Arkitektura Teknikoko Gradua
Gure etxeak eraikitzeko eta gizarte, ekonomia eta ingurumen arloan ditugun beharretara egokitutako inguruneak sortzeko, aintzat harturik kalitate eta segurtasun irizpideak, eraikuntza prozesuetan adituak izango diren pertsonen beharra dugu.
Arkitektura teknikoak eraikuntza proiektuen alderdi teknikoak garatzen ditu, fase guztietan parte hartuta, hots: proiektuen idazketa, prozesuen kudeaketa ekonomikoa eta kontratazioa, kontrol teknikoa eta ekonomikoa, likidazioak eta ziurtagiriak, segurtasuna eta arriskuen prebentzioa, materialen kalitate kontrola, eta baita ere, eraikinen eta ondare eraikiaren mantentzea, birgaitzea eta eraberritzea.
Arkitektura Teknikoa lanbide arautua da. Lanbide honetan jarduteko atribuzio profesionalak soilik Arkitektura Teknikoa Graduak ematen dizu.
Zure formazioa osatzeko enpresa edo instituzioetan praktikak egiteko aukera izango duzu.
Gainera, nazioarteko esperientzia izan nahi baduzu, gure mugikortasun-programetan parte hartu ahal izango duzu, Europan zein Europatik kanpo. Halaber, Frantziako Université de Pau et des Pays de l’Adour-ekin (UPPA), titulazio bikoitza lortzeko aukera izango duzu.
Informazio zehatzagoa duzu hemen: Arkitektura Teknikoko Gradua (matrikula, ikasketa plana, irakasleak, masterretara sarbidea, egiaztapena, jarraipena eta akreditazioa)