XSLaren edukia

Zoogeografia26815

Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Titulazioa
Biologiako Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
X
Kreditu kopurua
4.5
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26815

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3030
Mintegia220
Laborategiko p.105
Landa p.312.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

ZOOGEOGRAFIA, edota Biogeografia era zabalago batean, Biologiako oinarrizko arlo bat da espazio geografikoaren (aldatuz joan dena Lurraren historian zehar) eta bizidunen arteko harremanak aztertzen dituena. Biodibertsitatea eboluzioaren isla geografikoa da azken batean. Prozesu ebolutiboak (espeziazioa, dibertsifikazioa, suntsipena) ezin dira ulertu geografiaren eraginik gabe (kontinenteen jitoa, orografia, klima).



Zoogeografiak bizidunek Lurrean duten banaketa aztertzen du, eta bai ere berori bideratu duten prozesuak, edota suntsipena ondorioztatu dutenena.



Zientzia disziplinartekoa da, sintetikoa eta konprometitua, eta aintzat hartzen dituena gizakiak biosferan sorturiko aldaketen kudeaketa eta ulerketa.



Bizidunen banaketa eboluzio biologikoaren eta leinuen sakabanakuntzaren ondorioa da, eta prozesu horietan zerikusi handia eduki izan dute bai aldaketa klimatiko global eta erregionalek eta bai orogenesiaren eta kontinenteen jitoaren ondoriozko itsaso eta lurren konfigurazioak. Biogeografia zientzia historikoa da, alegia, ibilbide jakin baten ondoriozko emaitzak aztertu behar ditu, eta alde horretatik ez da nahikoa printzipio orokorretara jotzea eta horietan oinarrituta datuak deduzitzea. Zehazki, lurralde bateko bizidunak ezin dira faktore geografikoetatik deduzitu, baizik-eta enpirikoki aztertu behar dira.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

1. Oinarrizko kontzeptuak ezagutu eta ulertzea eta, halaber, diziplinaren terminologia erabiltzea, bibliografia zientifikoa irakurri eta egokiro interpretatu ahal izateko.

2. Biogeografia gauzatu duten bai zirkunstantzia historikoak eta bai zientzialariak ezagutu eta kontextualizatzea, ulertu ahal izateko gaur egungo enfoke multidisziplinarra.

3. Ulertzea zer-nolako harremana dagoen txoko ekologikoaren eta banaketa geografikoaren artean, espezieen banaketa-patroiak interpretatu ahal izateko egokiro.

4. Ezagutu eta ulertzea, izatez, patroi biogeografikoak episodio eta prozesu askoren ¬¿hala tektoniko eta ebolutiboren nola klimatiko eta ekologikoren¿ emaitza direla, era horretara konturatzeko, biogeogarfia eboluzioaren isla espaziala dela.

5. Ulertzea bai irla-oreka dinamikoaren modeloa eta bai berorrek espezieen kudeaketan eta kontserbazioan duen erabilera ere, helburua izanik osteko aplikazio praktikoa.

6. Iturri bibliografikoak eta datu faunistikoak hautatu, bildu eta prozesatzea, horrela banaketa-mapak osotu eta software biostatistiko eta geografikoa erabiliz analisatu ahal izateko.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

SARRERA

1. Zientzia biogeografikoa.

2. Biogeografiaren historia.



INGURUNE FISIKOA ETA OINARRIZKO PATROI BIOGEOGRAFIKOAK

3. Kokapen fisikoa.

4. Espezieen banaketa.

5. Komunitateen banaketa.



LURRAREN HISTORIA ETA OINARRIZKO PROZESU BIOGEOGRAFIKOAK

6. Sakabanakuntza eta immigrazioa.

7. Espeziazioa eta suntsipena.

8. Lurra aldatzen.

9. Glaziazioak eta Pleistozenoko dinamika biogeografikoa.



LEINU ETA BIOTEN HISTORIA EBOLUTIBOA

10. Dibertsifikazioaren geografia.

11. Leinuen historiaren berreraiketa.

12. Bioten historiaren berreraiketa.



BIOGEOGRAFIA EKOLOGIKOA

13. Irlen biogeografia: espezie-aberastasunaren patroiak.

14. Irlen biogeografia: komunitateen gardainaketa eta eboluzioa.

15. Areografia, arau ekogeografikoak eta dibertsitate-gradienteak.



KONTSERBAZIOAREN BIOGEOGRAFIA

16. Biodibertsitatea eta suntsipenaren geografia.

17. Kontserbazioaren biogeografia eta gizateriaren biogeografia.

18. Biogeografiaren mugak.



PRAKTIKA-PROGRAMA



Laborategi-praktikak.

1. Kartografia eta korologia

2. Datu biogeografikoen iturriak eta tratamendua

3. Lurralde jakin bateko espezieen korologia

4. Informazio korologikoaren analisi eta sintesia



Landa-praktika

ENDEMISMOEN BANAKETA. Laginketa faunistiko baten planifikazioa. Laginketaren burutzapena esleituriko kuadrikulan eta identifikazio taxonomikoa. Emaitzen txostena.





Mintegiak

1/ Landa-praktika egiteko argibideak (planifikazioa, laginketa, identifikazio taxonomikoa)

2/ Argibideak banakako lanetarako: kontzeptu, patroi eta prozesu biogeografikoak



MetodologiaToggle Navigation

Programako ikasgaiak luzera desberdineko unitateak dira, eta beraz, ez dute iraupen bera edukitzen.



Idazlan pertsonaletarako ezinbestekoa da ingelesaren ezagumendu oinarrizko bat, hizkuntza horretako informazioaz baliatu ahal izateko.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 20
    • Test motatako proba (%): 50
    • Banakako lanak (%): 15
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 15

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EBALUAZIO JARRAITUA

Kalifikazioa ondoko noten batuketaz lortuko da:



1/ TEORIA (%70). Azterketa finala.



2/ LANAK ETA ATAZAK (%30):

A- Bakarkako lana patroi eta prozesu biogeografikoei buruzkoa.

B- Talde-lana euskal endemismoren baten gainekoa (diseinu, laginketa eta txostena).

C- Irakasgaiarekin zerikusia duen liburu baten irakurketa eta ondoren txostena prestatzeko aukera baloratuko da.



Lanen ebaluaziorako irizpideak: informazioaren antolaketa eta egituraketa, terminologia zientifikoaren erabilera, analisi eta sintesirako gaitasuna, baliabideen erabilera egokia. Laborategiko praktiketara joatea nahitaezkoa da ebaluazio jarraituaren kasuan



AZKEN EBALUAZIOA: Azterketa teoriko-praktikoa (100%).

Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita.



DEIALDI-ERRENUNTZIA: egungo araudiaren arabera.



Irakasgaiko ebaluazio-probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere. Jokabide makur eta iruzurrezkoren bat gertatzekotan, "UPV/EHUko ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buruzko protokoloan" zehazten dena aplikatuko da.









Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Notarako protokoloa ohiko deialdirakoa izango da. Salbuespenezko egoeretan, ebaluazio sistema pertsonalizatu ahalko da.

Ez aurkezteak deialdi-errenuntzia ekarriko du, eta Ez Aurkeztu gisara adieraziko da.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Landa-lanetarako arropa eta oinetako egokiak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

LOMOLINO, RIDDLE, WHITTAKER & BROWN. 2010. Biogeography (4rd ed) Sinauer Ed

ZUNINO & ZULLINI. 2003. Biogeografía. Fondo de Cultura Económica

HUGGETT. 1998. Fundamentals of Biogeography. Routledge Ed.

COX, MOORE & LADLE. 2016. Biogeography: An Ecological and Evolutionary Approach (9th ed) Wiley-Blackwell

Gehiago sakontzeko bibliografia

AKÇAKAYA et al. 2004. Species Conservation and Management. Case Studies. Oxford UP.
BLONDEL & ARONSON. 1999. Biology and wildlife of the Mediterranean Region. Oxford UP
BRIGGS. 1995. Global Biogeography. Elsevier Ed.
CRISCI, KATINAS & POSADAS. 2003. History Biogeography. An introduction. Harvard UP
GANDERTON & COKER. 2005. Environmental Biogeography. Pearson
LOMOLINO & HEANEY. 2004. Frontiers of Biogeography. Sinauer Ed.
MAC ARTHUR & WILSON. 1967. The Theory of Island Biogeography. Princeton UP
MACDONALD. 2003. Biogeography. Space, Time and Life. John Wiley Ed.
MORRONE. 2009. Evolutionary Biogeography. Columbia UP.
MÜLLER. 1979. Introducción a la Zoogeografía. Ed. Blume
NELSON & PLATNICK. 1981. Systematics and Biogeography. Cladistics and Vicariance. Columbia UP
WILSON. 1992. The diversity of life. Harvard UP
SPELLERBERG & SAWYER. 1999. Applied Biogeography. Cambridge UP
VARGAS, REAL & ANTUNEZ. 1992. Objetivos y métodos biogeográficos. Monografías Herpetología,2 (Asociación Herpetológica Española, MNCN)
WHITTAKER. 1998. Island Biogeography. Oxford UP

Aldizkariak

Journal of Biogeography
Biodiversity & Conservation
Global Ecology and Biogeography
Diversity and Distributions
Biodiversity Data Journal
Ecography

Web helbideak

International Biogeography Society http://www.biogeography.org/index.html
Webpage de Dr. Ron Blakey http://jan.ucc.nau.edu/rcb7/index.html
Biodiversity Heritage Library http://www.biodiversitylibrary.org
Sociedad Entomológica Aragonesa http://www.sea-entomologia.org/
Global Biodiversity Information Facility http://www.gbif.org/
Atlas Climático Digital de la Pen.Ibérica http://opengis.uab.es/wms/iberia/

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

08:30-09:30 (1)

08:30-09:30 (2)

01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
24-25

12:00-13:00 (1)

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-17

15:00-18:00 (1)

18-18

15:00-18:00 (2)

20-20

15:00-18:00 (3)

21-21

15:00-18:00 (4)

Irakasleak

01 Landa p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
24-24

08:30-11:30 (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

08:30-09:30 (1)

08:30-09:30 (2)

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
23-24

13:00-14:00 (1)

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-17

15:00-18:00 (1)

19-19

15:00-18:00 (2)

20-20

15:00-18:00 (3)

21-21

15:00-18:00 (4)

31 Landa p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
24-24

08:30-11:30 (1)