Doktorego tesietan euskaraz idatzitakoaren ehunekoak kalkulatzeko prozedura

Doktorego tesietan euskaraz idatzitakoaren ehunekoak kalkulatzeko prozedura

C2 maila egiaztatzen duen titulua aurkeztetik salbuesten zaituen ziurtagiria lortzeko, tesiaren %75 euskaraz idatzita egon behar da, eta nazioartekoa baldin bada, %50. Ehunekoa kalkulatzeko formula hauek  aplikatuko dira:

  • Euskaraz idatzitakoa beste hizkuntza batean idatzitako tesiaren laburpena denean:
    %=euskaraz idatzitako orrialde kopurua x 100 / beste hizkuntzan idatzitako orrialde kopurua
  • Euskaraz idatzitakoa tesiaren atalak direnean:
    %=(euskaraz idatzitako orrialde kopurua/ tesiak guztira duen orrialde kopurua) x 100

Oharrak:

  • Bibliografia eta eranskinak ez dira kontuan hartuko ehunekoa kalkulatzeko.
  • Testu jarraitua baino ez da kontuan hartuko (ez dira kontuan hartuko grafikoak, taulak eta abar).