Independizatu egiten zara? Bizirauteko eta kontsumo arduratsuko kita (2. edizioa)
Lehenengo argitaratze data: 2024/01/15
Iritsi da garaia: independizatuko zara. Zure helduaroa zain duzu. Hala ere, familiaren etxetik kanpo lehen aldiz bizitzea abentura handia izan daiteke. Zure kabuz bizitzeko aholkurik onenak jaso nahi dituzu?
Norentzat:
UPV/EHUko ikasleak, gradukoak zein granduondokoak.
Irakasleak:
Kontsumobide-- Kontsumoko Euskal Institutuko irakasleak.
Edukiak:
Ikastaro honetan hainbat gai landuko dira, guztiak ere zerikusia dutenak gazteek emantzipatu aurretik eta emantzipazioan kontuan hartu beharreko gauzekin.
Gaiak honako hauek dira:
- Zer egin dezake Kontsumobidek zugatik? Nobedadeak!
- Etxea alokatu ala erosi egingo dut?
- Etxeko ekonomia. Nork kudeatzen du etxeko dirua?
- Etxeko hornidurak. Zer ordaindu behar dut?
- Erosketak egitera noa. Zer dago etiketen atzean?
- Banku eragiketak. Zer zerbitzu eskaintzen dituzte?
- Kontsumo soziala eta ekologikoa. Norabide berria.
Hizkuntzak:
Euskara eta gaztelania
Iraupena:
25 ordu (ECTS kreditu bat)
Noiz emango den:
2024ko otsailaren 5etik martxoaren 24ra bitartean
Izena emateko epea:
2024 urtarrilaren 15etik 25era (biak barne)