EHULKU
EHULKUren bidez, Euskara Zerbitzuak UPV/EHUn euskararen erabilera zuzena eta egokia sustatu nahi du.
Zer eskaintzen du EHULKUk?
UPV/EHUn euskararen erabilera zuzena eta egokia bultzatzeko zerbitzua duzu EHULKU, Euskara Zerbitzuak UPV/EHUko euskal erkidegoari eskainia.
EHULKU ez da euskaltegi bat, ez halaber ikerketa filologikoak eztabaidatzeko gune bat; aitzitik, unibertsitateak euskaraz eskaintzen dituen jakintza eta zerbitzuetako hizkuntza-arazoei irtenbide egoki bat bilatzen saiatzeko zerbitzu bat duzu.
Zerbitzu honen barruan, hona zer aukera dituzun:
- Zure galdera guri egin.
- Beste galdera-erantzun batzuk kontsultatu.
- Euskara Zerbitzuaren testu-zuzenketak kontsultatu.
- Euskara Zerbitzuak euskal erkidegoari aldian-aldian eman izan dizkion hizkuntza-aholku didaktikoak kontsultatu.