Eduki publikatzailea

Begiradak. Nazioarteko Zinemaldi Amateurra

2018. urte honetan, Ikertzek, Begiradak Nazioarteko Zinemaldi Amateurra antolatzen du laugarren urtez. Egitasmo honek ikastetxeetan egindako eta erakunde edo bestelako giza-talde ez-profesionalek egindako film-laburrei erakusleiho bat eskaintzen die.

Lehen Hezkuntzako haurrentzako emanaldiak azaroak 19 eta 20an izango dira Trueba zineman eta azaroak 26 eta 27an Aquariumeko auditorioan goizeko 10.00etatik 11.45etara. Bigarren Hezkuntza eta Batxillerreko ikasleentzako emanaldiak azaroak 21 eta 22an izango dira Trueba zineman, eta hilaren 28 eta 29an Aquariumean, biak goizeko 10etatik 11.45etara bitartean. Ikasleek zinema munduko pertsona profesionalekin solasaldi txiki bat edukitzeko aukera izango dute film-laburrak ikusi ondoren eta topaketa hau prestatze aldera.

Emanaldietarako sarrerak dohainik dira.

 

Emanaldietara etortzeko, bidali ezazue e-mail bat zuen kontaktua eta etorriko zareten pertsona kopurua adieraziz, hurrengo posta elektronikora; begiradakfestival@ikertze.net, edo, bestela, deitu iezaguzue hurrengo telefono honetara; 943 310461

Izena ematea

Web helbidea: Begiradak