Elecciones Alumnado - Presentación de candidaturas

Hautagaitzak nola aurkeztu

2023ko uztailaren 13tik 2023ko irailaren 6ra, 12:00ak arte.

Doktorego Eskolako Zuzendaritza Batzordea osatzen dute, besteak beste, master ikasleen edo/eta doktoregaien hamar (10) ordezkarik, jakintza arlo bakoitzeko bi pertsonak. Pertsona horiek masterretan matrikulatutako ikasleen edo/eta eskolako doktorego programetako doktoregaien artetik hautatuko dituzte, Doktorego Eskolako Zuzendaritzak bi urtean behin deituko duen hautaketa prozesu baten bidez.

Hautagaitzak kolektiboak, itxiak eta ordenatuak izango dira. EHUko egoitza elektronikoaren bidez edo Erregistro Orokorreko edozein bulegotan aurkeztu behar dira, irailaren 6ko 12:00ak baino lehen, eta Doktorego Eskolako hauteskunde batzordeko buruari zuzenduta. Ikasleen hautagaitzak jakintza adarren arabera aurkeztuko dira:

  • Arteak eta Giza Zientziak
  • Gizarte eta Lege Zientziak
  • Ingeniaritza eta Arkitektura
  • Osasun Zientziak
  • Zientziak

Hautagaitzak hautagai guztien jatorrizko sinadurak izan beharko dituzte. Gutxienez bi pertsonak osatuko dute hautagaitza bakoitza. Gizonek eta emakumeek presentzia orekatua izan beharko dute zerrendan (ahal den neurrian) eta txandaka azalduko dira bertan.

Aukeratuak ez diren hautagaiak ordezko geratuko dira hautagaitza horretan, zerrendan agertzen diren ordenan.

Hautagaitza batek gutxienez bi lagun ez baditu, sinaduraren bat falta bada edo jatorrizkoa ez bada, hauteskunde batzordeak behin-behinekoz onartuko du eta zuzentzeko eskatuko du.

Hautagaitzak kolektiboak eta itxiak direnez, kide guztiek ezagutu behar dute zerrenda osoa. Hori dela eta, zerrendei ezin izango zaie gerora izenik gehitu.

Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 16.3 artikuluari jarraiki, hautagaitza bakoitzak posta elektronikoko helbide bat edo berehala harremanetan jartzeko beste bideren bat emango du; hauteskunde batzordeak helbide hori erabili ahal izango du prozesu osoan hautagaitzari dokumentazioa eskatzeko, informazioa bidaltzeko edo bestelako eskariak egiteko. Norabide horretan baino ez da erabiliko helbidea, hau da, batzordea hautagaitzarekin harremanetan jartzeko besterik ez.