Euskarazko C1 mailaren titulua aurkeztetik salbuesten duen ziurtagiria eskuratzeko prozedura
Euskal Herriko Unibertsitatean goi-mailako ikasketak euskaraz egiten dituen tituludun edo graduatuari C1 maila egiaztatzetik salbuesten duen ziurtagiria egingo zaio, Eusko Jaurlaritzako Apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuak 6. eta 2. artikuluetan araututakoaren arabera.
Unibertsitateko ikasketak amaitu eta dekretuaren baldintzak betetzen baditu, Ikaslearen Ziurtagiri Akademikoko azken orrialdean automatikoki agertuko zaio C1 mailaren titulua aurkeztetik salbuesten duen paragrafoa. Paragrafo hori da UPV/EHUren ziurtagiria.
Bestalde, Euskal Herriko Unibertsitateak Eusko Jaurlaritzaren Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuari jakinaraziko dizkio, aldizka, C1 maila aurkeztetik salbuetsita dauden UPV/EHUko tituludun edo graduatuen zerrendak. Eusko Jaurlaritzaren Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratua Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren ekimenez sortutako doako zerbitzu publikoa da, eta interesdunak hortik eskuratu ahalko du ziurtagiria, NAN digitala edo IZENPE txartela erabiliz.
Ikaslearen Ziurtagiri Akademikoak jasotzen ez badu euskarazko C1 maila egiaztatzetik salbuetsita dagoela dioen paragrafoa
Eusko Jaurlaritzaren dekretuko baldintzak betetzen baditu, baina Ikaslearen Ziurtagiri Akademikoko azken orrialdean salbuespen-paragraforik agertzen ez bada, kasu horretan, posta elektronikoaren bidez (euskara-plangintza@ehu.eus), dokumentu hauek bidali behar ditu:
- Eskaera-orria (pdf)
- Ikaslearen Ziurtagiri Akademikoaren kopia bat (pdf)
- NANaren kopia bat (pdf)
Ikaslearen Ziurtagiri Akademikoa aztertu ondoren, eta behin egiaztatuta baldintzak betetzen dituela, Euskararen arloko Errektoreordetzatik horren berri emango zaio Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratuari, salbuespen hori erregistratzeko, eta interesdunak Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistroko ziurtagiria bertatik jaso ahal izango du.
Euskarazko C1 maila egiaztatzetik salbuesten duen ziurtagiria lortzeko baldintzak
Apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuak ezarritako baldintzak bete beharko ditu eskatzaileak, baina gogoratu, bi oinarrizko baldintza hauek bete behar direla:
- 2008ko apirilaren 16aren aurrerako unibertsitate-titulu ofiziala izatea.
- Apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuaren I. eta II. eranskinek zehazten dituzten kredituak euskaraz eginak izatea.
- (Beste leiho bat zabalduko du)47/2012 DEKRETUA, apirilaren 3koa, euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena (pdf ,240,44 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)28/2019 DEKRETUA, otsailaren 26koa, zeinaren bidez aldatzen baita euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko den Dekretua (pdf ,253,42 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Eskaera-orria (pdf ,118,42 Kb)