XSLaren edukia

Estratigrafia

Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Titulazioa
Geologiako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3552.5
Gelako p.1522.5
Landa p.1015

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Irakasgaiak metodologia estratigrafikoa jorratzen du, lurrazala osatzen duten arroken deskribapena eta denbora- zein espazio-ordenamendua helburu dituena. Halaber, irakasgaiak Lurraren historian izaniko prozesuen interpretazioa eta beren denbora-segida ezartzeko oinarrizko tresnak eta kontzeptuak lantzen ditu.



Zehazkiago, Estratigrafia irakasgaiak ikasleek ondorengo gaitasun espezifikoak beregana ditzaten du helburu:

- M04GM4.2.- Arroka-unitateen denbora- eta espazio-ordenamenduak ezartzeko beharrezkoak den metodologia estratigrafikoan trebatzea.

- M04GM4.1.- Prozesu eta ingurune sedimentario nagusiak ezagutu eta beren produktuak identifikatzea.

- M04GM4.4.- Fosilen erregistroa eta bere inplikazio bioestratigrafiko eta paleoekologikoak ulertzea.

- M04GM4.6.- Arroka sedimentarioak, beren ezaugarriak eta ingurumari geodinamikoa ezagutzea.



Eta zeharkako gaitasunen artean, helburu ditu:

- G001.- Analisi- eta sintesi-gaitasuna.

- G004.- Ezagutza praktikara eramateko gaitasuna.

- G005.- Ikastea eta lan autonomo eta sortzailea.

- G010.- Kalitatezko eta ondo beteriko lanengatik motibazioa



Eta gaitasun orokorren artean, ondokoa da nagusia:

- GO17.- Landa eta laborategi laneko datuak eta oharrak eskuratzea, prozesatzea, aztertzea eta interpretatzea, teknika eta tresna egokien bidez, eta emaitzak modu egokian dokumentatzea landa koadernoan edo txostenetan.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

EDUKI TEORIKOA

1. gaia. Estratigrafiaren oinarrizko kontzeptu eta printzipioak: Definizioa eta helburuak. Estratigrafiaren oinarrizko printzipioak. Estratigrafiaren arloak. Prozedura estratigrafikoa.

2. gaia. Datu-bilketa Estratigrafian: Gainazaleko, lurpeko, airetiko eta kabineteko metodoak.

3. gaia. Arroken adina: Datazio erlatiboak eta eskala kronoestratigrafiko estandarra. Datazio absolutuak.

4. gaia. Jarraitasun eta ez-jarraitasun estratigrafikoak: Kontzeptu. Etengune estratigrafiko motak.

5. gaia. Sailkapen estratigrafikoa: Kontzeptu eta prozedura. Unitate estratigrafiko motak.

6. gaia. Unitate litoestratigrafikoak, bioestratigrafikoak, kronoestratigrafikoak, magnetoestratigrafikoak eta aloestratigrafikoak.

7. gaia. Korrelazio estratigrafikoa: Kontzeptu eta korrelazio-motak. Korrelazio-metodoak.

8. gaia. Kimioestratigrafia: Erabiltzeko oinarriak. Kimioestratigrafia ez-isotopikoa (karbonatoa eta materia organikoa) eta isotopikoa (oxigeno, karbono eta estrontzio isotopoak).

9. gaia. Itsas transgresioak eta erregresioak: Kontzeptu eta motak.

10. gaia. Sekuentzia Estratigrafia: Arro sedimentarioen betekinen ziklikotasuna. Sekuentziaren kontzeptua. Sekuentzien eraketa eta ordenak. Ziklo eustatikoak. Sekuentzia deposizionaleko modeloa.

11. gaia. Arro-analisia: Arro-analisiaren kontzeptua. Kontrolak arro sedimentarioen betetzean. Metodo grafikoak arro-analisian. Subsidentzia analisia.

12. gaia. Arro sedimentarioen sailkapena: Plaka-tektonikaren araberako arro-motak. Eraketa eta ezaugarri nagusiak.





GELA-PRAKTIKAK

- Datazio erlatiboak eta erradiometrikoak.

- Zutabe estratigrafikoen egitea eta interpretatzea.

- Zundaketa-diagrafien interpretatzea.

- Profil sismikoen interpretatzea.

- Korrelazioa. Zehar-ebaki litoestratigrafiko eta kronoestratigrafikoen egitea eta interpretatzea.







LANDA-PRAKTIKAK

1. Zutabe estratigrafikoen egitea. Unitate litoestratigrafikoen ezartzea eta interpretatzea. Etengune estratigrafikoen identifikazio eta interpretazioa. Unitateen datazio erlatiboak.

2. Estratigrafia multidisziplinarra. Unitate lito-, bio-, krono- eta magnetoestratigrafikoak eta sekuentzia deposizionalak. Ziklo estratigrafikoak (2., 3., 4. eta 5. ordenakoak) errekonozitzea eta interpretatzea. Zikloestratigrafia. Estratotipoak. Gertakari Estratigrafia.

Oharra: Landa-praktika bakoitza bost lan-orduko saioan egiten da (desplazamenduko denborak eta etenaldiak/atsedenaldiak ez dira zenbatzen) eta, beraz, egun osokoa da (goiza eta arratsaldea).

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaiaren metodologiak eskola magistralak ditu oinarri eta bertan eduki teorikoak azaltzen dira. Hortaz gain, eskola magistralen osagarriak diren gelako zein landako praktikak egiten dira, non eduki teorikoak kasu praktikoetan aplikatzen diren.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

EBALUAZIO-METODOA:

- Azterketa finala: %70

- Gela-praktikak: %12,5

- Landa-praktiketako kuaderno, txostena edo ariketak: %12,5

- Parte-hartzea eskoletan (galderak, erantzunak, e.a.): %5



Irakasgaia gainditzeko nahitaezko baldintza da azterketa finalean 5 puntu (10etik) lortuta izatea.



ETENGABEKO EBALUAZIOARI UKO EGITEA:

- Ikasleren batek uko egin nahiko balio etengabeko ebaluazioari azken ebaluazioa aukeratzeko, lauhilekoa hasten denetik lehenengo 9 asteren barruan ikasleak igorri beharko dio idazki bat irakasleari esaten duena uko egiten diola ebaluazio jarraiari. Ikusi EHUko araudia (2017ko martxoaren 13ko EHAA, 50. zk., 8.3. artikulua).

Azken ebaluazioko sisteman, azterketaren kalifikazioa eta gela-praktiken eta landa-praktiken kalifikazioak ondorengo proportzioetan ponderatuko dira: %70 azterketa, %15 gela-praktikak eta %15 landa-praktikak.



BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Coe, A.L. (ed.) (2022). Deciphering Earth's History: the Practice of Stratigraphy. Geological Society, London, 349 or.

- Boggs, S. (2006). Principles of Sedimentology and Stratigraphy. Harlow, Essex: Pearson Education, 4. ed.. 662 or.

- (Espainolezko taldea) Dabrio, C. eta Hernando, S. 2012. Estratigrafía (2. ed). Facultad Ciencias Geológicas - Universidad Complutense Madrid, Madrid, 382 or.

- Doyle, P., Bennett, M.R. eta Baxter, A.N. (2001). The Key to Earth History: An Introduction to Stratigraphy. John Wiley & Sons, New York, 224 or.

- Miall, A. D. (2016). Stratigraphy. A modern Synthesis. Springer, Berlin, 454 or.

- Nichols, G. (1999). Sedimentology and Stratigraphy. Blackwell, Oxford, 355 or.

- Rey J. eta Galeotti, S. (edk.) (2008). Stratigraphy: Terminology and Practice. Editions Technip, Paris, 163 or.



Gehiago sakontzeko bibliografia

- Brookfield M.E. (2004). Principles of Stratigraphy. Blackwell Publishing, Oxford, 340 or.
- Doyle, P. eta Bennett, M.R. (edk.)(1998). Unlocking the Stratigraphical Record: Advances in Modern Stratigraphy. John Wiley & Sons, Chichester, 532 or.
- Fritz, J.F. eta Moore, J.N. (1988). Basics of Physical Stratigraphy and Sedimentology. John Wiley & Sons, New York, 371 or.
- Lemon, R.R. (1990). Principles of Stratigraphy. Merring Publishing Company, Columbus, 559 or.
- Prothero, D.R. eta Schwab, F. (2004). Sedimentary Geology. An Introduction to Sedimentary Rocks and Stratigraphy. W. H. Freeman and Company, New York, 575 or.
- Salvador, A. (1994). International Stratigraphic Guide: A guide to stratigraphic classification, terminology, and procedure, 2. ed. The International Union of Geological Sciences and The Geological Society of America, 214 or.
- Schoch, R.M. (1989). Stratigraphy. Principles and Methods. Van Nostrand Reinhold, New York, 375 or.

Aldizkariak

Sedimentology
Sedimentary Geology
Journal of Sedimentary Research
Stratigraphy
Lethaia

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • CEARRETA BILBAO, ALEJANDRO
  • IRABIEN GULIAS, MARIA JESUS
  • URIARTE GOTI, JESUS ANGEL
  • CEARRETA BILBAO, ALEJANDRO
  • IRABIEN GULIAS, MARIA JESUS
  • URIARTE GOTI, JESUS ANGEL

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-26

17:00-19:00

16:00-17:00

16-28

15:00-16:00

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-27

15:00-17:00

27-27

17:00-19:00

28-28

16:00-17:00

16 Landa p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
25-27

08:30-11:30

12:00-14:00

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-26

18:00-19:00

14:00-16:00

16-27

17:00-18:00

46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-27

14:00-16:00

28-28

17:00-19:00

15:00-16:00

46 Landa p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
25-27

08:30-11:30

12:00-14:00