Konputagailuen Arkitekturaren Oinarriak28266
- Ikastegia
- Informatika Fakultatea
- Titulazioa
- Adimen Artifiziala Gradua
- Ikasturtea
- 2023/24
- Maila
- 1
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
- Kodea
- 28266
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
"Konputagailuen arkitekturaren oinarriak" irakasgaia, aurrerantzean KAO, Adimen Artifizialeko Graduko 1. mailako oinarrizko irakasgaietako bat da. Irakasgai honek konputagailuen arkitekturaren oinarriak ezartzen ditu eta konputagailuen errendimenduan zuzenean eragiten duten ataletan sakontzen da, hala nola, cache memorian edota arkitektura segmentatuetan.
Ondoren, 2. mailako "Sistema paraleloak eta banatuak" irakasgaian, arkitektura konplexuagoak eta eraginkorragoak landuko dira, adimen artifizialaren aplikazio guztietan erabiltzen direnak. Horretaz guztiaz gainera, C programazio lengoaiaren oinarrizko kontzeptuak landuko dira, oinarri gisa balioko baitute aplikazio paraleloak programatzeko hurrengo ikasturteetan.
Oinarrizkoa denez, ikasitakoa beharrezkoa eta baliagarria izango da graduko irakasgai askotan, bereziki konputagailu baten funtzionamendua eta haren osagaiak (memoria, sarrera/irteera, etab.) azaltzen dituzten irakasgaietan. Horrez gain, ikasgaia baliagarria izango da adimen artifizialeko aplikazioak garatzean makinak eduki dezakeen eragina ulertzeko.
1. mailako eta 1. lauhilekoko irakasgaia denez, ez du konputagailuen arkitekturaren arloan aldez aurreko ezagutzarik behar. Ikasgaiak berak eskainiko ditu oinarrizko ezagutza horiek.
Adimen artifizialean aditua den pertsona batek gai izan behar du jakiteko nola lortu prozesadore baten errendimendu onena eta nola exekutatu modu eraginkorrean memoria asko edo erantzun azkarrak behar dituzten aplikazioak. Horretarako, irakasgai honek hurrengo ikasturteetan arloko gainerako irakasgaiekin osatuko diren oinarrizko ezagutzak ematen ditu.
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
IKASKUNTZAREN EMAITZAK
* Konputagailu baten osagaien oinarrizko antolaketa eta funtzionamendua deskribatzea.
* Goi-mailako programazio-lengoaiaren eta makinaren barne-lengoaiaren arteko erlazioa deskribatzea.
* Mihiztadura lengoaian idatzitako programa sinple baten exekuzioa azaltzea edo traza egitea.
* C programazio lengoaian programa sinpleak garatzea.
* Konputagailuaren S/Iko sinkronizazio-metodoak bereiztea eta DMA erabiltzean datu-transferentziaren hobekuntza kalkulatzea.
* Programen errendimendua hobetzen duten arloak aztertzea: memoria-hierarkia, exekuzio segmentatua eta kodearen optimizazioa
* Adimen Artifizialaren arloko aplikazioen testuinguruan datuak biltegiratzeko plataformak aukeratzeko gaitasuna lortzea.
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
1 .- Konputagailu baten oinarrizko egitura
1.1 Von Neumann arkitektura
1.2 Makina lengoaia
1.3 Memoria hierarkia
1.4 Sarrera/Irteera azpisistema
1.5 Azpisistemen arteko konexioa: busak
2 .- Paralelismoa agindu mailan
2.1 Segmentazio lineala
2.2 Ziklo anitzeko prozesadoreak
2.3 Optimizazio teknikak
2.4 Prozesadore supereskalarrak
2.5 Paralelismoaren hastapenak
3 .- AArako biltegiratze-sistemak eta Arkitekturak.
3.1 Biltegiratze-teknologiak eta RAID sistemak
3.2 Biltegiratze-sistemak adimen artifizialerako
3.3 Adimen artifizialerako arkitekturak
4 .- C lengoaia
4.1 Linux eta terminala: oinarrizko kontzeptuak
4.2 Programa baten egitura orokorra
4.3 Datu-motak eta oinarrizko eragiketak
4.4 Kontrol egiturak: if, switch, while, do… while, for
4.5 Funtzioak: parametro-pasatzea balioaren eta erreferentziaren arabera
4.6 Datu-egiturak: struct
4.7 Sarrera/irteera: printf, scanf
4.8 Exekuzio-denbora
MetodologiaToggle Navigation
Irakasgai honetan hainbat irakaskuntza-metodologia konbinatzen dira. Alde batetik, irakasgaiaren kontzeptuak azaltzeko azalpen eskolak emango dira, eta ikasleek parte hartuko dute horiei buruzko eztabaidetan. Ariketak eta problemak bakarka edo taldean garatuko dira, eta gelan egiten direnak modu parte-hartzailean ebatziko dira.
Hasieran, oinarrizko kontzeptuak jolasaren bidez landuko dira, eta horiek barneratzeko, lehen eta bigarren hezkuntzarako material didaktikoak sortuko dira (jokoak, gidak, bideoak...). Hala, konpromiso soziala eta garapen iraunkorreko 4. helburua (kalitatezko hezkuntza) lantzen dira.
Hirugarren gaia jorratzeko, ikerketa lantxo bat egin, txosten bat idatzi eta horren aurkezpena egin beharko da taldeka.
Ikasgaian zehar lan autonomoa zein talde-lana sustatuko dira ikasleei eskatutako zaizkien jardueren bidez. Idatzizko zein ahozko komunikazioa landuko dira lanen eta txostenen aurkezpenen bidez eta eztabaiden bidez eta uneoro pentsaera konputazionala eta kritikoa erabil dezaten sustatuko da.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Ebaluazio Jarraituaren Sistema
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Ehunekoak eta ebaluazio motak ondorengo ataletan adierazten dira (%): 100
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Irakasgaiak bi ebaluazio sistema ditu: ebaluazio jarraitua edo ebaluazio globala. Ebaluazio jarraituaren sistema erabiliko da lehentasunez, UPV/EHUren egungo araudian adierazten den moduan. Jarraian deskribatuko dugun etengabeko ebaluazioko sisteman jarraitzeko baldintzak betetzen dituzten ikasleek, ebaluazio orokorra aukeratzea erabakitzen badute, irakasgaiaren ardura duten irakasleei horren berri eman beharko diete, horretarako propio diseinatutako eGelako inkesta baten bidez. Inkesta hori, beranduenez, ordutegi trinkoko bigarren astea bukatzean bete beharko da. Aldaketa egiten ez duten ikasleak ebaluazio jarraituan adierazitako irizpideekin ebaluatuko dira eta ezingo diote deialdiari uko egin.
EBALUAZIO JARRAITUA:
Ebaluatzeko modu lehenetsia da eta ohiko deialdirako bakarrik balio du. Ikasleak aktiboki eta etengabe parte hartzea eskatzen du: klaseetara eta laborategietara joatea, ariketak eta lanak (taldekoak zein banakakoak) entregatzea, ebaluazio probak eta planteatutako gainerako jarduerak egitea. Jarduera horietako batean parte hartzen ez bada, ikaslea ebaluazio globalera pasatuko da.
Irakasgaia elementu hauen arabera ebaluatuko da:
- Banakako idatzizko probak: 8 puntu (% 80) [2 azterketa partzial, 1. gaia %35 + 2. eta 3. gaiak %45]
- Talde-lana: 2 puntu (% 20) [1. gaiari dagokiona %10 + 3. gaiko lana %10]
Ikasgaia gainditzeko, azkeneko nota 5etik gorakoa izateaz gain, ebaluazioko proba guztietan gutxienez 4 puntu (10en gainean) atera behar dira.
EBALUAZIO GLOBALA:
Ebaluazio globalaren notaren %100 azterketaren bidez lortuko da.
Ikasgaia gainditzeko, azkeneko nota 5etik gorakoa izan behar du.
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ezohiko deialdian ebaluazioa (notaren %100) azterketaren bidez egingo da.
Ikasgaia gainditzeko, azkeneko nota 5etik gorakoa izan behar du.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Ikasgaiaren ikasgela birtualean (eGela) eskura dagoen materiala
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
William Stallings
Computer Organization and Architecture. Designing for performance. (11. ed). Pearson, 2019
Andrew S.Tanenbaum , Tod Austin
Structured Computer Organization (6. ed), Pearson – Prentice Hall Ed., 2013
J.L. Hennessy, D.A. Patterson
Computer Architecture: A Quantitative Approach. (6. ed). Morgan Kaufmann, 2019
Iñaki Alegria eta Nestor Garay
C Programazio-lengoaia
https://www.elhuyar.eus/es/tienda/d/c-programazio-lengoaia
Félix García, Alejandro. Calderón, Jesús Carretero, Javier Fernández, José María Pérez
Problemas Resueltos de Programación en Lenguaje C, Thomson, 2002.
Gehiago sakontzeko bibliografia
Patterson D.A., Hennessy J.L.
Computer Organization and Design: The Hardware/Software Interface (5. ed). M. Kaufmann, 2013
Aldizkariak
Hello World: https://helloworld.raspberrypi.org/ (ondoren alearen zenbakia jarrita ale horretan sartzen da)
Web helbideak
Computer Science For Fun: http://www.cs4fn.org/
Barefoot Computing: https://www.barefootcomputing.org/
Moon: https://compus.deusto.es/https://compus.deusto.es/
Touring Tumble simulagailua: https://edu.turingtumble.com/resources/index.html#simulator
CPUlator computer system simulator: https://cpulator.01xz.net/
TaldeakToggle Navigation
01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 09:00-10:30 (1) | 10:30-12:00 (2) |
Irakasleak
01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 12:00-13:30 (1) |
Irakasleak
46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 14:00-15:30 (1) | 15:30-17:00 (2) |
Irakasleak
46 Laborategiko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 17:00-18:30 (1) |