AZPko langileentzat IVAPeko berariazko hizkuntza-prestakuntza
2022-07-01
Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzak IVAPeko berariazko hizkuntza-prestakuntzaren eskaintza argitaratu du, AZP Administrazio Zerbitzuetako langileentzat.
Ikastaroak eskaintzeko epea uztailaren 5etik 20ra arte (biak barne) irekia egongo da.
Prestakuntza udazkenean emango da.
Eskabide-inprimikia
Zerrendak
Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzak argitaratu ditu IVAPeko berariazko eskaintzarako onartu eta baztertuen zerrendak.
Onartutako eskariak IVAPera epe barruan bideratu dira. Ikastaroen datak heldu ahala, IVAPek jakinaraziko du zeintzuk onartu dituen eta zeintzuk ez. IVAPek ez baditu ikastaroen baten eskari guztiak onartzen, lehentasuna lehenengo heldu direnek izango dute. Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzak interesatu bakoitzari nobedadeak jakinaraziko dizkio posta elektronikoren bidez.
Dokumentazioa betetzeko edo zuzentzeko epea: uztailak 26-abuztuak 8.