XSLaren edukia

Irakasleak

KRISTINA ARANTXA ARRANZ JUAREZ

Ezagutza arloa
Fisiologia
Saila
Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
kristinaarantxa.arranz@ehu.eus

UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia Saileko Irakasle Atxikia (Irakasle Laguntzaile Doktorea) da. Biologian lizentziatu zen unibertsitate berean, 2013an, eta Akuakulturako Master baten bidez espezializatu zen Vigoko Unibertsitatean. Azkenik, Itsas Baliabideak eta Ingurugiroa programan Doktore gradua eskuratu zuen UPV/EHUn 2021ean. Doktoretza horren tesia bi bibalbio espezieren hazkuntza diferentzialaren oinarri fisiologiko eta estekiometrikoen analisian oinarritzen zen.

2022tik, irakasle atxiki gisa dihardu EHUn, eta Biologia (Geologiako Gradua) eta Animalien Ingurumen Fisiologia (Biologiako Gradua) irakasgaiak ematen ditu. Horrez gain, laborategiko praktikak eman ohi ditu Animalien Fisiologia arloko gainerako ikasgaietan.

Taldearen ikerketa lerro nagusiak bibalbioen hazkuntza diferentzialaren oinarri fisiologikoetan oinarritzen dira; hala ere, duela gutxi hasi da ikertzen kutsadurak ostra lauaren fisiologian duen eragina. 7 ikerketa-proiektutan parte hartu du “Molusku Bibalbioen Fisiologia Energetikoa” izeneko taldean, eta, gaur egun, “Organismo Urtarren Ekotoxikologia eta Ekofisiologia” taldearekin. Horren ondorioz, Kristinak 10 artikulu argitaratu ditu eragin handiko aldizkari zientifikoetan (ORCID 0000-0003-2662-9758), eta ikerketa-arloko estatuko eta nazioarteko 10 kongresu garrantzitsutan parte hartu du.