Irakasleak
Eduardo Ogando Arregui
- Ezagutza arloa
- Fisika Aplikatua
- Saila
- Fisika
- Ikastegia
- Farmazia Fakultatea
- Posta elektronikoa
- edu.ogando@ehu.eus
Eduardo Ogando Arregui Fisikan lizentziaduna (UPV/EHU, 1999) da. 2004 urtean doktoregoa lortu zuen UPV/EHU-ko, Nerea Zabalak eta Fernando Plazaolak zuzenduta «Quantum size effects and stability of nanostructures» tesiarekin. Bere doktoregoan ikerkuntzarako egonaldiak egin zituen Helsinkiko Aalto Unibertsitatean eta Argentinako Centro Atómico Bariloche-n.
2004 eta 2019 urteen artean UPV/EHU-ko Ikerketa Zerbitzu Orokorretako SGIker Konputazio Zientifikoko goi mailako teknikaria izan zen. Hemen zerbitzuaren arduraduna zen Txema Mercero doktorearekin batera zerbitzuko superordenagailuak eta bestelako zerbitzuak kudeatzen.
2019-tik UPV/EHU-ko Fisika Aplikatua II sailako irakaslea da, eta Farmaziako Fakultatean dauka irakaskuntza.
Hainbat ikerketa proiektuetan ikertzaile nagusia izan da edo parte hartu du eta hainbat argitalpenen zientifikoen autorea da. Bere ikerkuntza-lerro interesak nanofotonika eta kalkulu atomistikoak dira.