Irakasleak
NAIARA HERRERA RUIZ DE EGUINO
- Ezagutza arloa
- Plastika Adierazpidearen Didaktika
- Saila
- Musika, Plastika eta Gorputz Adierazpenaren Didaktika
- Ikastegia
- BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA
- Posta elektronikoa
- naiara.herrera@ehu.eus
Arte Ederretan Lizentziatua (UPV/EHU 2006) eta Arte Ederretan Doktorea nazioarteko aipamenarekin (AA.EE.en Fakultatea, UPV/EHU–Arte eta Filosofia Fakultatea, Ganteko Unibertsitatea 2014). 2016tik irakasle eta ikerlaria da Hezkuntza Fakultateko Musika, Plastika eta Gorputz adierazpenaren Didaktika Sailan (UPV/EHU).
Bere irakaskuntza-lerroa bereizgarria da transbertsala izateagatik. Izan ere, irakasle da Lehen Hezkuntzako Graduan, «Arteen eta Ikus-Kulturaren Hezkuntza» irakasgaian, eta baita AA.EE.en Fakultateko Arte Graduan ere, «Hezkuntza eta Bitartekaritza Artean» irakasgaian. Hortaz gain, Irakasleen Prestakuntzarako Master Ofizialean irakasten du, Hezkuntza Artistikoko espezialitatean.
Sorkuntza artistikoen, pertsonen eta testuinguruen arteko harremanen inguruko interesetik abiatuta, bere ikerketa lerroa hezkuntza programen barne arteak tresna metodologiko gisa eskaintzen dituen aukeren inguruan garatzen da, diziplinartekotasunaren potentzialitateari zein hezkuntza zentroen eta kultura zentroen arteko aliantzei arreta jarriz, ikaskuntza esanguratsuago baten garapenerako bidean. Aldi berean, espazioek eta ikus-elementuek ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan duten eraginen inguruko interesa du, inplizituki ematen diren esanahi eta adierazpenei adi egonez.
Nazioarteko kongresu ezberdinetan parte hartu du eta hainbat artikulu idatzi ditu. Bere irakaskuntza eta ikerketa lanaz gain, artearekin loturiko testuen zuzenketak egiten ditu.