan zentratuta dago, hura baita prestakuntza sistemaren elementu nagusia; hala, irakasle-tutoreak dinamizatzaile gisa jardungo du, ikasketa prozesuaren bideratzaile gisa.

Honela banatzen dira Gradu Amaierako Lana egiteko orduak, bai ikaslearen lanari dagozkionak, bai prestakuntza jarduerei dagozkienak:

- Orientaziorako mintegiak: 8 ordu

- Norberaren konturako lana: 280 ordu

- Banakako tutoretzak: 12 ordu

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Ahozko defentsa (%): 25
    • Banakako lanak (%): 75

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation



AURKEZPENA ETA DEFENTSA



Ikasleek ADDI plataforman aurkeztu beharko dute lana, GRALaren egutegian zehaztutako epean.

Lanaren defentsa egin ahal izateko, ezinbestekoa da GRALean eta ikasketa plana bukatzeko beharrezkoak diren irakasgai guztietan matrikulatuta egotea; hau da, titulazioa amaitzeko beharrezkoak diren kreditu guztietan matrikulatuta egon behar du ikasleak eta, gehienez, aitor daitezkeen hautazko kredituak gera dakizkioke matrikulatzeke (24, EAZGren kasuan).



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

AURKEZPENA ETA DEFENTSA



Ikasleek ADDI plataforman aurkeztu beharko dute lana, GRALaren egutegian zehaztutako epean.

Lanaren defentsa egin ahal izateko, ezinbestekoa da GRALean eta ikasketa plana bukatzeko beharrezkoak diren irakasgai guztietan matrikulatuta egotea; hau da, titulazioa amaitzeko beharrezkoak diren kreditu guztietan matrikulatuta egon behar du ikasleak eta, gehienez, aitor daitezkeen hautazko kredituak gera dakizkioke (24, EAZGren kasuan).

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ikasleek, GRALa esleitu ondoren, honako mintegi hauetan parte hartu beharko dute martxoan eta azaroan (hil berean antolatzen dira urtero):
1. Informazioa bilatu eta antolatzeko mintegia.
2. Metodologia zientifikoari buruzko mintegia.
3. GRALaren ahozko aurkezpena eta defentsa egiteko mintegia.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Oinarrizko bibliografia

GRALeko zuzendariak emandakoa

Sakontzeko bibliografia



Aldizkariak



Webgune interesgarriak - Ikasketa Amaierako Lanaren web orria: http://www.ehu.eus/eu/web/enpresa-donostia/gradu-amaierako-lana

-Ikasketa Amaiera Lanaren eskuliburua http://www.ehu.eus/documents/2069587/2078317/GRALeko_eskuliburua_ikaslearen_profila.pdf

Gehiago sakontzeko bibliografia

Aldizkariak

Web helbideak

- Ikasketa Amaierako Lanaren web orria:

http://www.ehu.eus/eu/web/enpresa-donostia/gradu-amaierako-lana

-Ikasketa Amaiera Lanaren ekuliburua

http://www.ehu.eus/documents/2069587/2078317/GRALeko_eskuliburua_ikaslearen_profila.pdf