LIMES 20

Tratatu politikoa

Egilea: Baruch Spinoza
Itzultzailea: Patxi Ezkiaga Lasa
Sarreragilea: Javier Peña Echeverría
Argitaratzailea: Esteban Antxustegi Igartua
Arloa: Gizarte eta Zuzenbide Zientziak
Azpiarloa: Filosofia, Politika
Bilduma: Limes
ISBN: 978-84-9860-891-5
Urtea: 2013
Orrialdeak: 286
Neurria: 13x21
Edizio mota: Rustikoa
Salneurria: 19,00 € (BEZ barne)

 

«… izan ere, egoera naturalean gizonik boteretsuena arrazoiaren gidaritzapean diharduena den bezala, era berean, arrazoiak fundatu eta zuzendutako gizartea da boteretsuena eta autonomoena. Hain zuzen ere, buru batek bakarrik zuzendutako jendetzaren boterearen arabera erabakitzen da gizartearen eskubidea.»

BARUCH SPINOZAK (1632-1677) filosofia original eta eraldatzailea eraiki zuen, gizakia eta natura ikuspegi razionalista batetik begiratzen duena, aurreiritziei, tradizioari edota sinesmen arruntei amore eman gabe. Haren Etikak, une berean, ontologia determinista eta materialista adierazten du, antropologia naturalista, eta giza ahalmenen eskumen eta mugetan oinarritutako proiektu etikoa, premiazko harreman kausalen sare unibertsalen baitan. Haren lan politikoek luzatu egiten dute proiektu hau gizartearen munduan.

Tratatu Politikoak sistematikoki aurkezten du Spinozaren filosofia politikoa. Gizarte politikoak, beldurrak eta itxaropenak bultzatutako gizaki zaurgarrien batasunak eraginda ezartzen dira. Jendetzaren ahalmenetik sortzen da errepublika, arrazoiaren gidaritzak autonomoagoa eta iraunkorragoa egingo duena. Monarkia eta aristokrazia nola bidera daitezkeen aztertu ondoren, lan hau aitzindaria da demokraziaren defentsan, ahalmen kolektiboa bereganatu eta moldatzen duen erregimen gisa ikusita.