Gobernu eta administrazio agirien itzulpena
Zerbitzu hau unibertsitateko gobernuaren eta administrazioaren esparruko agiriak itzultzeko da. Beraz, testuliburuak edo bestelako dokumentu akademikoak itzultzea gure zereginetatik kanpo dago.
Itzulpenak eskatzeko:
- Ondoko edozein helbidetara bidali: itzulpenak@ehu.eus, traducciones@ehu.eus
- Itzulpena noizko behar den zehaztu. Zerbitzuak epe hori bete ezina dela ikusiz gero, beste epe bat adostuko du erabiltzailearekin.
- Lana itzultzeko eskatzen duenaren izen-abizenak eta telefonoa azalduko dira mezuan.
- Dokumentu atxiki gisa bidali beti itzulgaia, nahiz eta oso laburra izan.
- Testua MS Office, Libre Office edo testu dokumentu batean bidali, ez pdf formatuan.
Bezeroari eskatzen diogu:
- Itzuli beharrekoa lehendik itzulita dagoen dokumentu baten zatia bada, dokumentu osoa bidali, aurretik egindako itzulpenarekin batera. Mesedez, seinalatu, beste kolore bat erabiliz, testuari gehitutako zati berriak edo lehen bertsioari egindako aldaketak.
- Mesedez, kontuan hartu zure eskaerarekin batera beste asko ditugula, eta itzulpenek bere denbora behar dutela.
- Itzuli beharreko testua ondo ulertzeko lagungarri izan daitekeen erreferentziazko dokumentazioa bidali.
- Itzulpenak premiazkoak edo bereziki korapilatsuak badira, aldez aurretik jakinarazi zerbitzuari eta adostu gurekin epea.
- Gobernu Kontseiluaren edo Klaustroaren aurreko bi asteak bereziki lantsuak izaten dira gure zerbitzurako, bilera horien egunak ere barne. Kontuan hartu zure plangintzan.
Zerbitzuaren konpromisoak:
- Itzulpena ahalik eta lasterren egitea, egoeraren arabera, eta beti kalitatea zainduz.
- Adostutako epea betetzea.
- Egiten zaion edozein galdera, zalantza edota kontsultari beti erantzutea.
- Eskaera bat onartzen ez badu, ezezko arrazoitua ahalik eta arinen ematea.