C1 eta C2 mailen aitortza, euskaraz
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko 47/2012 Dekretuaren arabera, UPV/EHUko edozein ikasleri C1 (EGAren parekoa) eta C2 (4. hizkuntz eskakizuna) mailak aitortzen zaizkio baldintza batzuk betez gero. Berez ez da titulua lortzen; Ikaslearen Ziurtagiri Akademikoko azken orrialdean automatikoki paragrafo bat agertzen da, Euskal Autonomia Erkidegoko entitate publikoetan C1 edo C2 mailaren titulua aurkeztetik salbuetsita dagoela adierazten duena. Paragrafo hori da UPV/EHUren ziurtagiria.
C1 maila lortzeko, 4 aukera daude:
- 48 ECTS euskaraz + GrALa edo MALa euskaraz + “Euskararen Arauak eta Erabilerak” eta “Komunikazioa Euskaraz. Alor Teknikoak” ikasgaiak eginda.
- 84 ECTS euskaraz + “Euskararen Arauan eta Erabilerak” eta “Komunikazioa Euskaraz. Alor Teknikoak” ikasgaiak eginda
- 114 ECTS euskaraz + “Euskararen Arauan eta Erabilerak” edo “Komunikazioa Euskaraz. Alor Teknikoak” ikasgaia eginda.
- 144 ECTS euskaraz eginda.
Laugarren aukera izango litzateke oro har bi ikasturte osorik eta 24 kreditu gehiago euskaraz egitea.
C2 mailaren aitorpena tesia euskaraz eginda lortzen da.
Oharrak:
- Paragrafoa automatikoki agertu ez eta baldintzak betetzen badira, eskaera euskara-plangintza@ehu.eus helbidean egin behar da honako dokumentuak bidaltzearekin batera: eskaera-orria, Ziurtagiri Akademikoaren kopia bat (pdf) eta NANaren kopia bat (pdf).
- Dekretu hau 2008ko apirilaren 16az geroztik amaitutako diplomatura, lizentziatura, ingeniaritza eta doktorego-tesiei aplikatzen zaie; hortik atzerako kasuak ez dira aintzat hartzen. Horretaz gain, plan zaharreko ikasketak izanez gero, 1. aukeran 48 ECTS ordez 52 ECTS dira.
- Euskararekin lotutako ikasketetan, gradua amaitzerakoan lortzen da C2 maila (Euskal Ikasketak Gradua, eta Itzulpengintza eta Interpretazioa Gradua, euskara A hizkuntzatzat hartuta).
Informazio xeheagoa Euskararen Arloko Errektoreordetzaren C1 eta C2 prozedurak atalean: