LIMES 10

Gogoetak

Egilea: Blaise Pascal
Itzultzailea: Felipe Juaristi Galdós
Sarreragilea: Esteban Antxustegi Igartua
Argitaratzailea: Esteban Antxustegi Igartua
Arloa: Giza Zientziak
Azpiarloa: Filosofia
Bilduma: Limes
ISBN: 978-84-9860-177-0
Urtea: 2008
Orrialdeak: 212
Neurria: 13x21
Edizio mota: Rustikoa
Salneurria: 15,00 € (BEZ barne)

 

GIZONA KANABERA BAINO EZ DA, NATURAN dagoenik ahulena, baina pentsatzen duen kanabera da. Ez da beharrezkoa mundu osoa armatzea bera zapaltzeko; lurrun bat, ur tanta bat, aski dira hura hiltzeko. Baina munduak zapalduko balu ere, gizona bere hiltzailea baino gehiago izango litzateke, badakielako hil egiten dela, eta munduak haren gainean duen abantaila munduak ez du ezagutzen.

BLAISE PASCAL (Clermont, 1623 - Paris, 1662) matematikaria eta filosofoa izan zen. Giza izaera aztertu zuen, gizakia zer den jakin ahal izateko. Naturaren baitakoa zela jakin zuen, bere handian eta bere txikian; bere pentsamenduan eta bere ekintzetan.

Egileak bizitzan amaitu ez zuen liburua da Gogoetak. Guregana zatiak edo puskak soilik iritsi ba- dira ere, Mendebaldeko pentsa- menduan toki berezia hartua du dagoeneko.