XSLaren edukia

Datu Baseen Diseinua26026

Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea. Arabako Atala
Titulazioa
Gradu Bikoitza: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza + Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritza
Ikasturtea
2024/25
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Kodea
26026

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4567.5
Laborategiko p.1522.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai hau datu-baseen adarreko bigarrena da, eta datu-base baten diseinuaren alderdietan jartzen du arreta.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Irakasgai honetan lantzen diren gaitasun espezifikoak hauek dira: Datu-Baseen Diseinuaren etapak. Diseinu kontzeptuala: betekizunen azterketa eta datuen diseinua, eredu erlazionalerako transformazioa, normalizazioa. Diseinu fisikoa. Datu-baseetako integritate-arauen zehaztapena: murrizketak, triggerrak.



Gomendatutako aurretiko gaitasunak:

- Oinarrizko Programazioa irakasgaian landutakoak: Programazioaren oinarrizko kontzeptuak.

- Datu-baseen irakasgaian landutakoak: eredu erlazionalaren ezaugarriak ulertzea eta SQL lengoaia datu-baseak definitu, kontsultatu eta manipulatzeko erabiltzeko gai izatea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Diseinu kontzeptuala: datu-base baten diseinuaren etapak aurkezten dira: diseinu kontzeptuala, logikoa eta fisikoa. Diseinu kontzeptuala eta eredu erlazionalerako transformazio-prozesua azaltzen dira.



Normalizazioa: Txertatze eta ezabatze arazoak azaltzen dira. Anomalia horiek kontuan hartzen dituzten forma normalak azaltzen dira.



Integritate-arauak: datu-basearen integritatea beteko dela bermatuko duten integritate-murriztapenak definitzeko aukerak azaltzen dira: taula barruko eta taulen arteko murriztapenak, eta triggerrak.



Diseinu fisikoa: Indizeen ezaugarriak eta eskema logikoen inplementazioarekin zerikusia duten beste alderdi batzuk aztertzen dira.

MetodologiaToggle Navigation

Klase magistralak (M), nagusiki, irakasgaiari lotutako kontzeptu teorikoak azaltzeko eta ikasleen zalantzak argitzeko erabiliko dira.

Laborategi motako klaseetan (GL) eta eskola magistral batzuetan banakako nahiz taldeko ariketak egingo dira, klase teorikoetan azaldutako kontzeptuak sakontzeko.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 70
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 30

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

OHIKO deialdian, irakasgaiaren ebaluazioa etengabeko ebaluazioaren edo azken ebaluazioaren bidez egiten da. Besterik adierazi ezean, ikasle guztiek etengabeko ebaluazioa egingo dute, hari uko egiten ez badiote behintzat. Ohiko deialdia gainditzen ez duten edo ohiko deialdira aurkezten ez diren ikasleek EZOHIKO deialdiko proba egin ahalko dute. Deialdi horretan irakasgai osoko azterketa batean ebaluatuko dira.



* AZKEN EBALUAZIOA:

Ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egitea erabaki dezake azken ebaluazioa egiteko. Ukoa idatziz aurkeztu beharko zaie irakasle arduradunei, ikasleen ebaluazioari buruzko araudiaren 8. artikuluan ezarritako epean (lauhileko lehen 9 asteen barruan). Ez da aparteko kasurik onartuko, ezta etengabeko ebaluazioari uko egiterik ere, horretarako jarritako daten ondoren.

Azken ebaluazioak azterketa bakar bat izango du, notaren %100 hartuko duena. Azterketa horrek ikasturtean zehar landutako ezagutza teoriko eta praktikoak ebaluatuko ditu.



* ETENGABEKO EBALUAZIOA:

Irakasgaiaren ebaluazio lehenetsia da. Ikaslea OHIKO deialdira aurkeztu dela ulertuko da etengabeko ebaluazioa egin badu, hau da, ez badio uko egin.



Etengabeko ebaluazioa honela osatzen da:

- Etengabeko ebaluazioari lotutako probak (bi azterketa partzial): %70

- 1. azterketa partziala: %40

- 2. azterketa partziala: %30

- Laborategiko praktiken ebaluazioa: %10

- Praktika: %20



Nolanahi ere, irakasgaia gainditzeko beharrezkoa da azterketetara aurkeztea eta, gainera, eskatutako lanak eta laborategi ebaluagarri guztiak egin izana. Irakasgaia gainditzeko, gutxienez honako hauek lortu beharko dira:

- Notaren %40 azterketa bakoitzean

- Notaren %40 laborategi eta egindako lanen batezbestekoan



Edozein ataletan eskatzen den gutxieneko kalifikazioa lortzen ez bada, irakasgaiaren ohiko deialdia suspendituko dela ulertuko da, eta irakasgaiaren kalifikazioa gutxienekoa lortu ez den atalekoa izango da.



Gainera, ikasleak zati guztietan gutxieneko nota lortzen duela suposatuz, irakasgaia gainditzeko lortu beharreko gutxieneko kalifikazioa 5 puntu dira, irakasgai osoaren 10 puntutik. Kalifikazio txikiagoa lortuz gero, irakasgaiaren ohiko deialdia bertan behera utzi dela ulertuko da.



* Deialdiari UKO EGITEA:

Etengabeko ebaluazioa egiten duten ikasleek 11. astera arteko epea izanen dute deialdi arruntean "aurkezteke" gisa agertzeko. Horretarako, haien nahia irakasgaiko irakasleei idatziz aurkeztu beharko diete. Azken ebaluazioa egiten duten ikasleen kasuan, azken probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki deialdiari uko egitea.



* KOPIA kasuak:

Indarrean dagoen graduko eta lehen eta bigarren zikloko irakaskuntzak kudeatzeko araudiaren 11. artikulua aplikatuko da. Edozein ebaluazio probatan kopia kasu bat egonez gero, hartan parte hartzen duen ikasle orok “suspentso” kalifikazioa jasoko du dagokion deialdian.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdiak 10 puntuko azterketa bat izanen du, eta bertan ebaluatuko dira bai ezagutza teorikoak bai irakasgaian landutako alderdi praktikoak.

Ikasgaia gainditzeko, gutxienez 5 puntu lortu behar dira, azterketako 10 puntuetatik.

Azterketarako eskubideari uko egiteko nahikoa izanen da ez aurkeztea.



* KOPIA-KASUAK:

Indarrean dagoen graduko eta lehen eta bigarren zikloko irakaskuntzak kudeatzeko araudiaren 11. artikulua aplikatuko da. Edozein ebaluazio probatan kopia kasu bat egonez gero, hartan parte hartzen duen ikasle orok “suspentso” kalifikazioa jasoko du dagokion deialdian.



* OHARRA:

Ez da gordeko ohiko deialdian lortutako nota.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasgaiko eGelan eskuragarri dauden apunteak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Fundamentos de Sistemas de Bases de Datos. Ramez Elmasri y Shamkant B. Navathe. Addison-Wesley

Iberoamericana, 2007.



Fundamentos de Bases de Datos. Henry Korth, Abraham Silberschatz y S. Sudarshan. Mc.Graw-Hill, 2002.



Sistemas de Bases de Datos. Un enfoque práctico para Diseño, Implementación y Gestión. Thomas Connolly y Carolin Begg. Addison Wesley, 2005.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Introducción a los Sistemas de Bases de Datos. C.J. Date. Prentice-Hall, 2001.

Web helbideak

PostgreSQL webgunea: http://postgresql.com

PostgreSQL dokumentazioa: https://www.postgresql.org/docs/current/index.html

MySQL webgunea: http://www.mysql.org

Normalizazioa egiteko tresna: https://app-ltphp-tst-ae.azurewebsites.net/normalization_tool/ind.php