XSLaren edukia

Ingeniaritza Geologikoa

Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Titulazioa
Geologiako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3654
Gelako p.1421
Landa p.1015

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Irakasgai honetan GEOLOGIA EKONOMIKOA moduluko gaitasun espezifikoak (GM6.2 eta GM6.8) eta GEOLOGIA Graduko gaitasunak (GT2, GT6 eta GT9) lantzen dira.



GEOLOGIA EKONOMIKOA moduluko gaitasun espezifikoak:

GM6.2. Terrenoko ingeniaritza arazoak konpontzeko ohiko kalkulu prozedurak erabiltzea.

GM6.8. Prozesu naturalekin eta antropikoekin zerikusia duten arrisku geologikoak ezagutzea eta ebaluatzea.



Titulazioko zeharkako gaitasunak:

GT2. Arazoak konpontzeko gaitasuna.

GT6. Talde lanak egiteko gaitasuna.

GT9. Ahozko eta idatzizko komunikazioa bere hizkuntzan.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

Geologia Ingeniaritzarako Sarrera. Faktore geologikoak eta arazo geoteknikoak. Metodoak eta aplikazioak Geologia Ingeniaritzan.

Zimendatzeak. Sarrera. Zimendatze zuzenak: motak, hondoratze-presioa eta presio onargarria, zimendatze zuzenen azpitiko presio-banaketa, asentu-kalkuluak, zapaten neurri-jarpena. Sakoneko zimendatzeak. Arroketako zimendatzeak.

Lurren bultzada. Bultzada motak. Kalkulu-prozedurak: Rankine-ren teoria. Hormen kontrako bultzak: geldiko bultzada, bultzada aktiboa eta bultzada pasiboak. Horma motak eta bestelako euste-egiturak.

Ezponden egonkortasuna: kalkulu-metodoak. Muga-orekako metodo zehatzak: ezponda mugagabea, apurtze planarra eta falka-apurtzea. Bestelako apurtze formak: iraultzeak eta gilbordurak. Egonkortasun globaleko metodoak: Taylor-ren abakoak, Hoek eta Bray-ren abakoak. Dobelen metodoak. Deformazioan oinarritutako kalkuluetarako sarrera. Egonkortasun-neurriak.

Materialen trinkotzea: helburuak. Baldintza-faktoreak eta trinkotze-kurbak: Proctor eta Proctor Aldatua entseguak. CBR indizea. Trinkotzearen kontrola.

Tunelak. Baldintza geologikoen eragina. Diseinuaren parametroak. Euskarrien kalkulua. Industeko eta eusteko metodoak. Kontrol geologiko-geoteknikoa.

Problematika bereziko lurzoruak. Lurzoru hedakorrak. Lurzoru dispertsiboak. Lurzoru gaziak eta erasotzaileak. Lurzoru kolapsagarriak. Permafrost-a. Lokatzak eta lurzoru oso bigunak eta sentikorrak. Lurzoru likidogarriak.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai hau ondoko irakaskuntza motak hartzen ditu barne:



Magistralak: Kalkulu-prozedurak eta jarduera motak testuinguru geotekniko ohikoenetan, ondokoak hartzen ditu barne: egonkortasun azterketak eta analisiak zimendatzeetan, ezpondetan, lur-bultzadetan eta tuneletan; mugimenduen jarraipen-neurriak eta kontrola sartzen dira barne.



Gelako praktikak: Elementu ezegonkorren identifikazioa ezpondetan eta Segurtasun-Faktorearen kalkulua. "Código Técnico de la Edificación"-aren jarraipena zimenduen diseinuan. Lurren bultzaden kuantifikazioa euste-egituren gainean.



Landako Praktikak: Ekintza geoteknikoen azterketa egungo bideko obra batean eta bisita egiten ari den obra batera (erabilgarritasunaren arabera).

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Irakasgaiaren ebaluazioa ondoko irizpideak jarraituz egingo da:



- Teoriako Bukaerako Azterketa: % 40

- Gela-Praktiken Bukaerako Azterketa: % 45

- Lan bideratua: % 15



Irakasgaia gainditzeko ondoko baldintzak bete beharko dira:



- Nahitaezkoa izango da egindako praktika guztien eta eskatutako landako txosten guztien entregatzea, balorazio positiboarekin.



- Azken azterketan gutxienez 10 puntutik 5 lortu beharko da. Azken nota honako hauen batura izango da: azterketa teoriko eta praktikoa, eta azterketa horietako bakoitzean gutxienez 2 puntu lortu beharko dira, 5etik.



Ikasleek uko egin ahal izango diote ebaluazio jarraituari eta azken ebaluazioa aukeratu. Azken honek irakasgaian zehar garatutako alderdi teoriko eta praktiko guztiak hartuko ditu barne. Horretako ikasleak ebaluazio mistoari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren arduradunari hamargarren astea aurretik, ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

GONZÁLEZ de VALLEJO, L.I., FERRER, M., ORTUÑO, L. eta OTEO, C. (2002). Ingeniería geológica. Prentice Hall, 715 orr.



JIMÉNEZ SALAS, J.A. (1980). Geotecnia y cimientos III (2 vols). Rueda, 2115 orr.



JOHNSON, R.B. eta DeGRAFF, J.V. (1988). Principles of Engineering Geology. J. Wiley & Sons.



LÓPEZ MARINAS, J.M. (2000). Geología aplicada a la ingeniería civil. Ciedossat.



RAHN, P.H. (1986). Engineering Geology. An Environmental Approach. Elsevier.



WALTHAM, A.C. (1994). Foundations of Engineering Geology. E. y F.N. Spon.



ZARUBA, Q. eta MENCL, V. (1976). Engineering geology. Elsevier.

Gehiago sakontzeko bibliografia

AYALA, F.J. et al. (1987). Manual de taludes. Instituto Geológico y minero de España. Línea punto tres, 456 orr.

DAS, B.M. (1990). Principles of Foundation Engineering. PWS-Kent, 731 orr.

DIKAU, R., BRUNDSEN, D., SCHROTT. L. eta IBSEN, M.L. (1996). Landslide recognition. Identification, movement and causes. Wiley & Sons, 274 orr.

GEOCONSULT, S.A. (1996). Manual de túneles interurbanos de carreteras. Dpto. de Carreteras del Gobierno Vasco, Vitoria, 211 orr.

HOEK, E., KAISER, P.K. eta BOWDEN, W.F. (1995). Support of underground excavations in hard rock. Balkema, 300 orr.

HOEK, E. eta BROWN, E.T. (1982). Underground excavations in rock. Institution of Mining and Metallurgy, 527 orr.

MURCK, B.W., SKINNER, B.J. eta PORTER, S.C. (1996). Environmental Geology. Wiley & Sons, 535 orr.

SANGLERAT, G., OLIVARI, G. eta CAMBOU, B. (1984). Practical problems in soils mechanics and foundations engineering, 1 eta 2. Elsevier, 283 orr. eta 253 orr.

Aldizkariak

Boletín de la Sociedad Española de Mecánica del Suelo e Ingeniería Geotécnica.

Bulleting of Engineering Geology and the Environment. SPRINGER. ISSN: 1435-9529.

Engineering Geology. ELSEVIER B.V. ISSN: 0013-7952.

International Journal of Rock Mechanics and Mining Sciences. ELSEVIER B.V. ISSN: 1365-1609.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • CEARRETA BILBAO, ALEJANDRO
  • IRABIEN GULIAS, MARIA JESUS
  • URIARTE GOTI, JESUS ANGEL

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-12

13:00-14:00

09:30-11:30

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-14

15:00-17:00

01 Landa p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-4

08:30-11:30

12:00-14:00

12-12

08:30-11:30

12:00-14:00