Irakasleak
ASIER FULLAONDO ELORDUI-ZAPATERIECHE
- Ezagutza arloa
- Genetika
- Saila
- Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia
- Ikastegia
- Zientzia eta Teknologia Fakultatea
- Posta elektronikoa
- asier.fullaondo@ehu.eus
1995ean nire irakasle jarduna hasi nuen UPV/EHUn. Harrezkero Genetika eta Giza Genetikaren dozentzian parte hartu dut Medikuntza eta Odontologia Fakultatean Medikuntzako Lizentziaturan. Gaur egun, Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakaslea naiz eta bertan Biokimika eta Biologia Molekularreko eta Bioteknologia Graduetako Giza Genetika eta Genomika irakasgaiak ematen ditut.
Graduondoko dozentziari dagokionez, 2014tik Biologia Molekularra eta Biomedikuntza Masterreko arduraduna naiz. Graduko Amaierako Lanak eta Biologia Molekularra eta Biomedikuntza Masterreko Amaierako Lanak zuzentzen ditut.
1999an Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) doktore gradua lortu nuen Caracterización genética del nematodo del quiste de la patata tesiarekin. Doktorego osteko estantzia 2004-05 urtean Netherlands Proteomics Centrerrean egin nuen. Tesia bukatu ondoren, Ana Zubiaga doktoreak zuzentzen duen Erretinoblastoma/E2F bideak erregulatzen dituen mekanismo molekularren eta ziklo zelularraren kontrolaren ikerketa lerroko partaidea naiz.
ORCID: 0000-0001-5387-4762
ResearcherID: G-7131-2019