Irakasleak
IVAN ITURRICASTILLO PLAZAOLA
- Ezagutza arloa
- Finantza Ekonomia eta Kontabilitatea
- Saila
- Finantza Ekonomia I (Empresen Kontabilitatea eta Administrazioa)
- Ikastegia
- Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
- Posta elektronikoa
- ivan.iturricastillo@ehu.eus
EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzietan Lizentziaduna (1997) eta Doktorea (2007), eta Aseguruen Aktuarioa (1997).
EHUn hainbat ikasgaitan aritu da beste hainbat tituluetan.
Inoiz finantza inmunizaziori buruz dozentzian aritu da Universidad de Malagak gonbidatuta eta Universidad Telemática Roma Nicolo-Cusanon Erasmus+ programapean.
Ekonomisten Euskal Elkargoan Homologaturako Ikastaroak eman ditu, auditoreen zein onetsitako kontulari-adituen derrigorrezko prestakuntzarako.
Urte luzeetan zehar, EHUko unibertsitate-kudeaketarako kargu eta funtzio mordoa bete ditu.
Hainbat kom unikabidetan aditu-lanak egin ditu, honako hauetan, besteak beste: ETB 1, ETB2, Onda Vasca, Cadena SER, Radio Vitoria, El Correo Español del Pueblo Vasco, El Diario Vasco, Berria, La Sexta...
EHUko "Gizarte Aurreikuspena" Ikerketa Taldeko kidea da Valentziako Unibertsitateko "Instituto Universitario de Investigación en Políticas de Bienestar Social, Polibienestar" unitateari elkartuta-.
Bere ikerketa-ildo nagusiak finantza-inmunizazioa eta gizarte-aurreikuspena dira.
Nazioarteko zein estatu mailako hainbat kongresutan eman ditu hitzaldiak eta beste hainbat aldizkaritan argitaratu du. Aldizkari batzuk aipatzekotan: Anales del Instituto de Actuarios Españoles, Análisis Financiero, Anales de Economía Aplicada, Economic Research-Ekonomska istraivanja, eta abar.