Euskararen astea 2024
Euskararen eguna 2024 ekitaldi instituzionala
Bizkaia Aretoa. Baroja auditoriumean
10:30 | Agurrak eta errektorearen hitzak |
10:45 |
Amaia Elizalde Estenaga (Mikel Laboa Katedrako Zuzendaria) eta Mikel Gartziarena San Policarpo (UPV/EHUko Irakaslea) IGOA ekimeneko kideak: Irakaslegaien artean euskararen erabilera sustatzeko “Murgiltze Astea” esku-hartzea. Laburpena: Mikel Laboa Katedrak 2023an jarri zuen martxan Irakaslegaien Ohartze eta Ahalduntze Soziolinguistikorako (IGOA) ekimena EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean (Gipuzkoako Campusa). Proiektuaren helburu nagusia da irakaslegaien euskararen erabilera sustatzeko esku-hartze multzo bat diseinatu eta pilotatzea Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza Graduetan txertatzeko. Esku-hartze horietako bat da aurten Lehen Hezkuntza Graduko lehen mailako ikasle etorri berriekin martxan jarritako “Murgiltze Astea”, nabarmentzeko moduko emaitza positiboak eman dituena. |
11:45 | Hobekuntza ikastaroetan parte hartu duten irakasle eta ikertzaileei aitortza ekitaldia (bertaratutakoei oparia) |
12:15 | Euskara ikastaroetan parte hartu duten TEKAZEL lagileei aitortza ekitaldia (bertaratutakoei oparia) |
13:00 | Zizka-mizkak |