AZPidazki

AZPidazki

Helburua:

AZPidazki, UPV/EHUko administrazioko langileei zein irakasle-ikertzaile orori, eguneroko administrazio-idazkiak sortzen laguntzea du helburutzat. Euskaraz egiten duzun edo egin nahi duzun lana erraztu nahi dizu, eta horrekin konfiantza eman zure jardunean euskaraz aritu zaitezen.

Ezaugarriak:

AZPidazki berriaren ezaugarri nagusia BILATZAILEA da, eta tresnaren erdialdean aurkituko duzu.

Bestetik, aditzen jokaera, datak eta orduak nola idatzi, zenbakiak nola idatzi eta Xuxen zuzentzaile ortografikoa aurkituko dituzu pantailaren behealdean.

Eta, azkenik, zabaltzen den menu bat. Aurreko lau atalez gain, deklinabidea, hiztegiak, itzulpen memoriak, materialak, zalantzetarako argitokia eta Sakontzeko atala, hainbat eredurekin.

Administrazioan ere euskaraz aritzeko aukerak badaude: zure ahalegin txiki batekin eta AZPidazkiren laguntzarekin, lortuko dugu.