Komunikazio-gaitasuna
- Azalpenak, argudioak, iritziak eta ideiak argi eta zehatz eman ditu, ondo antolatuta eta egoki lotuta.
- Galde-erantzunetan, argudioak eta arrazoibideak aise eman ditu, horretan mugarik erakutsi gabe.
- Ideiak berrantolatzeko malgutasun handia agertu du.
Jarioa
- Aurkezpenean nahiz galde-erantzunetan, jario handiz hitz egin du, erraz eta trebe.
- Ez du duda-mudarik agertu hizketan.
- Etenak behar bezala egin ditu, esaldien barruan nahiz esaldien artean.
- Natural hitz egin du.
Lexikoa
- Arloko lexikoa zuzen, egoki eta zehatz erabili du, bai eta lexiko arrunta ere.
- Ideiak zehatz-mehatz adierazi ditu, beharrezko ñabardurak erantsiz.
- Zailtasunak erraz saihestu ditu.
Zuzentasuna
- Jardun zuzena izan du, akatsik gabea.
- Erdararen interferentziarik ez zaio nabari izan.
- Ahoskera eta intonazio egokiak eta naturalak izan ditu.