Kanpo-harremanen eremuan gazteak prestatzeko 11 beka (Eusko Jaurlaritza)
Epea. 2019/06/10
Lehenengo argitaratze data: 2019/05/13
- Europako Gaietarako beken onuradunek beraien eginkizunak honako destino hauetan burutuko dituzte:
a) Bi beka Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, Vitoria-Gasteizen.
b) Bi beka Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzan, Bruselan.
- Kanpoan den Euskal Komunitatearen beken onuradunek beraien eginkizunak honako destino hauetan burutuko dituzte:
a) Bi beka Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, Vitoria-Gasteizen.
b) Beka bat Euskadiren Argentina-Mercosurreko Ordezkaritzan, Buenos Aires hirian.
- Kanpo Harremanetarako beken onuradunek beraien eginkizunak honako destino hauetan burutuko dituzte:
a) Bi beka Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, Vitoria-Gasteizen.
b) Bi beka Euskadiren Txileko, Peruko eta Kolonbiako Ordezkaritzan. Horietako batek Santiagoko Ordezkaritzaren egoitzan burutuko ditu eginkizunak, Txileko Santiagon (Txile); eta, besteak, Ordezkaritzak Bogotan (Kolonbian) duen bulegoan.