XSLaren edukia

Historiaurreko Gizarte Ekoizleak

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Historiako Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Gaitasunak



Irakasgai honetan, ondorengo Gaitasunak lantzen dira:

M02CM01. Historiaurreko gizarte-ekoizleen historiaren prozesu eta gertakari nagusiak nahikoa eta modu egokian ezagutzen direla frogatzea, ikuspuntu diakroniko batetik, hainbat alderdiri dagokionez (ekonomia, gizartea, politika, kultura etab.); halaber, prozesu eta gertakari horiek gaur egungo gizarteekin duten lotura ezagutzen dela frogatzea. M02CM03. Ikerketa historikorako oinarrizko metodoak eta teknikak ezagutzea eta materialak eta informazio-iturriak lortzeko, antolatzeko eta aztertzeko gaitasuna erakustea.

M02CM04. Historiako gai edo ikerketa gai bat zuzentasun formalez eta terminologia egokia erabiliz, ahoz eta/edo idatziz aurkezteko gai izatea; hartara, iturri historikoak (lehen eta bigarren mailakoak) modu egokian erabiltzeko trebetasuna erakusteko.

M06M05. Informazio eta komunikazio teknologiak informazioa bilatzeko, aztertzeko eta antolatzeko erabiltzea.



Irakaskuntza Emaitzak



Irakasgai hau egin ondoren ikasleek hurrengoa egiteko gai izango dira:

IE1. Azken ehiztari-biltzaileetatik lehen zibilizazioen agerpena arteko prozesu ekonomiko, kultural eta sozialak azaldu ikuspegi diakroniko eta sinkronikotik.

IE2. Ikerketa lan originalak osatzen ditu, banaka eta/edo taldeka, kalitatezko informazio iturri zientifoak bilatuz eta baliatuz, modu kritikoan hautatuz eta kontrastatuz.

IE3. Kalitate zientifiko, kritiko eta etikoko estandarrak betetzen dituen ahozko eta/edo idatzizko diskurtso propioa garatzen du, zuzentasun formalarekin eta terminologia egokiarekin.





Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1. Holozenoa Europan: Geografia eta Klima

2. Holozenoko azken ehiztari-biltzaileak

3. Neolitoaren sorrera Ekialde Hurbilean

4. Neolitikoaren hedapena Eurasian.

5. Megalitismoa.

6. Kalkolitoa Aroa.

7. Brontze Aroa.

8. Burdin Aroa



MetodologiaToggle Navigation

Irakasleek ikaskuntza esanguratsua garatu nahi dute, eta, beraz, aktiboa. Horretarako, hainbat metodologia erabiliko dira, gaitasunen irakaskuntzan balio handia erakutsi dutenak, eta ikasketa kooperatiboaren eta proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaren (ABP) eta kasuen/arazoen analisiaren barruan kokatzen direnak.



Ikastaroa irakasgaiaren oinarrizko kontzeptuak garatzeko balio duten eskola magistralen bidez antolatzen da. Ikasgelan azaldutako edukiei dagokienez, banakako edo/eta taldeko ariketak planteatuko dira, kasu praktiko erreal gisa, ezagutzan eta gaitasunen praktikan sakontzea errazten dutenak.



Era berean, irakasleek ikasleek eztabaidetan parte har dezaten sustatuko dute, eskola-orduetan garatutako arazoak edo gaiak lantzen laguntzeko. Azkenik, ikasleek ikerketa-lan bat egingo dute.



Ikaskuntza ziurtatzeko eta errazteko, egindako jardueren eta praktiken etengabeko jarraipena egingo da (tutoretzak, ikasgelako feedbacka, E-gela bidezko zuzenketak/kontsultak...). Horrela, ikasleek uneoro ezagutuko dituzte egindako aurrerapenak, eta etengabeko aholkularitza izango dute ikaskuntza-prozesua hobetzeko.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

A.Etengabeko ebaluazioa



Etengabeko ebaluazio-sisteman ebaluazio formatiboari ematen zaio lehentasuna, eta lauhileko osoan garatzen da. Helburua ikasleek ikasgaiarekin lotutako gaitasunak pixkanaka eta kontzienteki eskuratzea da, norberak ikaskuntza erregulatuz. Azken kalifikazioa idatzizko ariketa (% 40) eta lanen notaren (% 60) emaitza da.



Nota jartzeko orduan kontutan izango dira ariketa desberdinetan izandako parte-hartze aktiboa, aurkezpen-argitasuna eta antolakuntza zuzena, kontzeptu historikoen erabilpen zehatza, ahozko gaitasuna, ortografia zuzena eta edukien aurkezpen grafikoaren txukuntasuna.



B.Azken ebaluazioa



Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren arabera (8. artikulua) ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazioaren bidez ebaluatuak izateko. Eskubide hori izateko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoaren arabera. Bestela, ebaluazio etengabea sistemaren arabera ebaluatuko du irakasleak.



Azken ebaluazioa hautatzen duten ikasleek irakasgaiaren gaitasunak menderatzen dituztela irakasgai osoaren gaineko azterketa eta proba praktiko desberdinen bidez egiaztatu beharko dute, non irakasgaiaren eduki teoriko eta praktiko guztiak ebaluatuko diren.





EBALUAZIORAKO IRIZPIDE OROKORRAK



-EBALUAZIO-PROBAK

Irakasleak krontakoa adierazi ezean, ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere,.



- PLAGIOA

UPV/EHUko ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buruzko protokolo kontuan izanda, egindako edozein ariketa, lan edo probatan iruzurra, kopia, plagioa edo antzeko jarduera (AA barne) antzemanez gero, ariketa 0 notarekin kalifikatuko da eta, hala badagokio, diziplina-espediente bat irekitzeko eskaera egingo da.



Ikasleei gogorarazten zaie derrigorrezkoa dela “Zintzotasunez eta portaera etikoz jokatzeko konpromiso adierazpena” sinatzea eta errespetatzea.





-OHIKO DEIALDIARI UKO EGITEA

Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren arabera (12.2. artikulua): Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazoaren % 40 edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

e-Gelan dauden materialak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

•CUNLIFFE, B. (1998). Prehistoria de Europa. Oxford. Crítica.

•EIROA, J.J. (2000). Nociones de Prehistoria general. Ariel Prehistoria.

•EARLE, T. y JOHNSON, A. W. (2003). La evolución de las sociedades humanas. Ariel Prehistoria.

•FERNÁNDEZ, Víctor. (2007). Prehistoria. El largo camino de la humanidad. Alianza Editorial.

•GARCÍA-DÍEZ, M. Y ZAPATA, L. (Eds). (2013). Métodos y técnicas de análisis y estudio en arqueología prehistórica: de lo técnico a la reconstrucción de los grupos humanos. UPV-EHU

•MUÑOZ, F. J. (coord.) (2021). Prehistoria II. Las sociedades metalúrgicas. UNED. Editorial universitaria Ramón Areces.

•RIPOLL, S. (coord.) (2020). Prehistoria I. Las primeras etapas de la Humanidad. UNED. Editorial universitaria Ramón Areces.

•SCARRE, C. (2005). The Human Past. World Prehistory and the Development of Human Societies. Thames & Hudson.

•URIARTE, A. (2003). Historia del clima de la Tierra. Gobierno Vasco.

Gehiago sakontzeko bibliografia

•AURENCHE, O. y KOZLOWSKI, S. K. (2003). El origen del neolítico en el Próximo Oriente. El paraíso perdido. Ariel Prehistoria.
•BAILEY, G. y SPIKINS, P. (eds.) (2008). Mesolithic Europe. Cambrigde University Press.
•CROMBÉ, P. y ROBINSON, E. (2015). European Mesolithic: geography and culture state of knowledge and current debates. En C. Smith (ed.), Encyclopaedia of global Archaeology. Nueva York: Springer: 2623-2645
•CUMMINGS, V., MIDGLEY, M. y SCARRE, C. (2015). Chambered tombs and passage graves of Western and Northern Europe. In, The Oxford Handbook of Neolithic Europe. Fowler C, Harding J, Hofmann D, (eds.). Oxford Univ Press, Oxford, UK, 813–838.
•ENZEL, Y. y BAR-YOSEF, O. (2017). Quaternary of the Levant: Environments, Climate Change, and Humans. Cambridge University Press
•GRON, K., SØRENSEN, L. y ROWLEY-CONWY, P. (2020). Farmers at the Frontier – a Pan-European Perspective on Neolithisation. Oxbow Books.
•GARCÍA SANJUÁN, L. (Coord.) (2008). Patrimonio megalítico: Más allá de los límites de la Prehistoria. PH67.
•KRISTIANSEN, K. (2001). Europa antes de la Historia. Ediciones Península.
•KRISTIANSEN, K., LARSSON, Th. B. (2006). La emergencia de la sociedad del Bronce. Viajes, transmisiones y transformaciones. Bellaterra arqueología.
•HARDING, A.F. (2003). Sociedades europeas en la Edad del Bronce. Ariel Prehistoria.
•MAZURIÉ DE KEROUALIN, K. (2007). El origen del neolítico en Europa. Ariel Prehistoria.
•MUJIKA, J.A. (2002). Megalitismoaren inguruko hausnarketak:eraikuntza, erabilera eta erritualak. Kintana, J. eta Artetxe, K. (arg) Ikerketa berriak Euskal Herriko Historian. UEU, Bilbao.
•SHENNAN, S. (2018). The First Farmers of Europe: An Evolutionary Perspective. Cambridge University Press.


Aldizkariak

Antiquity, Journal of Archaeological Science, Journal of World Prehistory, Journal of Archaeological Method and Theory, L’Anthropologie, Paléorient,

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

15:00-17:00

17:00-17:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.15 - LETREN FAKULTATEA - ERAIKIN I
  • AULA 204 - ELURRETA ERAIKINA

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

17:30-19:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 204 - ELURRETA ERAIKINA

46-31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-5

17:00-19:00

1-15

17:00-19:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 203 - ELURRETA ERAIKINA
  • AULA 101 - ELURRETA ERAIKINA

46-31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
6-15

17:00-19:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 203 - ELURRETA ERAIKINA

46-31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
6-15

15:00-17:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 204 - ELURRETA ERAIKINA