Eduki publikatzailea

Leizaola fundazioak jarduera bat antolatu du gure Campusean.

Leizaola fundazioak jarduera bat antolatu du gure Campusean, eta oso interesgarria izan daiteke zuentzat. Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politiko bakoitzeko gazteen ordezkari bat eta Euskal Herriko sindikatu bakoitzeko ordezkari bat bilduko dituen topaketa bat da.

Topaketan jorratuko diren gaiak oso garrantzitsuak dira zuentzat guztiontzat: euskal gazteek zer-nolako lan etorkizuna (eta, ondorioz, pertsonala eta familiarra) dute merkatuaren gaur egungo egoera kontuan hartuta? Gutxieneko baldintza duin batzuk izateko, ez al dago beste aukerarik emigratzeaz gain? (Alemania, Britainia Handia, Frantzia, Estatu Batuak eta Kanada dira euskaldunen emigrazio helmuga nagusiak). Zer eragin du PP-PSOEren lan erreformak gazteen erosteko eta emantzipatzeko ahalmenean? Zein etorkizun aurreikusten dute enpleguari eta ekonomiari dagokionez? Eta nola uste dute egingo diotela aurre erretiroari, horretarako garaia iristen denean?     

Eguna: abenduaren 1a, osteguna.         
Ordua: 10:00etatik 13:00etara.          
Lekua: Batzar Aretoa (Rosetón)  Leioako Campusean.        

Izena-ematea: azaroaren 30era arte, egiaztatu leizaola@leizaola.eus helbide elektronikoaren bidez edo telefonoa 944213031, izen-abizenak eta kurtsoa.