XSLaren edukia

Mineralogia

Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Titulazioa
Geologiako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
2
Kreditu kopurua
9
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala5481
Laborategiko p.3654

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Kurtsoan zehar garatu diren gaitasunak hurrengo hauek dira:



MO2.GM2.2 Mineralen propietate fisikoak, kimikoak eta egiturari dagozkionak ezagutzea

MO2.GM2.3 Mineral nagusiak eta horien testuingurua identifikatzea, eskuko laginetan eta mikroskopio bidez

GO03 Informazioa bilatzeko eta kudeatzeko gaitasuna.



Ikasgai honetan, mineralen propietate fisiko, kimiko eta estrukturaletatik abiatuz, mineralogiaren oinarrizko kontzeptuak ikusten dira. Mineralak esku-laginean eta mikroskopio optikoaren bidez identifikatzea eta lortutako informazioa testuinguru geologikoan interpretatzea eta mineral eraketa inguru desberdinei lotzea ditu helburu nagusi.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

- SARRERA: Mineralogiaren funtsezko kontzeptuak

- MINERALEN SAILKAPENA: Mineralak sailkatzeko irizpideak eta ereduak. Silikatoak: sailkapen estrukturala eta ezaugarri orokorrak.

- TEKTOSILICATOAK: Silizearen taldea. Feldespatoak, feldespatoideak eta zeolitak.

- FILOSILIKATOAK: Oinarrizko egitura eta sailkapena. Politipismoa.

- INOSILIKATOAK: Piroxenoak eta piroxenoideak. Anfibolak

- ZIKLOSILIKATOAK, SOROSILIKATOAK eta NESOSILIKATOAK: Beriloa, cordierita, turmalina. Epidotaren taldea. Olibino, granateak, Aluminio-silikatoak. Beste silikatoak.

- EZ SILIKATOAK: Karbonatoak, haluroak, sulfatoak, elementu natiboak, sulfuroak, oxidoak, hidroxidoak. Beste batzuk.

- MINERALEN PROPIETATE MORFOLOGIKOAK: Habito. Agregatu kristalinoak eta ehundurak (exsoluzioak, bandeatuak, konkrezioak). Pseudomorfismoa. Mineral tipomorfoak.

- MINERALEN PROPIETATE FISIKOAK: Dentsitatea. Propietate mekanikoak: zailtasuna, deformazioa, gogortasuna, exfoliazioa, haustura, zatidura. Propietate termikoal, erradioaktiboak, magnetikoak, elektrikoak eta azalekoak. Kolorea.

- MINERALEN KONPOSIZIO KIMIKOA: Mineralen analisi kimikoen interpretazioa. Formula estrukturalak eta adierazpen grafikoa.

- MINERALEN ERAKETA INGURUAK: Sistema magmatikoa. Fase-diagramen interpretazioa.

- MINERALEN ERAKETA INGURUAK: Sistema sedimentario. Eh-pH diagramak.

- MINERALEN ERAKETA INGURUAK: Sistema metamorfikoa. Geotermobarometria.

- MINERALEN ERAKETA INGURUAK: Sistema hidrotermala. Fluido-inklusioak.

- MINERALAK IDENTIFIKATZE ESKU-LAGINEAN

- MINERALAK IDENTIFIKATZEA MIKROSKOPIO PETROLOGIKOAREN BITARTEZ

MetodologiaToggle Navigation

Gelan garatuko diren eskoletan ikuste-baliabideak (ordenagailu aurkezpenak, transparentziak) erabiliko dira eta mineralen eraketa-inguru desberdineko adibideak aztertuko dira. Irakasgaiarekin lotutako hainbat gaiari buruzko eztabaidak pizten saiatuko da. Beraz, klasera joatea zeharo gomendatzen da.



Praktikak Optikako laborategian (0.7) eta Visuko laborategian (0.3) garatuko dira. Ikasleek modu autonomo batez aztertu beharko dituzte arroka mota desberdinak, irakasleen laguntzarekin, mineralak identifikatzeko beraien gaitasuna garatzeko.



Irakasgaia garatzeko behar den informazio guztia e-gela plataformaren bidez kudeatuko da.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Idatzitako azterketa (garatzekoa): %40a

- Garatutako programari buruzko galderak erantzutea



Proba praktikoak: %55a

- Mineralak identifikatzea hamar esku-laginetan (%25)

- Mineralak identifikatzea bi xafla-maheetan (%30)



Banakako lanak: %5a

- Praktiketako koadernoa egitea



Irakasgai hau gainditzeko idatzitako azterketa zein proposatutako proba praktikoak gainditu beharko dira.



Irakasgaiko ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere. Bakarrik baimentzen da kalkulagailu arrunta eramatea.



Ebaluazio probetan "UPV/EHUko ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buruzko protokoloa" aplikatuko da.









Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Mineralogia optikorako koadernoa
Mineralogiako liburua
Visurako tresnak: esku-lupa, imana eta abar.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Gill R. (1996) Chemical Fundamentals of Geology (2nd Edition). Chapman & Hall, 266 o.

Hamilton, W.R., Woolley, A.R. eta Bishop, A.C. (1989) Guía de Minerales, Rocas y Fósiles. Omega, 320 o.

Hibbard M.J. (1995) Petrography to Petrogenesis. Prentice Hall, 608 o.

Hibbard, M.J. (2002) Mineralogy. A geologists point of view. McGraw-Hill, 562 o.

Johnsen, O (2002) Minerales Del Mundo. Omega, 440 o.

Klein, C. eta Hurlbut, C. (1996) Manual De Mineralogía. Tomo 1. Reverté, 368 o.

Klein, C. eta Hurlbut, C. (1997) Manual De Mineralogía. Tomo 2. Reverté, 311 o.

Nesse, W.D. (2000) Mineralogiaren hastapenak. UPV/EHU Argitalpen Zerbitzua, 491 o.

Okrusch, M. eta Frimmel H.E. 2020. Mineralogy: An Introduction to Minerals, Rocks, and Mineral Deposits. Springer Textbooks in Earth Sciences, Geography and Environment. 719 o.

Perkins, D eta Henke, K.R. (2002) Minerales en lámina delgada. Pearson Educacion, 238 o.

Wenk, H.R eta Bulakh, A. (2016). Minerals: Their Constitution and Origin (2nd ed.).Cambridge University Press. Cambridge. 621 o.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Anderson G.M. (1995) Thermodynamics of Natural Sistems. John Wiley & Sons, 644 o.
Deer, W. A., Howie, R. A. eta Zussman, J. (1992) An Introduction To The Rock-Forming Minerals. Longmans, 696 o.
Drever J.I. (1997) The Geochemistry of Natural Waters: Surface and Groundwater Enviroments. Prentice Hall, 388 o.
Ehlers E.G. (1972) The interpretation of geological phase diagrams. Dover Publications Inc., 280 o.
Marfunin, A.S. (ed.) (1995) Advanced mineralogy, vol. 1. Composition, structure, and properties of mineral matter: concepts, results and problems. Springer-Verlag, 550 o.
Putnis, A. (1992) Introduction to mineral sciences. Cambridge University Press. Cambridge. 457 o.
Sen G. (2001) Earth¿s material: minerals and rocks. Prentice Hall, 560 o.
Winter J.D.(2001) An introduction to igneous and metamorphic petrology. Prentice Hall, 699 o.

Praktikak
Dyar, M.D., Gunter, M.E. eta Tasa, D. (2008) Mineralogy and Optical Mineralogy. Mineralogical Society of America. 706 o.
Gribble, C. D. eta Hall, A. J. (1985) A practical introduction to optical mineralogy. Oxford University Press, 352 o.
Nesse, W.D. (2012) Introduction to Optical Mineralogy (fouth edition). Oxford University Press Inc., 384 0.
Roubault, M., Fabries, J., Touret eta Weisbrod, A. (1963) Détermination des mineraux des roches au microscope polarisant. Lamarre-Poinat, 365 o.

Aldizkariak

Macla
Boletín de la Soc. Esp. de Mineralogía
European Journal of Mineralogy
The Canadian Mineralogist
Economic Geology
American Mineralogist

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • CEARRETA BILBAO, ALEJANDRO
  • IRABIEN GULIAS, MARIA JESUS
  • URIARTE GOTI, JESUS ANGEL

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-28

14:00-16:00

14:00-16:00

28-28

14:00-16:00

Irakasleak

16 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-24

16:00-18:00

16-27

16:00-17:00

26-28

16:00-18:00

Irakasleak

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-27

17:00-18:00

16-28

16:00-17:00

15:00-17:00

25-26

18:00-19:00

28-28

16:00-17:00

Irakasleak

46 Laborategiko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-24

14:00-15:00

16-27

17:00-19:00

26-28

14:00-15:00

Irakasleak