XSLaren edukia

Irakasleak

IDOIA MARTIN GUERRERO

Ezagutza arloa
Genetika
Saila
Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
idoia.marting@ehu.eus

Biologian lizentziaduna Genetika espezialitatearekin Madrilgo Konplutense Unibertsitatean (2002) eta doktorea UPV/EHUn (2009) (Sari Berezia). Ikerketa-ibilbidea Kiel-eko Giza Genetika Institutuan (Alemanian) jarraitu zuen (2010-2012) Eusko Jaurlaritzako Ikertzaile doktoreen doktoretza-ondoko hobekuntza-programari esker. Ondoren, ikertzaile doktore lan egin zuen UPV/EHU-ko Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia Sailean (2013-2017). 2017ko irailetik, Irakasle Atxikia da sail horretan. Bertan, Genetika arloko irakasgaiak ematen ditu Biologia, Biokimika eta Biologia Molekularra eta Bioteknologiako Graduetan, baita graduondoko ikasketetan ere. Biologia Graduko 2.mailako koordinatzailea da. Hiru doktorego tesi, Master Amaierako lan bat eta 5 Gradu Amaierako Lanen zuzendari edo zuzendarikide izan da.



Ikerketa lerro hauek landu ditu nagusiki: linfoma eta minbizi pediatrikoetako genetikan eta epigenetikan sakontzea eta farmakogenetikako ikerketa. 49 artikulu zientifiko argitaratu ditu. 2018ko urritik Eusko Jaurlaritzako Talde Kontsolidatuaren Ikertzaile Nagusia da. Taldeak gaixotasun konplexuen genetika eta epigenetika ikertzen ditu. Horrez gain, UPV/EHU-ko Etika Batzordearen kidea da.