Euskararen astea 2024: Arabako Campusa
Abenduaren 2an | |
---|---|
11:00-13:00 Diego Pallésen hitzaldia. Hitzaldi honetan “Gasteizko Campuseko Ikasle Gazteen Euskarazko Hizkuntza-Sozializazioa: Praktikak, Ideologiak, Identitateak Eta Mudak” izeneko MALaren berri emango zaigu. Irekiera hitzak: Ibon Manterola Garate (Euskal Ikasketak Saileko irakaslea, ELEBILAB ikertaldeko kidea eta MHOUKeko kide) |
Letren Fakultatea |
19:00 Beatriz Egizabalen Magma Mia bakarrizketa feminista, “Haserre nago, sutan nago, irakiten nago... Presio gehiegi eta zulo guztiak itxita mantentzeko hezi naute. Sumendia lehertzear dago!”. |
Arabako Campuseko Unibertsitate Pabilioiko Ikuskizun Aretoa |
Abenduaren 3an | |
Partekatu zure Biografia Linguistikoa (pdf, 108 Kb) Biografia linguistikoak bilduko dira Arabako Campusak bai euskara ikasi, hobetu eta erabili nahiz harekiko jarrerak ezagutzeko eman digun aukerak partekatzeko. Biografien luzera 500 hitzezkoa gomendatzen da, eta naroa.garcia@ehu.eus helbidera bidali ditzazkezue azaroaren 29a bitarte. Abenduaren 2tik aurrera Letren Fakultateko Atarian jarriko ditugu ikusgai. Atxikitako dokumentuan aurkitu dezakezu adibide bat (pdf, 49 Kb). |
Letren Fakultatea |
12:30 Txistorra eta sagardoaren dastaketa. |
Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola |
13:00 Bertako produktuen dastaketa gidatuarekin ikasteko eta gozatzeko aukera izango dugu, Mikel Garaizabalen eskutik, HAZI Fundazioarekin elkarlanean. Etorri gurera! |
Arabako Campuseko Unibertsitate Pabilioiko Jantokiko Gunea |
13:30 Bazkaria: babarrunak eta arroz-esnea. | Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolan |
15:00 - 19:00 Euskaraz jolasten lehen hezkuntzan (png, 2,6 Mb) Hitzaldiak - 2.5 gela
Poster erakusketa - 3.4 eta 2.4 gelak
|
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea |