Eduki publikatzailea

Master class: Mi(ni)sterios del montaje.

Laura Montesinos/Josu Martínez/Aintzane Pagadigorria


Muntaia, ikus-entzunezkoetan, guztiz aldatu da analogikotik digitalera egindako urratsarekin batera. Konbergentzia digitalak muntaia-behar berriak sortu ditu ikus-entzunezkoetan, eta haren teknika, estetika, eta, bereziki, lan-prozesuak eraldatu ditu. Hala, edizio lanetan dihardutenek etengabe aldatzen ari den sektorearen moduetara moldatu behar izan dute, gaur ezagutza eta gaitasun tekniko-estetiko askotarikoak behar baitira. Zailtasunak zailtasun, izan badira eraldaketa horren lekuko diren telebistagintzako ekoizpen batzuk, azken urteetako krisia ere gainditu dutenak. Azaroaren 18an, edizio-eredu berri horietan trebatutako bi kide datoz beren esperientziaren berri ematera Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Ikus-entzunezko ikasleei (UPV/EHU): Laura Montesinos eta Josu Martínez editorak izango ditugu gurean, TVEren El Ministerio del Tiempo telesailaren edizioa nola egiten duten azaltzeko.
 

 

Eguna: Azaroaren 18an, ostirala
Ordua: 10:00etatik - 13:00etara
Lekua: Auditorian