Eduki publikatzailea

Jardunaldia

EHU Irrati Maratoia

Kazetaritza eta Ikus-entzunezko irakasle eta ikasleek EHU Irrati Maratoia antolatu dute datorren abenduak 2an, goizeko 11.00-14.00 bitartean, Euskararen Eguna ospatzeko. Ekimena Gizarte eta komunikazio Zientzien Fakultateko irrati estudioetan izango da, eta zuzenean jarraitu ahal izango da EHUtbn <https://ehutb.ehu.eus/es/directo/31.html>  eta Fakultateko Auditorioan. Horrez gain,  Mikel Laboa plazan ere bozgorailuak jarriko dira.

Programa:
Goizeko 11etan hasi eta hiru ordutan zehar 50 ikaslek hainbat gai jorratuko dituzte:
11.00-12.00: Euskara eta gazteak. Hainbat gai landuko dira: gazteen euskararen erabilera aisialdian, batez ere juergarako eta ligatzeko; gazteen papera euskal kulturaren kontsumo eta produkzioan; eta gazte euskaldun berrien irudia eta batua eta euskalkien erabilera.

12.00-13.00: Euskara eta kazetaritza. Zer da euskal kazetaritza? Galdera horretatik abiatuta, ordu honetan zehar euskal kazetaritzaren inguruko hausnarketa planteatuko da. Zein ezaugarri dituen euskal kazetaritzak, nork eta zergatik kontsumitzen duen eta euskal kazetaritzaren eredu desberdinak aztertuko dira.

13.00-14.00: Euskara eta unibertsitatea. Euskal Herriko Unibertsitatean euskarak izan duen bilakaera eta egun duen presentzia landuko dira tarte honetan. Horretarako hartutako erabaki eta politikak aztertuko dira,  eta irakasle eta ikasleek euskararekiko duten jarrerari buruzko gogoeta eta eztabaida planteatuko dira.
 
Babesleak:
EHU Irrati Maratoiak Euskararen Arloko Errektoreordetza, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea eta Kazetaritza II eta Ikus-Entzunezko Komunikazioa eta Publizitate Sailen babesa dauka.

Sare sozialetan ere jarraitu ahal izango da EHU Irrati Maratoia:

Twitter: @EHUirratimarato
Facebook: EHU irrrati maratoia
Instagram: EHUirratimaratoia