Euskararen astea 2024: Gipuzkoako Campusa

Euskararen astea 2024: Gipuzkoako Campusa

Abenduaren 3an

11:00-12:00 Carlos Santamaria Zentroa (Antonio Beristain Auditorioa) Bertol Arrietaren film laburrak edo "nola egin zinema xoxik gabe". Egileak bere sorkuntza-prozesua azalduko du, modu nahiko berezian bada ere: kasik aktorerik gabe, kasik laguntzailerik gabe, kasik dirurik gabe.

Baita ere, Adimen Artifizialeko teknikaren baten laguntzaz sortutako kartel lehiaketaren sari banaket egingo da. Gai nagusia Unibertsitateko eguneroko bizitzan euskararen erabilera da. Kartel horiek Euskararen Eguna ospatzeko Fakultateko sarreran jarriko dira ikusgai, eta lehiaketaren irabazlea datorren urtean ospatuko den Euskaraldia iragartzeko erabilia izango da.

Kartelak aurkezteko epea azaroaren 11etik 25era arte izango da eta sari bakarra dago: Pako’s-eko bonoa, 150 €-koa.

Informatika Fakultatea
12:00-14:00 Euskara Batzordeak antolatuta, BIZKARSORO filmaren emanaldia izango da. Filmaren ondotik solasaldia bideratuko da euskararen egoeraz, erabileraz eta abarrez jarduteko. Filmaz gain, ohikoa bihurtu den ikasturtean zehar egindako euskarazko lanen sariak banatuko dira. Gainera, aurten egingo den poster eta dibulgazio-testuen III. lehiaketan idatzizko lanek ez ezik ahozkoek ere lekua izango dute. Kimika Fakultatea