Ingeniaritza Mekanikoko Gradua
Ingeniaritza Mekanikoaren xede nagusia da makinak, motorrak, mekanismoak eta sistema mekanikoak diseinatzea eta, beraz, lotura handia du industria alorreko berrikuntzarekin. Industria ingeniaritzaren arloan oro har, eta ingeniaritza mekanikoarenean bereziki, proiektu teknikoak planteatu, landu, zuzendu, exekutatu eta ustiatzea du helburu.
Ingeniaritza Mekanikoko Graduak gaitasuna emango dizu Industria Ingeniaritza Teknikoan aritzeko, mekanika espezialitatean. Izan ere, espezialitate horretan aztertzen da makina eta gailu mekanikoak, industria-egiturak eta -instalazioak nola diseinatu, eraiki, instalatu eta abian jarri; esaterako, jasotze- eta garraio-makinak, makinaerreminta, energia-instalazioak, hozte instalazioak, etab.
Orobat, gaitasuna emango dizu ere ekoizpen-, operazioeta mantenimendu-lanak antolatu eta zuzentzeko. Honela, Ingeniaritza Mekanikoa arloan proiektu teknikoak diseinatu, zuzendu eta exekutatu egin ahal izango dituzu.
Hitzarmenak ditugu inguruko 250 empresa baino gehiagorekin, zure prestakuntza erabatekoa izan dadin lagunduko dizuten borondatezko praktikak egiteko. Gainera, nazioarteko esperientzia izan nahi baduzu, gure mugikortasun-programetan parte hartu ahal izango duzu.
Ingeniaritza Mekanikoko Graduaren PROGRAMA (matrikula, ikasketa plana, irakasleak, masterretara sarbidea, egiaztapena, jarraipena eta akreditazioa).