AZPentzako IVAPeko berariazko hizkuntza-prestakuntza (euskaraz): onartu eta baztertuen zerrendak
Lehenengo argitaratze data: 2021/09/07
Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzak argitaratu ditu IVAPeko berariazko hizkuntza-prestakuntzaren eskaintzarako onartu eta baztertuen zerrendak.
Eskari gehienak onartu egin dira eta epe barruan bideratu dira IVAPera. Orain, IVAPek jakinaraziko digu, ikastaroak heldu ahala, zeintzuk onartu dituen eta zeintzuk ez; eta Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzak interesatu bakoitzari aditzera emango dio posta elektronikoren bidez.