ZIO-19 Zergatik den

Zergatik den e=mc 2 (eta zergatik axola zaigun)

Egilea: Brian Cox; Jeff Forshaw

Itzultzailea: Ixiar Iza Agirre

ISBN: 978-84-9082-165-7

Edizio mota: Cartoné

Hizkuntza: Euskara

Urtea: 2015

Prezioa: 20,00€ (zerga barne)

Orrialdeak: 274 or.

Orain bertan, liburu hau eskuetan duzularik, argiaren abiaduran mugitzen ari zarela esango banizu, seguruena ez zenidake sinetsiko, eta burutik ondo ote nagoen zalantza egingo zenuke. Hala da, ordea, eta horixe erakutsi zigun Einstein-ek E = mc2 formula ospetsuaren bidez.

Cox-ek eta Forshaw-ek azalduko digute nola litekeen hori. Abiatuko gara Euklides-etik eta Newton-etik, eta ikusiko dugu nola C sikaren legeak egokituz joan diren Einstein-en teorietara iritsi arte: nola Galileo-k gezurtatu zuen mugimendu absolutua, nola Maxwell-ek ekuazio-tankera eman zion elektromagnetismoari, eta, azkenean, nola Einstein-ek mamitu zuen formula ospetsua, Galileo-ren mugimendu erlatiboaren eta Maxwell-en ekuazioen arteko itxurazko kontraesanei buru egin nahirik.

Hala, ikusiko dugu nola denbora eta espazioa loturik dauden, batetik bestera igarotzeko moldean, espazio-denboran, nola abiadura goititzearekin batera beheititzen den denboraren joana. Horiek eta beste asko bihikatuko ditu liburu honek, betiere teknikako hizkera iluna saihestuz eta eguneroko adibideak emanez.

Brian Cox

Partikulen Fisikako irakaslea eta ikertzailea da Manchester-ko Unibertsitatean. Horretaz gainera, CERN laborategian ere dihardu lanean, Hadroi Talkagailu Handiko ATLAS eta CMS detektagailuak eguneratzeko nazioarteko egitasmo baten buru. Orobat, ezaguna da hedabideetan zientzia zabaltzeko egindako lanagatik.

Jeff Forshaw

Fisika Teorikoko irakaslea da Manchester-ko Unibertsitatean, eta oinarrizko partikulen C sikan espezializatua dago. Dibulgatzaile maratza da, eta Einstein-en erlatibitatearen teoría irakatsi ohi die unibertsitateko lehen mailako ikasleei. Frank Close irakaslearen ikertaldean jardun zuen Rutherford Appleton laborategian, eskolak ematen hasi aurretik.

Informazio osagarria