XSLaren edukia

Ornodunak26807

Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Titulazioa
Biologiako Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
X
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Ingelesa
Kodea
26807

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Mintegia515
Laborategiko p.812
Landa p.73

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ornodunak Biologia graduko hautazko irakasgaia da. Oro har ornodunen aniztasuna eta eboluzioaren historia ezagutzea du helburu nagusia. Eredu anatomiko eta funtzionalak ingurumen itsastar, ur gezetako eta lehortarrekiko moldatze-prozesuekin lotuta aztertzen dira.

2024-25 ikasturtean irakasgaia Joxerra Aihartza irakasleak emango du.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

A) Gaitasun espezifikoak. Ikastaroan zehar ikasleak ondoko gaitasunak eskuratuko ditu:

1-. Ornodunen eredu anatomiko orokorraren eta bere aniztasun morfologiko eta funtzionalen ulermena.

2-. Ornodunen animalia taldeko eboluzio-lerro nagusien ezagutza, bai osatzen duten talde garrantzitsuenen eboluzioari dagokionez, bai eta haien sistema anatomiko eta funtzional ezberdinen mailan ere.

3-. Ingurune ezberdinekiko moldaera eta aurre-moldaerak bereiztea, hauek ornodunen bizimoduetan maila ekologiko eta funtzionalean dituzten eraginak eta mugak ikusi eta kontutan izanik.

4-. Ornodunen aniztasunaren ikuspegi orokorra lortzea maila ezberdinetan, bai talde nagusienei begira, bai eta haien ekomorfologia, jokabide eta historia naturalei dagokienez ere.

5-. Gure inguruko ornodun itsastar nahiz kontinentalen arteko espezie arruntenak edo bereizgarrienak identifikatzea, mendian eta laborategian erabiltzen diren identifikazio eta laginketa-teknika arruntenekin jarduten ikasiz.



B) Gaitasun orokorrak:

1-. Gai zehatzen inguruko informazio zientifikoaren bilaketa eta azterketa, eta lortutako emaitzen aurkezpen publikoa.

2-. Gai zientifikoei buruzko eztabaida-taldetan partehartzea.

3-. Bioaniztasuna eboluzioaren ondorio gisa, eta haren kontserbazioaren garrantzia ulertzeko gaitasuna.



C)Zeharkako gaitasunak

Irakasgai honetan hainbat zeharkako gaitasun lantzen dira, hala nola:

-. Bioaniztasunaren kontserbazioarekiko konpromezu etikoa garatzea ahalbidetuko duen oinarri zientifikoko arrazoibide kritikoaren garapena.

-. Talde-lana erraztuko duten pertsonarteko harremanetarako trebetasunak lantzea.

-. Ikasketa autonomo jarraiturako tresnak garatzea, beti ere iniziatiba, berrikuntza, kalitatearekiko grina eta ingurumenarekiko sentiberatasuna sustatuz.

-. Datu eta informazio biologikoa aztertu, interpretatu eta sintetizatzeko gaiatsuna.

-. Gaiarekiko egokia den terminologia oinarri, ahozko eta idatzizko komunikazioa lantzea. Txosten zientifiko-teknikoak idaztea, oinarri zientifikoa duten informazio iturriak erabilita.



Lortutako baliabideak baliagarriak izango dira graduatuarentzat maila profesionalean, haren gaitasunak hobetuko baitituzte pentsamendu kritikoan,komunikazioan, eta naturarekiko oinarrizko ezagumenduan, besteak beste.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

EDUKIN TEORIKOAREN EGITASMOA

Irakasgelan landuko da, oro har hiru orduz astean.

Lehen atala: Ornodunen definizioa, deskripzioa eta kokapen filogenetikoa Kordatuen artean, eta haien arteko talde nagusienak. Enbrioiaren garapena eta ontogeniaren laburpena. Hezurraren jatorria eta dibertsitatea, Ornodunen ehun bereizgarri gisa.

Bigarren atala: Eskeletoa eta sistema muskularra soilik aztertuko dira eskola teorikoetan, haien anatomia, morfofuntzionaltasuna eta ekomorfologia, eta egitura eta lokomozioaren arteko elkarrekintza landuz.

Hirugarren atala: Ornodun goiztiarrak eta arrainak. Ornodunen jatorria eta ezberdintzaketa goiztiarra. Talde fosilak. Egungo forma agnatu eta gnatostomatuak. Arrainen eredu anatomiko eta morfofuntzionalak. Talde nagusien eboluzioa. Aniztasun filogenetiko, morfologiko eta ekologikoa: egungo kondriktie eta osteiktieak.

Laugarren atala: Ornodun lehortarrak: ingurumen lehortarraren konkista. Tetrapodo goiztiarrak eta egungo anfibioak. Izaera amniotoa: eboluzio-lerro nagusien ezarpena.

Bostgarren atala: Amnioto sinapsidoen eboluzioa eta ugaztunen garapena. Monotrema, Martsupialio eta Plazentalioen ugalketa-ereduen eboluzioa. Egungo ugaztunen ezaugarriak: aniztasuna eta ekomorfologia.

Seigarren atala: Diapsidoen eboluzioa. Kelonioak. Mesozoikoan diapsidoek izandako dibertsifikazioa. Arkosauroak: Krokodiloak, pterosauroak eta dinosauroak. Hegaztien jatorria eta dibertsifikazioa. Hegaztien ezaugarriak: anatomia, morfofuntzionaltasuna eta ekologia. Lepidosauroak: talde fosilak eta egungoak. Musker, suge eta anfisbenidoen ezaugarri morfologiko eta ekologikoak.



IDATZIZKO LANA

-. Ikasle bakoitzari (edo binaka taldearen tamaina handiegia bada) ornodun fosil at atxikiko zaio, bere balizko anatomia biguna aztertu eta eztabaida dezan. Hau irakaslearen laguntzaz, eta mintegietan parte hartuz bideratuko da.

-. Fosilaren anatomia biguna modu arrazoituan inferitzeko, ikasleak egungo ornodunen anatomia bigunari buruzko informazioa osoa erabili beharko du, bertan talde filogenetiko ezberdinetako dibertsitatea, eta ingurunearekiko eta funtzio ezberdinekiko moldaerak kontutan izanik.

-. Ikasturtearen amaieran ikasleak 10 orrialdeko idazlana aurkeztuko du, bere fosilaren anatomia bigunaren hipotesi arrazoitua azalduz, berau eraikitzeko erabilitako bibliografiaren zerrendarekin batera.

-. Idazlana egikaritzeko argibide zehatza ikasturtearen lehen astetan eskeiniko dira, bai eskola orduetan, bai eta eGelan eskainiko diren dokumentuetan.



MINTEGIAK

-. Guztira ordu beteko 5 mintegi egingo dira ornodunen anatomia konparatua lantzeko lagungarri, hala nola: tegumentua, arnasketa-sistema, digestio-sistema, zirkulazio-sistema, gernu-sistema, ugalketa-sistema, zentzumen-organoak eta nerbio-sistema.

-. Mintegi hauek lotura estua dute ikasturtearen azkenean ikasleek aurkeztu beharreko anatomiazko idazlanarekin. Beraz,ikasle bakoitzak (edo binaka taldearen tamaina handiegia bada) ikasturtearen hasieran zoriz atxekiko zaion ornodun fosilaren anatomia konparatua landuko/inferituko du, sistemaz sistema, bibliografian eta egungo ornodunen anatomian oinarrituta.

-. Mintegiak ikasturteko 6. eta 10. asteetan egingo dira.



EDUKIN PRAKTIKOAREN EGITASMOA

LABORATEGIKO PRAKTIKAK (8 ordu):

1.- Ornodunen arteko talde nagusienen eskeletoen azterketa eta konparazioa. Ezaugarri morfofuntzionalen azterketa. 2 ordu.

2-. Arrainen ezagutza eta identifikazioa laborategian. Espezieen identifikazio baliabide morfologikoak. Disekzioa eta barne-anatomiaren azterketa. 2 ordu.

3-. Ugaztunen identifikazioa laborategian. Kraniometria eta espezieen kranioen bitartezko identifikaziorako teknika eta baliabideak. 2 ordu.

4-. Euskal Herriko ornodun espezie arruntenen bisuzko identifikazioa, material audiobisualetan oinarrituta. 2 ordu.



MENDI-IRTEERAK (7 ordu):

1-. Aquariumera bisita. Arrainen gorputz-eredu, igeriketa-eredu, eta portaerazkoen azterketa. 2 ordu.

2-. Mendiko irteera. Ornodun lehortarren laginketa eta identifikazioa. Espezie arruntenen identifikazioa zuzeneko metodoen bitartez (bisuzko identifikazioa) edo zeharkakoez (arrastoz, lorratzez, seinalez). 5 ordu.

MetodologiaToggle Navigation

Eskola teorikoak fakultateak esleitutako ikasgela eta ordutegian emango dira.

Laborategi-praktikak 0.38 edo 0.39 laborategietan.



Ikasgaiaren egitaraua eta bilakaera, egutegia, betekizunak, epe eta data garrantzitsuak, praktiketako gidak, idatzizko eta bisuzko azterketen adibideak, eskola teorikoetako aurkezpenen pdf kopiak, kanpoko estekak, bideoak eta gainerako dokumentazio osagarria, eskuragarri izango dira ikasturtearen hasieratik eGelako plataforman. Bertarako lotura ere ikasturtearen hasieran eskainiko da, urtero aldatzen baita.



Irakaslearen bulegoa F1.S2.15 helbidean dago. Aurrez-aurreko tutoretzak izateko, GAURen adierazitako tutoretza ordutegia erabil daiteke, edo emailez adostu honako helbidean: joxerra.aihartza@ehu.eus

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 60
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 30
    • Jardun praktikoak eta Aleen ikusmenezko ezagutza eta identifikazioa (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Idatzizko azterketa (%60)

Mintegietako Zereginak (bakarka edo binaka, taldearen tamainaren arabera) (%30)

Bisuzko azterketa (%10)



Ikasleak Mintegietako Zereginetan parte hartzeari uko egin ahal dio, idatzi bat aurkeztuz irakasgaiaren ardura duen irakasleari ikasturtea hasi eta bederatzi asteko epea igaro aurretik. Halako kasuetan, ohiko deialdiko froga idatziak Mintegietako Zereginei dagozkien gaiak ere ebaluatuko ditu.



Azken frogara ez aurkezteak ebaluazio deialdiari uko egitea erakarriko du eta Ez Aurkeztua bezala agertuko da.



Goian aipatutako ebaluazio moduak, atalka edo erabat modalitate ez presentzialera egokitzeko aukera egon daiteke, egoera sanitario edo bestelakoen ondorioz, ebaluazioa modalitate horren arabera burutzea behar balitz.



Irakasgaiko ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere. Jokabide makur eta iruzurrezkoren bat gertatzekotan, UPV/EHUko ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buruzko protokoloan zehazten dena aplikatuko da.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Aparteko deialdian idatzizko azterketak ebaluazioaren %80ko balioa izango du, eta Mintegiekin Zerikusia duten gaiak ere barneratuko dira bertan (Anatomia Konparatua); gainerako %20a bisuzko azterketak osatuko du



Azken frogara ez aurkezteak ebaluazio deialdiari uko egitea erakarriko du eta Ez Aurkeztua bezala agertuko da.



Irakasgaiko ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere. Jokabide makur eta iruzurrezkoren bat gertatzekotan, UPV/EHUko ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buruzko protokoloan zehazten dena aplikatuko da.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Zoologia Laborategian diren ornodunen egiazko eta erreplikazko bildumak.
Ikasturtean aztertutako ornodun talde gehientsuenen adibideak biltzen dituen 27/7 erakustokia, 038 eta 0.39 laborategien ondoko korridorean.
Prismatiko eta teleskopioak.
Hegazti eta Herpetofaunaren gidak.
Ugaztunen kranioen eta arrainen identifikaziorako propio eraikitako gidak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Ornodunak. Anatomia, Eboluzioa eta Aniztasuna. J. AIHARTZA (2010). Udako Euskal Unibertsitatea.

- Vertebrate Life. F. H. POUGH, C. M. JANIS & J.B. HEISER (2013). Pearson Education, International Edition.

- Vertebrados. Anatomia comparada, Función Evolución¿. K. V. KARDONG (1999). McGraw-Hill-Interamericana.

Gehiago sakontzeko bibliografia

-. Zoologia Orokorra. A. I. PUENTE & K. ALTONAGA (2005). Udako Euskal Unibertsitatea
-. Eboluzioaren norabideak. M. AIZPURUA, K. ALTONAGA, M.J. BARANDIARAN, I. IRAZABALBEITIA, J.M. TXURRUKA & A. RODRIGUEZ (1985). Elhuyar.
-. Sexua eboluzioaren motore. Ugal-estrategiak joko ebolutiboan. A. ELOSEGI (1995). Elhuyar.
-. Hegaztien migrazioak. J. LARRAÑAGA (1998). Elhuyar.
-. Basabizitzaren kudeaketa. I. GARIN & A. ELOSEGI (Eds) (2000). Udako Euskal Unibertsitatea.
-. Evolution. What the Fossils Say and Why It Matters. D.R. PROTHERO (2007). Columbia Univ. Press.
-. Vertebrate Palaeontology. M.J. BENTON (2005). Blackwell Science Ltd.
-. Vertebrate Biology. D. LINZEY (2001). Mc Graw Hill.
-. Functional Anatomy of the Vertebrates. An evolutionary perspective". K. F. LIEM, W. E. BEMIS, W. F. WALKER jr. & L. GRANDE (2001). Brooks/Cole, Thomson Learning Inc.
-. Your Inner Fish. N. SHUBIN (2008). Vintage Books, New York.
-. Vertebrate Zoology. An experimental field approach. N.G. HAIRSTON (1994). Cambridge University Press.
-. The Ancestor's Tale. A Pilgrimage to The Dawn of Evolution. R. Dawkins (2004) Holghton Mifflin Co, London
-. Anatomia Comparada. A. S. ROMER & T.S. PARSONS (1981). Interamericana.
-. The book of the shark. K. BANNISTER (2004). Eagle Editions.
-. Biology of Amphibians. DUELLMAN & TRUEB (1986).
-. Herpetology. F.H. POUGH, R.M. ANDREWS, J.E. CADLE, M.L. CRUMP, A.H. SAVITZKY & K.D. WELLS (2004). Pearson Prentice Hall.
-. Lizards. Windows to the evolution of diversity. E.R. PIANKA & L.J. VITT (2003). University of California Press.
-. Snakes of the world. S. WEIDENSAUL (2004). Eagle Editions.
-. Crocodiles & Alligators of the world. D. ALDERTON (1998). Facts on File Inc.
-. Mamíferos. Manual de Teriología. K. KOWALSKI (1981). H. Blume Ediciones.
-. European Mammals. Evolution and Behaviour. D. MACDONALD (1995). HarperCollins Publishers.

Aldizkariak

Galemys, Revista de la SECEM (Sociedad Española para la Conservación y Estudio de los Mamíferos)
Ardeola, Revista de la SEO/ Birdlife (Sociedad Española de Ornitología)
Animal Biodiversity and Conservation
Quercus (divulgación científica)

Web helbideak

http://animaldiversity.ummz.umich.edu/site/index.html
http://www.iucnredlist.org/
http://www.fishbase.org/search.php
http://www.elasmo-research.org
http://www.bucknell.edu/msw3/
http://www.arkive.org/

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-11

12:00-13:00 (1)

12:00-13:00 (2)

1-13

12:00-13:00 (3)

13-15

12:00-13:00 (4)

12:00-13:00 (5)

15-15

12:00-13:00 (6)

01 Mintegia-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
12-12

09:30-10:30 (1)

12-14

12:00-14:00 (2)

01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
8-9

08:30-09:30 (1)

12-12

12:00-13:00 (2)

12:00-13:00 (3)

14-14

12:00-13:00 (4)

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-7

15:00-17:00 (1)

12-14

15:00-17:00 (2)

01 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-4

15:00-17:00 (1)

7-11

15:00-17:00 (2)

14-14

15:00-17:00 (3)

01 Landa p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
8-8

08:30-11:30 (1)

12:00-14:00 (2)

15-15

08:30-11:30 (3)

12:00-20:00 (4)

01 Landa p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
8-8

08:30-11:30 (1)

12:00-14:00 (2)

15-15

08:30-11:30 (3)

12:00-20:00 (4)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-5

12:00-13:00 (1)

1-15

12:00-13:00 (2)

12:00-13:00 (3)

7-9

09:30-10:30 (4)

11-15

12:00-13:00 (5)

31 Mintegia-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
6-10

09:30-10:30 (1)

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
6-10

12:00-13:00 (1)

31 Laborategiko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
7-7

17:00-19:00 (1)

9-9

15:00-17:00 (2)

13-13

15:00-17:00 (3)

14-14

15:00-17:00 (4)

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
7-9

15:00-17:00 (1)

12-12

15:00-17:00 (2)

14-14

15:00-17:00 (3)

31 Landa p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
8-8

08:30-11:30 (1)

12:00-14:00 (2)

14-14

08:30-11:30 (3)

12:00-20:00 (4)

31 Landa p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
8-8

08:30-11:30 (1)

12:00-14:00 (2)

14-14

08:30-11:30 (3)

12:00-20:00 (4)

61 Teoriakoa (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-8

12:00-13:00 (1)

12:00-13:00 (2)

1-9

12:00-13:00 (3)

7-9

13:00-14:00 (4)

10-15

12:00-13:00 (5)

11-15

12:00-13:00 (6)

12-15

12:00-13:00 (7)

61 Mintegia-1 (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
9-9

12:00-13:00 (1)

9-11

12:00-13:00 (2)

10-10

12:00-13:00 (3)

61 Laborategiko p.-1 (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
5-5

15:00-17:00 (1)

7-7

17:00-19:00 (2)

11-11

15:00-17:00 (3)

15-15

15:00-17:00 (4)

61 Landa p.-1 (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
5-5

08:30-11:30 (1)

12:00-20:00 (2)

8-8

08:30-11:30 (3)

12:00-14:00 (4)