XSLaren edukia

Irakasleak

MIREN LOREA MENDIOLA EGAÑA

Ezagutza arloa
Ekonomia Aplikatua
Saila
Ekonomia Aplikatua
Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Posta elektronikoa
lorea.mendiola@ehu.eus

Ekonomia Zientzietan lizentziatua, Ekonomia Matematikoa espezialitatean (UPV/EHU, 1985). Nikaraguan hasi zuen bere ibilbide profesionala (1985-1997), Ingurumen Ministerioan ingurumen ekonomilari gisa egindako lana nabarmenduz. Bere prestakuntzari jarraipena eman zion Ekonomia Ekologikoako masterra (CINPE, Costa Rica, 1997), Ingurumen Kudeaketan doktoregoa (UAB, Bartzelona, 2012) eta Geoinformazio Espazialaren Analisian graduondokoa (UPV/EHU, 2020) burutuz.



UPV/EHUko irakaslea da 1999az geroztik Ekonomia eta Enpresa Fakultatean, non Mikroekonomia, Makroekonomia, Baliabide Naturalen Ekonomia eta Estatistika irakasgaiak ematen dituen. Universitat Oberta de Catalunya (UOC) eta Argentinako Ingurumen Ikerketarako Zentroarekin (CINEA-UNICEN) ere elkarlanean aritu da.



Ekonomiarekin eta ingurumenarekin erlazionatutako hainbat artikulu argitaratu ditu eta CNEAIk seiurteko bat aitortu dio. Azken urteetako ikerketa hiri garapenaren eta eguneroko mugikortasun ereduaren arteko erlazioaren azterketan oinarritu du, metodologia gisa ekonometria espaziala erabiliz. EKOPOL ikerketa talde kontsolidatuko kidea da.