Euskara merezimenduak JARDUN planaren barruan aitortzeko deialdia (GAI6 atala): euskararekin zerikusia duten inpaktu ekintzak eta argitalpen akademikoak euskaraz
2024ko abenduaren 11tik 2025eko urtarrilaren 13ra
1. Deialdiaren helburua
Deialdi honen helburu nagusia da UPV/EHUko irakasle-ikertzaileek euskararekin zerikusia duten jardueretan egin dituzten merezimenduak aurkeztea, JARDUN planaren barruan irakaskuntza-kredituak murriztu ahal izateko, 2025-2026 ikasturteari begira. JARDUN planaren arautegian, gestioan eta irakaskuntzari lotutako zereginetan eginiko lan gehigarriengatik, GAI6 azpiatalean: euskararekin zerikusia duten inpaktu ekintzak eta argitalpen akademikoak euskaraz.
Unibertsitate Sistemari buruzko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoak (USLO) modu nabarmenean aldatu du irakasle-ikertzaileen irakats lanaldien esparrua, bai funtzionarioena bai lan kontratudunena, eta Lege horrek unibertsitateak behartu ditu lanaldi araubideak egokitzera. Aldaketa horietara egokitzeko asmoz, JARDUN banakako jarduera plan berria abiatu da, lehenagoko JAP (Jarduera Akademikoko Plana) ordeztera etorri dena.
JARDUN plan berri honen barruan, eta salbuespen gisa, euskarari dagozkion merezimenduak (inpaktu ekintzak eta argitalpen akademikoak) deialdi honen bitartez bideratuko dira aurten ere: irakasle-ikertzaileek beren euskara-merezimenduak aurkeztuko dituzte, eta Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen Errektoreordetzak egingo du merezimendu horien ebaluazioa. Etorkizunean, automatikoki egingo da merezimenduen bilketa, eta irakasle-ikertzaileek ez dute beharrik izango beren merezimenduak aurkezteko.
2. Zer merezimendu kontuan hartuko diren deialdi honetan
Gehienez 2 kreditu aitortuko zaizkio deialdi honetan irakasle-ikertzaile bakoitzari euskararekin eta euskal kulturarekin zerikusia duten 2023 urte naturaleko merezimenduengatik; honako merezimendu hauek hartuko dira kontuan deialdi honetan:
- A. Euskararekin eta euskal kulturarekin zerikusia duten UPV/EHUko katedra eta institutuen zuzendaritza.
- B. Euskarazko argitalpen akademikoak.
Euskaraz idatzitako lan akademikoak argitaratzeagatik bi kreditu gehienez esleituko dira, hemen zerrendatzen ditugun atal hauetan:
- Liburuak: 2 kreditu/egile kopurua.
- Liburu-kapituluak: 0,5 kreditu/egile kopurua
- Argitaratzaile-lanak: 0,5 kreditu/argitaratzaile kopurua
Aurkezten diren lanek argitaletxe akademikoen zerrenda honetako argitaletxeren batean argitaratuta egon behar dute: https://spi.csic.es/indicadores/prestigio-editorial/2022-clasificacion-general - Aldizkari akademikoetako artikuluak: 0,5 kreditu/egile kopurua.
- a. UPV/EHUko aldizkari hauetakoren batean artikulua euskaraz argitaratzeagatik: https://ojs.ehu.eus/
- b. Indexatutako aldizkarietan artikulua euskaraz argitaratzeagatik
- UPV/EHUko euskarazko aldizkari akademikoen zuzendaritza. 2 kreditu/urteko
- Dibulgazioko argitalpenak (ISBN eta ISSN duten lanak betiere)
- Liburuak, 0,5 kr. / egile kopurua
- Liburu-kapituluak 0,25 kr. / egile kopurua
- Profesionalen elkarte zein erakundeetako argitalpenetako euskarazko artikuluak 0,25 kr. / egile kopurua
- Dibulgaziorako ekarpen laburrak 0,1 kr. / egile kopurua
- Irakaskuntza-materiala argitaratzea
- a. UPV/EHUko ikasmaterialak sortzeko deialdiaren bidez argitaratutako ikasmateriala. 0,5kr./egile kopurua
- b. UPV/EHUko Irakaskuntza-berrikuntza proiektuetatik eratorritako euskarazko materiala (OCW-ak, IKD deialdiak …) 0,5kr./egile kopurua
3. Nork aurkeztu ahal izango ditu euskarari dagozkion merezimenduak eta nork ez
JARDUN planaren araudiaren arabera, honako irakasle-ikertzaile hauek izan dezakete irakaskuntzako JARDUN murrizketa esleitzeko aukera:
- Unibertsitateko Irakasleen Kidegoetako irakasleak / Irakasle-ikertzaile funtzionarioak
- Aldi baterakoak ez diren irakasle-ikertzaile lan kontratudunak
- Irakasle atxikiak (USLOren aurreko kontratua)
- Aldi baterako irakasleak, irakasle atxiki edo laguntzaile doktore plaza bat gehieneko denboran bete ondoren eta aldi baterakoa ez den irakasle-ikertzaile figura batean akredituta egonik, hurrengo LEP batean plaza iraunkor bat lortzeko esperoan daudenak.
Betiere lanaldi osoko doktoreak badira.
Talde honen barruan sartzen dira aurreko baldintzak betetzen dituzten lotutako irakasle klinikoak.
Honako irakasle-ikertzaile hauei, berriz, ez zaie JARDUN murrizketarik aitortuko:
- Lanaldi partzialeko irakasle-ikertzaileak, irakaskuntzakoa esklusiboki den kontratua izateagatik.
- Irakasle-ikertzaile ez-doktoreak
- Irakasle laguntzaile doktoreak, babes espezifikoa izateagatik.
- Arautegiaren arabera beren plazan ez dauden irakasleak.
JARDUN planaren araudiko aplikazio orokorreko irizpideetan jasota dagoen bezala, irakasle-ikertzaileei ez zaie inolako JARDUN murrizketarik aplikatuko baldin eta aurreko ikasturtean gestio, prestakuntza edo irakaskuntza eta ikerketari loturiko oinarrizko jardueraren bat ez betetzeari buruzko txostena jaso badute.
4. Ebaluazio aldia
JARDUN planaren araudiko aplikazio orokorreko irizpideetan jasota dagoen bezala, berariaz kontrakorik adierazi ezean, kredituak bi ikasturte geroago aitortuko dira, jarduera egin dela egiaztatzeko eta, batez ere, sailek irakaslana denbora nahikoarekin planifikatu ahal izateko. Ikerketa edo hezkuntza proiektuei edo lan zientifikoak argitaratzeari lotutako kredituei dagokienez, urte naturalak hartuko dira kontuan.
Beraz, deialdi honetan 2023 urte natural osoko merezimenduak hartuko dira kontuan.
5. Irakasle-ikertzaileen merezimenduen bidalketa, web-formulario baten bidez
NOLA BIDALI: Deialdi honekin batera Euskararen arloko webgunean argitaratuko dugun eskaera-formularioa bete behar dute eskatzaileek. Eskaera bakarra egin beharko du irakasle-ikertzaile bakoitzak: eskaera bakar horretan jasoko dituzte zerrendatuta aurkeztu nahi dituzten merezimendu guztiak, bat baino gehiago baldin badituzte.
ZER BIDALI: Eskaera-formularioan eskatzen diren datuak bete, eta ebaluazioa egiteko egoki ikusten diren eranskinak bidali behar dituzte eskatzaileek, konprimitutako ZIP bakar batean.
6. Irakasle-ikertzaileen merezimenduak bidaltzeko epea
Irakasle-ikertzaileek beren merezimenduak bidaltzeko, epe hau finkatu da: 2024ko abenduaren 11tik urtarrilaren 13ra.
Leioan, 2024ko abenduaren 11n
Junkal Gutierrez Mangado
UPV/EHUko Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko errektoreordea