Garapenerako Lankidetza

Eskolako ikasleek aukera dute Amerika Latinoko, Afrikako eta Asiako herrialdeekin lankide jarduteko, eskolan lortutako jakintza praktikan jarriz.
Graduatu baino lehen: praktikak edo gradu amaierako proiektua egin ahal dituzte programa honen barruan. Egun arte 700 ikaslek hartu dute parte programa honetan.
Informazio gehiago Garapenerako lankidetza bulegoan.

Graduatu ostean: Mugarik gabeko ingeniaritzaren programan hartu ahal dute parte. Mugarik gabeko ingeniaritzak Gipuzkoan duen egoitza Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan dago, 1. solairuan.
Informazio gehiago Eskolako Mugarik gabeko ingeniaritzaren bulegoan.