XSLaren edukia

Idatzizko Komunikazio Profesionala Euskaraz28428

Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea. Arabako Atala
Titulazioa
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
X
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
28428

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala1522.5
Gelako p.1522.5
Ordenagailuko p.3045

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Komunikazio-gaitasunak funtsezkoak dira ekonomia eta enpresa arloko profesionalen jardunean. Izan ere, askotariko egoera komunikatiboei erantzun beharko diete beren ohiko zereginetan: erakundeekiko harremanetan, kudeaketan, arloko eragileekiko elkarreraginean.



Irakasgaiaren helburu nagusia da arlo profesionalean eraginkortasunez, egoki eta zuzen jarduteko aintzat hartu beharreko hizkuntza-irizpideak ezagutu, eta testu profesional behinenak egiteko orduan aplikatzea, behar denean, hizkuntza-zalantzak argitzeko profesionalek eskuragarri dituzten kontsulta-tresnak gutxieneko autonomiaz erabilita (hiztegiak, itzulpen-memoriak, dokumentu-biltegiak…). Beraz, euskararen erabilera orokor estandarra eta estilo zaindua lantzen dira.



Horretaz gain, testu tekniko eta profesionalak egoki idazteko urratsak landuko dira eta graduarekin loturiko euskarazko terminologia landu eta zalantzak argituko dira. Halaber, graduarekin lotuta dauden eta erabilienak diren testu-generoak aztertu, idatzi eta landuko dira.



Irakasgai hau egiteko euskararen gaitasun-agiririk eskatzen ez bada ere, irakasgaia ondo jarraitzeko eta gainditu ahal izateko, gutxieneko maila bat izan behar du ikasleak, idatziz nahiz ahoz komunikatzeko.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

● Diziplina anitzeko lan-taldeetan txertatzen jakitea, eta egoera bakoitzerako beharrezkoak diren trebetasunak garatzea: talde-lana, lidergoa, ekimena, sormena edo erabakiak hartzea.



● Edozein arlo ekonomikori buruzko txostenak egitea, ideiak jende adituari nahiz aditua ez denari garbi eta koherentziaz helaraztea, eta kasu bakoitzean beharrezkoa den hizkuntza-gaitasuna erabiltzea.



● Eskuratutako jakintzak eta teknikak erabakiak hartzeko erabiltzea, besteak beste globalizazioaren, berrikuntza teknologikoaren eta ingurumen-arazoen ondorioz etengabe aldatzen ari den testuinguru ekonomiko, sozial eta politiko batean.



● Hainbat iturritatik ateratako informazioa kritikarako, autokritikarako eta ikaskuntza autonomorako gaitasunarekin bilatzen, aztertzen eta laburbiltzen jakitea, gai ekonomiko, sozial edo zientifiko garrantzitsuei buruzko iritzi arrazoituak adierazteko.



● Ikasketa-eremuari lotutako informazioaren teknologiak eta tresna informatikoak eraginkortasunez erabiltzea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Komunikazioaren oinarriak: testuen kalitatea



1.1. Sarrera

1.2 Testua komunikazio-unitate linguistikoa: testuinguratzea, egituratzea eta testuratzea

1.3 Testuen berrikuspena: zuzentasuna eta egokitasuna

1.4 Testuen berrikuspena: estiloa

1.5 Komunikazio espezializatuaren bereizgarriak

1.5 Ahozko eta idatzizko testuak.

1.6 Kontsulta-baliabideak



2. Terminologia eta fraseologia



2.1 Sarrera

2.2 Hiztegigintza, lexikologia eta terminologia: hitzak eta terminoak (terminologia-unitateak)

2.3 Termino berriak sortzeko bideak: terminologiarako sorkuntza-bideetan sakontzen

2.4 Izen-sintagma konplexuak



3. Ekonomia eta enpresa arloko testu-generoak



3.1 Ekonomia eta enpresa arloko testu-era ohikoenak

3.2 Administrazio Publikoarekin zerikusia duten testu-generoak

3.3 Testu didaktikoak eta testu entziklopedikoak.

3.4 Ikerketa-testuak eta dibulgazio-testuak.



4. Hizkuntzaren erabilera arlo profesionalean



4.1 Praktika onak, eta hizkuntza-kudeaketa eta euskara planak erakunde publiko eta pribatuetan

4.2 Langileek euskara ikasteko dauden deialdi eta ekimenak

MetodologiaToggle Navigation

Ikasleak zein arlotakoak diren kontuan hartuta, irakasgaia ahalik eta praktikoena izan dadin saiatuko da, eta ikasleek hizkuntza-erabiltzaile gisa dituzten (eta izango dituzten) beharretara egokituko da. Helburu horri begira, eskola teorikoak ez dira ariketen eta jarduera praktikoen abiapuntu izango, haien osagarriak baizik.



E-gela plataforma erabiliko da. Plataforma horretan, ikasleek askotariko materiala eta baliabideak izango dituzte eskura. Hainbat eratako metodologia baliatuko da gaitasunak garatzeko eta irakaskuntza-emaitzak lortzeko. Batzuetan gidatua izango da, oinarrizko irizpide nagusiak emanez nahiz zalantzak argitzen saiatuz eskola magistraletan. Beste batzuetan, berriz, autonomoa; ikasleek eurek egin beharko dute lan, arazoez jabetzeko eta irtenbideak bilatzeko. Horretarako, era askotako lanak egingo ditu ikasleak: ariketak, irakurketa, testuak sortzea, aurkezpenak, testak...



Horietako batzuk binaka nahiz taldean egingo dituzte ikasleek, hainbat arazori eman beharreko irtenbidea eztabaidatzeko; beste batzuk, berriz, banaka, norberaren gaitasunak landu eta emaitzak ebaluatzeko.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 50
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 50

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgaiaren ebaluazioa jarraitua izango da. Ebaluazio jarraituak eskatzen du saio guztietara bertaratzea eta zeregin guztiak garaiz entregatzea. UPV/EHUko Ebaluaziorako 8.3 artikuluaren arabera, ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaienean, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita. Irakasgaiaren irakaskuntza gidan epe luzeagoa ezarri ahal izango da.



Horretaz gain, UPV/EHUko Ebaluaziorako arautegiko 12. artikuluaren arabera, deialdiari uko egiten dioten ikasleek "aurkezteke" kalifikazioa jasoko dute. Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40 edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen

irakasleari.



Ebaluazio jarraiturako tresnak hauek izango dira:



-Gelako ariketak eta testak % 50

-Proiektuak % 50



Ebaluazio ez-jarraitua egiten dutenentzat, azterketa bidez ebaluatuko da emaitza. Azterketa horretan ondokoak hartuko dira aintzat:



-Irakasgaian landutako gaiei buruzko galderak nahiz testa eta ariketak: % 50.

-Zehaztutako gai bati buruzko idazlana: % 50

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Azterketa:



-Irakasgaian landutako gaiei buruzko galderak nahiz testa eta ariketak: % 50.

-Zehaztutako gai bati buruzko idazlana: % 50



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

eGELA plataforma birtualean zintzilikatuta egongo dira.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

ALONSO, I., IRIZAR, A. eta GARRO, E. (2010). Administrazioko testugintzan sakontzeko ikastaroa (Europako erreferentzi marko bateratuko C2 mailara egokitua). Gasteiz: IVAP.



BARONA, I. eta ORIA, K. (2012). Trebakuntzarako ariketa-liburua. Gasteiz: IVAP-HAEE.



BASURTO, M. TIRAPU, J. eta CRESPO, S. (2007). Araugintza ikastaroa. Arauak. Akatsak zuzentzen. Iruñea: Nafarroako Gobernua.



BLANCO, C., & LOBATO, F. (2014). Enpresa-komunikazioa eta bezeroaren arreta. MacMillan Profesional.



EUSKALTZAINDIA (2018). Euskara batuaren eskuliburua (EBE). Donostia: ELKAR.



GARCIA, J. eta GOMEZ, G. (2014). EHULKUren hizkuntza-aholkuak. Fitxa didaktikoen bilduma 2006-2014. Bilbo: UPV/EHUren Argitalpen Zerbitzua.



HAINBATEN ARTEAN (2004-2014). EIMAren Estilo Liburua. Donostia: Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saila.

Gehiago sakontzeko bibliografia

ARAKAMA, J. M. et al. (2005). IVAPeko Estilo Liburua. Herri Arduralaritzako Euskal Erakundea.

AMATRIA, X. et al. (2009). Komunikazio Elektronikoa. IVAPen gomendioak web-orriak idazteko. Gasteiz: IVAP.

IZO (2018). Itzulpen- eta berrikusketa irizpideak. Erabakiak eta gomendioak. Gasteiz: IVAP.

Aldizkariak

Administrazioan Euskaraz (IVAP)

Ekonomiari buruzko bloga:
http://www.unibertsitatea.net/blogak/ekonomia/

Ekonomiaz aldizkaria:
http://www.ogasun.ejgv.euskadi.eus/r51-k86aekon/eu/k86aEkonomiazWar/ekonomiaz/inicio?locale=eu_ES

Web helbideak

Euskaltzaindiaren Hizkuntza-baliabideak: https://www.euskaltzaindia.eus/hizkuntza-baliabideak

AZPIDAZKI: http://azpidazki.ehu.eus/azpidazki/default.aspx

UPV/EHU kontsultagunea: https://www.ehu.eus/eu/web/euskara/kontsultagunea

Euskara Institutuaren kontsultagunea: https://www.ehu.eus/eu/web/eins/home

LanHitz agirien bankua: http://www.euskara.euskadi.eus/r59-14154/eu/contenidos/informacion/agiriereduen_bankua/eu_agiri_er/agiri_ereduen_bankua.html

AZPIDAZKI itzulpen-memoriak: http://azpidazki.ehu.eus/azpidazki/moduluak/nolaitzulidute/nolaitzuliduteaurreratua.v2.aspx?id=1&locale=eu-ES

ELET: http://www.ivap.ejgv.euskalsarea.eus/elet/Default.aspx

DUDANET: https://apps.euskadi.eus/r61-veddudam/eu/contenidos/informacion/dudanet_hasiera/eu_def/index.shtml

Agiriak.net: http://www.agiriak.net/aurkibide.php

Gizarte Segurantza: http://www.segsocial.es/Internet_4/FormulariosModelos/index.htm

Lan ta lan: http://www.lantalan.com/doc/agiri-ereduak

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

18:00-19:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA INFORMÁTICA 1.4 - VITORIA-GASTEIZKO INGENIARITZA ESKOLA (1)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

19:00-20:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA INFORMÁTICA 1.4 - VITORIA-GASTEIZKO INGENIARITZA ESKOLA (1)

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

18:00-20:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA INFORMÁTICA 1.4 - VITORIA-GASTEIZKO INGENIARITZA ESKOLA (1)